2022-05-08 HARPEAKO ARRAILDURAKO ZAINDARIAK (NAFARROA BEHEREA)-Eguinda!!!

PLAZAK AGORTUTA:

Paisaia hunkigarriak esanahi sakonagoak ezkutatzen dituen inguruneak daude. L.P. Santiagoren hitzetan, “inora ez doan leku isolatu bat da. Nafarroako nortasun biak urtzen diren izkina galdu eta isolatua. Isiltasuna, bakardadea, edertasuna eta haizea bizi, sentitu eta maite dutenak soilik iristen diren lekua” Horrelako kokalekua, Harpea haitzuloa (Arpea) bezalako leku batean bakarrik aurki genezake.
Beherobiako errekatxoaren ondoan, egurrezko zubi batetik gertu, harrizko hormak eta artzain-borda batetik hurre, aurki dezakegu kobazulo misteriotsu hori. Mutu utziko zaituzten erdi triangelu ikusgarri eta erdi tolestura harritsu bati buruz ari gara. Fenomeno geologiko zoragarri horietako bat da hau, eta Errozate mendiaren sabelak ikusteaz gain, denbora luzez oroituko dugun irudia eskeiniko digu.

OHAR INFORMATIBOA: Esterenzubi/Estérençuby herrirako sarbideen konplexutasuna dela eta, txango honetarako autobus bakarra kontratatuko da.

IRTEERA-PUNTUAK ETA ORDUTEGIA (ADI ORDUTEGI BERRIARI)
Amaia Etorbidea (PINUETA) 6:50 h.
Langileria kalea “Metroko geltokia” (LAMIAKO) 6:55 h.
Doctor Luis Bilbao Libano kalea (LEIOA) 7:00 h.
Lehendakari Aguirre etorbidea “San Pedro plaza” (DEUSTU) 7:10 h.
Autonomía kalea “Markesina Ertzaintza” (BILBO) 7:20 h.

Leioa Mendi Taldeak, zailtasun, aldats eta desnibel desberdinak dituzten bi mendi-ibilbide egitea proposatzen du.

PROPOSATUTAKO MENDI-IBILBIDEAK, INFORMAZIOA ETA DESKARGAK:

  • Mendizale amorratuenek, zailtasun erdi-altuko XENDAZALETASUN mendi-ibilbidea egingo dute eta Errozate/Mendizar mendiguneko tontor adierazgarrienera igoko dira. Gailur hori Nafarroako Pirinioen eta Iratiko baso handien mendebaldeko muturrean dago, 1.000 metrotik gora ditu eta Harpeako arrakala menderatzen du. Kobazulo honen barne aldean Erobi-La Nive ibaia sortzen da.
  • Bigarren proposamena ere mendiaz gozatzeko aukera emango digu. Gura dutenentzat zailtasun eta desnibel gutxiagoa duen XENDAZALETASUNeko ibilbide erosoagoa eta errazagoa da. Aukera horri esker, ibilbide polita egin dezakegu Euskal Herriko paraje eder eta ikusgarrienetik. Harpeako korta edo/eta artzain-korta bisitatuko dugu. Inguru honetan izen bereko haitzuloa ezagutuko dugu; Harpeako koba hain zuzen ere. Naturgune horren paisaia-aberastasun eta habitaten, floraren eta faunaren dibertsitatea ezagutzeko, bertara hurbiltzea merezi du.
  • Mendi ibilaldietan zehar Errozate (1.345 m) gailurrera igotzeko aukera izango dugu. 2001.eko urtean egindako irteera batean, LEIOA MENDI TALDEAk gailur hori igo zuen.
    • Ibilbideen fitxa teknikoak
    • Bidatza
    • Wikiloc
    • BIDATZAn, egin nahi den bideari buruzko informazio zehatza aurkituko dugu. Txangoa behar bezala prestatzeko berrikustea eta aztertzea gomendatzen da. Informazio horrek guztiak jardueraren zailtasuna–, ahalegina– eta arrisku-maila ezagutzen lagunduko digu. Track, waypoints eta altuera-profileri erreparatuz, ibilbide alternatiboa (halakorik balego), ingurunea eta ibilbidean topatuko ditugun gorabeherak aurretik jakiteko aukera badago.
    • Pertsona bakoitzak bere egoera fisikoa eta mendi jardueretan dituen mugak ezagutu beharko ditu eta erabakirik zentzudunena hartu. Informazio hori guztiari duen garrantzia ematea eskatzen dizuegu, txangoaren arrakasta baldintzatuko baitu.

Jardueren datuak

Iraupena Domeka. Egun osoa.
Zailtasuna ERTAINA
Jarduera mota XENDAZALETASUNA
IrteeraBeherobie/Estérençuby (Nafarroa Beherea)
AmaieraLarraun/Orbaitzeta (Nafarroa Beherea)
Prezioa12 €
Bazkide adingabeen prezioa6 €
Adingabeak bazkide ez direnean7 €
Bazkide ez direnen prezioa 18+15 €
Baldintzak MENDIAN IBILTZEKO OHITURA IZATEA. IBILBIDEA EDO TXANGOA EZAGUTZEA.
Azken data 08-05-2022

Ez dago lekurik erabilgarri