2022-04-14/15/16/17 eta 18. ASTE SANTUA ALBARRACINEKO MENDILERROTIK (TERUEL)-Eginda!!!

TXANGOA EGINDA!
2022ko apirilaren 14, 15, 16, 17 eta 18an mendi irteera hauek burutu genituen.
Taldeetako arduradunen argibideei jarraituz (gidak), elkartu ginen 52 mendizaleek proposatutako txango guztiak arazo barik burutu genituen.
Eguenako meteorologia: Nahiz eta eguna aurrera joan ahala hoberantz egin, ibilaldi osoan zehar zerua lainotuta egon zen.  Ibilbidearen hasieran 5º zeuden (Piqueraseko mendatea) eta 14º amaieran (Sorioako La Poveda). Gailurrean, Cabezo (1931m), sentsazio termikoa giro-tenperaturaren antzekoa izan zen. Euri gutxiko eguna (0 mm) iragarrita zegoen eta arestian esan bezala orduak aurrera joan ahala hoberantz egin zuen. Airearen hezetasuna %85 eta %90 artean. Ipar-Ekialdeko haizea eta gailurretan 15 km/h-ko haize-boladak izan genituen. Ibilbidearen hasieran ikuspen nulua edo eskasa izan genuen. Ultramore indize baxua (4) eta polen indize (0) izan ziren. Aurreko orduetako prezipitazioen ondorioz, lurzoru hezea eta gehienbat ibilbidearen hasieran ibiltzeko deserosoa izan genuen. 
Bariku, zapatu, domeka eta asteleheneko meteorologia: Egun hauetan, zerua erabat garbi izan genuen. Ibilbideen hasieran 4º eta 6º tarteko tenperaturtak izan ziren (Tremedaleko Orihuela, Albarracineko Frias eta Albarracineko Noguera). Amaieran, berriz, 18º eta 20º bitartekoak (Tremedaleko Orihuela, Cuervo ibaiko iturburua, Royuela eta Bronchales). Haizerik ez zuenez egin giro-tenperaturaren antzeko sentsazio termikoa izan zen. Airearen hezetasuna %65 eta %80 artean. Haize leuna eta ikuspen ezin hobea. Ultramore indize oso handia (8) eta polen indize txikia (3) izan ziren. Txango guztietan lurzoru lehorra eta ibiltzeko erosoa aurkitu genuen.

Egun sano ederra mendiaz gozatzeko!

Ez zen alerta meteorologikorik aktibatuta egon. 

 

Aurreko urteetako etxeko konfinamenduak eta ezarritako murrizketek, ingurune zoragarrietako ibilbidez eta irteeraz gozatzeko aukera galarazi ziguten. Proposamen honekin, urrunago dauden leku eta txokoez gozatzen hasiko gara. Oraingo honetan, Aste Santuko jaiegunak aprobetxatuz, Tajo garaiko, zehatz-mehatz, Albarracin herri ederraren (Teruel) ingurunetik mendi-ibilaldiak egingo ditugu. Albarracinerako bidean geldialdi bat egingo dugu eta Cebollera mendilerrotik (Errioxa/Soria) txango erakargarria egiteko aprobetxatu.
Albarracinera heldu eta gaua egin ostean, Tajo garaiko Parke Naturaleko eta Mendi Unibertsaletako tontor enblematikoenak bisitatuko ditugu. Guadalajara, Cuenca eta Teruelgo probintzietan daude eta han sortzen da Tajo ibaia, Fuente García izeneko tokian. Natur arroil ingurune zabala da. Tajo ibaiaren eta haren adarren goiko aldea baso zabalez inguratuta dago.  Gauak, Albarracineko aterpetxean egingo ditugu. Aterpetxe hori 100 urte baino gehiagoko jaurerri-etxe batean dago herrigunearen magal batetik zintzilik, erdigune historikoan bertan. Horri esker, multzo historiko gisa onartua dagoen Albarracingo hiri mudejarraz disfrutatzeko aukera izango dugu. Albarracin Espainiako herri politenetako bat da. 

IRTEERA-PUNTUAK (Eguena 14) eta ORDUTEGI BERRIA 
Amaia Etorbidea (PINUETA) 6:50 h.
Langileria kalea “Metroko geltokia” (LAMIAKO) 6:55 h.
Doctor Luis Bilbao Libano kalea (LEIOA) 7:00 h.
Lehendakari Aguirre etorbidea “San Pedro plaza” (DEUSTU) 7:10 h.
Autonomía kalea “Markesina Ertzaintza” (BILBO) 7:20 h.

Leioa Mendi Taldeak, zailtasun, aldats eta desnibel desberdinak dituzten eta oso erakargarriak izan daitezken mendi-ibilbide ezberdinak egitea proposatzen du. Txango horiek, Cebollera mendilerroko, Albarracin mendietako eta Tajo garaiko hainbat bazterretatik igaroko dira. 
Ibilaldi honen prezioan sarturik daude: joan-etorriko bidaia, ibilbideak egiteko desplazamenduak eta ostatua.  ALBARRACIN ATERPETXEAN 4 gau mantenu erdian. 

PROPOSATUTAKO MENDI-IBILBIDEAK, INFORMAZIOA ETA DESKARGAK

    • Mendizale amorratuenek, zailtasun erdi-altuko XENDAZALETASUN mendi-ibilbidea egingo dute eta Cebollera mendilerroko eta Mendi Unibertsaletako tontor adierazgarrienak igoko dituzte. 
    • Bigarren proposamenak ere mendiaz disfrutatzeko aukera emango du. Gura dutenentzat zailtasun eta desnibel gutxiagoa duen XENDAZALETASUNeko ibilbide erosoagoa eta errazagoa da. Aukera horiei esker, naturgune bikain batetaz gozatzeko aukera izango dugu eta ingurune horren paisaia-aberastasun eta habitaten, floraren eta faunaren dibertsitatea ezagutu. Bertara hurbiltzea merezi du!
    • Mendi ibilaldi horiei esker, LEIOA MENDI TALDEAk inoiz igo ez dituen gailurretan egoteko aukera izango dugu.
    • Ibilbideen fitxa teknikoa
    • Bidatza
    • Wikiloc
    • BIDATZAn, egin nahi den bideari buruzko informazio zehatza aurkituko dugu. Txangoa behar bezala prestatzeko berrikustea eta aztertzea gomendatzen da. Informazio horrek guztiak jardueraren zailtasuna–, ahalegina– eta arrisku-maila ezagutzen lagunduko digu. Track, waypoints eta altuera-profileri erreparatuz, ibilbide alternatiboa (halakorik balego), ingurunea eta ibilbidean topatuko ditugun gorabeherak aurretik jakiteko aukera badago.
    • Pertsona bakoitzak bere egoera fisikoa eta mendi jardueretan dituen mugak ezagutu beharko ditu eta erabakirik zentzudunena hartu. Informazio hori guztiari duen garrantzia ematea eskatzen dizuegu, txangoaren arrakasta baldintzatuko baitu.

Jardueren datuak

Iraupena Apiliraren 14tik 18ra. Egun osoa.
Zailtasuna Ertaina edo erraza, aukeratutako ibilbidearen arabera.
Jarduera-mota XENDAZALETASUNA
IrteeraAlbarracin (Teruel)
AmaieraAlbarracin (Teruel)
Prezioa225 €
Bazkide adingabeen prezioa225 €
Adingabeak bazkide ez direnean250 €
Bazkide ez direnen prezioa 18+250 €
Baldintzak
Azken data 2022-04-18