2022-03-27 GASTEIZKO MENDIETAKO IBILBIDE INTEGRALAREN 2. ETAPA – ARMENTIA-OKINA (ARABA)-Eginda!!!

PLAZAK AGORTUTA:

TXANGOA EGINDA!
Domekan, 2022ko martxoaren 27an mendi irteera hau burutu genuen.
Taldeetako arduradunen argibideei jarraituz (gidak), elkartu ginen 85 mendizaleek proposatutako bideak arazo barik burutu genituen.
Domekako meteorologia: Nahiz eta goi lainoak izan, zerua erabat garbi izan genuen. Ibilbide osoan zehar fresko egin zuen; ibilbidearen hasieran 6º zeuden (Gasteiz) eta 16º amaieran (Okina). Lehenengo orduetatik zerua oskarbi izan zen. Hau dela eta, oso ikuspen ona izan genuen ibilbide osoan zehar. Airearen hezetasuna % 85 inguru. Hegoaldeko haize leuna. Gailurretan 25 km/h-ko haize-boladak bortitzak izan genituen. Kota garaienetan, sentsazio termikoa 14ºtakoa izan zen. Neurrizko ultramore indizea (4) eta polen indize (0) izan ziren. Lurzoru lehorra eta ibiltzeko erosoa. 

Egun sano ederra mendiaz gozatzeko!

Ez zen alerta meteorologikorik aktibatuta egon. 

Aurreko bi urteetan jasandako konfinamenduak eta ezarritako murriztapenek eragindako gaitz guztiaz gain, proiektu eta ekintza positiboak sortzeko ere aukera eman du. Hala nola, Arabako Lautadako Erronka Integrala.
Erronka horrek 4 etapa ditu eta Gasteizko Mendiak deiturikoak mendebaldetik ekialdera zeharkatzean datza. 95 km baino gehiago duen ibilbide honek, Euskal Herriko Mendien katalogoan agertzen diren gailur adierazgarrienetara igotzeko aukera emango du: Eskibelgo atxa (816 m), Bustuko gana (976 m), Zaldiaran (978 m), Belea (1.000 m), Lendizgana (848 m), Zalbizkar (1.046 m), Kapildui (1.176 m), Almurrain (881 m), Arraialde (1.049 m), Indiagana (1.098 m) eta Itxogana (1.063 m). Haren altitudeak nekez gainditzen dituzte 1.000 metroak baina euren kokapena dela eta, Gasteizko Mendiak hesi biogeografiko interesgarri bihurtzen dira. Gaur aurkeztutako ingurune hau, Iturrietako mendietatik ekialderantz (Azazeta eta San Vítor) eta Tuyoko mendietatik mendebalderantz jarraipena du.

IRTEERA-PUNTUAK ETA ORDUTEGIA
Amaia Etorbidea (PINUETA) 7:50 h.
Langileria kalea “Metroko geltokia” (LAMIAKO) 7:55 h.
Doctor Luis Bilbao Libano kalea (LEIOA) 8:00 h.
Lehendakari Aguirre etorbidea “San Pedro plaza” (DEUSTU) 8:10 h.
Autonomía kalea “Markesina Ertzaintza” (BILBO) 8:20 h.

Leioa Mendi Taldeak, zailtasun, aldats eta desnibel desberdinak dituzten bi mendi-ibilbide egitea proposatzen du.

PROPOSATUTAKO MENDI-IBILBIDEAK, INFORMAZIOA ETA DESKARGAK

    • Mendizale amorratuenek, zailtasun erdi-altuko XENDAZALETASUN mendi-ibilbidea egingo dute eta Vitoria/Gazteiz mendiguneko tontor adierazgarrienak igoko dituzte. Egun eta etapa desberdinetan, 95 km-ko ibilbidea eta 7.500 m-ko desnibel metatuta, positiboa zein negatiboa duen erronka gainditzeko aukera izango dute. Mendizaleentzako erronka paregabea!! 
    • Bigarren proposamena ere mendizalea da. Gura dutenentzat zailtasun eta desnibel gutxiagoa duen XENDAZALETASUNeko ibilbide erosoagoa eta errazagoa da. Aukera horiei esker, naturgune bikain batetaz gozatuko dugu. Naturgune horren paisaia-aberastasun eta habitaten, floraren eta faunaren dibertsitatea ezagutzeko, bertara hurbiltzea merezi du
    • Hurrengo hilabeteetan burutuko ditugun mendi ibilaldietan 28 gailur inguru igoko dira. Horietako asko LEIOA MENDI TALDEAk aurretik igo ditu. Hiriburutik hurbil eta erraz iristeko aukera dagoenez, mendizaleen eta batez ere gazteiztarren artean, tontor ezagunak dira. Hala ere, zeharkaldi berean elkartzeak dimentsio berri eta erakargarria ematen die.
    • Ibilbideen fitxa teknikoak
    • Bidatza
    • Wikiloc
    • BIDATZAn, egin nahi den bideari buruzko informazio zehatza aurkituko dugu. Txangoa behar bezala prestatzeko berrikustea eta aztertzea gomendatzen da. Informazio horrek guztiak jardueraren zailtasuna–, ahalegina– eta arrisku-maila ezagutzen lagunduko digu. Track, waypoints eta altuera-profileri erreparatuz, ibilbide alternatiboa (halakorik balego), ingurunea eta ibilbidean topatuko ditugun gorabeherak aurretik jakiteko aukera badago.
    • Pertsona bakoitzak bere egoera fisikoa eta mendi jardueretan dituen mugak ezagutu beharko ditu eta erabakirik zentzudunena hartu. Informazio hori guztiari duen garrantzia ematea eskatzen dizuegu, txangoaren arrakasta baldintzatuko baitu.

Jardueren datuak

Iraupena Domeka. Egun osoa.
Zailtasuna Ertaina edo erraza, aukeratutako ibilbidearen arabera.
Jarduera mota XENDAZALETASUNA
IrteeraArmentiako landak eta Mendiola (Araba)
AmaieraOkina (Araba)
Prezioa12 €
Bazkide adingabeen prezioa6 €
Adingabeak bazkide ez direnean7 €
Bazkide ez direnen prezioa 18+15 €
Baldintzak MENDIAN IBILTZEKO OHITURA IZATEA. IBILBIDEA EDO TXANGOA EZAGUTZEA.
Azken data 27-03-2022

Ez dago lekurik erabilgarri