Gure kluba

LEIOA MENDI TALDEA mendi-kiroletan eta eskaladan aritzen eta sustatzen dituen elkartea da.
Irabazi-asmorik gabeko elkarte pribatu gisa, pertsona guztiei irekia dago; jaiotza, arraza, sexu, erlijio, iritzi edo
beste edozein egoera pertsonal edo sozialengatik inolako diskriminaziorik egin gabe.

LEIOA MENDI TALDEA sortu zenetik Leioako Elizateko Udalaren laguntza jasotzen duen elkartea da. Bere baitan
herriko mendizale guztiak integratzea du. Aldi berean, belaunaldi gazteenak mendi kiroletan hastea gura dugu.

Gaur egun, LEIOA MENDI TALDEA Leioan eta beste udalerri batzuetan bizi diren bazkideak ditu.

LEIOA MENDI TALDEA Euskal Mendizale Federazioko (EMF) eta Espainiako Mendi eta Eskalada Kirolen
Federazioko (FEDME) kidea da.