2021/22 ARGAZKI-LEHIAKETA (ERABAKIA eta ARGAZKIAK)

JADA IRABAZLEAK DITUGU!

Epaimahaiko 4 kideen arabera, 2021. urtean aurkeztutako argazkien kalitate handikoa izan da. Argazki asko eta anitzak jaso ditugu, kalitate eta edertasun handikoak. Ez da erraza izan erabakia hartzea. Eskerrik asko zuen argazkiak bidali dituzuen guztioi. Gure web orrian ikusteko aukera duzue. Gozatu!

https://leioamt.com/galeria/nggallery/argazki-lehiaketa/urtea-2021-argazkiak-aurkeztutakoak/

Hurrengo lehiaketetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu; izan ere, lehiaketa honetan lortutako arrakasta ikusita, datorren urteko edizioa antolatzeko irrikitan gaude. ESKERRIK ASKO.

AKTA
2022ko martxoaren 3an, Leioa Mendi Taldearen instalazioetan lehiaketa honetarako aukeratutako lau epamahaikideak bildu ziren. Epaimahai hori zuzendaritza-batzordekoak ez diren eta argazkigintzari buruzko ezagutza duten 4 lagunek osatzen dute. Lehiaketa honetan aurkeztutako argazki guztiak ikusi, sailkatu eta hautatu ondoren, epaimahaikide bakoitzak balorazio bat egin zuen, isilpean eta bakarka. Martxoaren 13an Miengo (Kantabria) GOLF ABRA DEL PAS jatetxean plazaratu ziren argazki hauek sarituak izan dira:

1.postua eta irabazlea: “NEGROS REBECOS-Picos de Europa” ION ORTEGA MINTEGI.

ION ORTEGA MINTEGI - Negro-Picos de Europa Rebecos << 1º PREMIO >>

2.postua: “CONVERSACIÓN DE AMIGAS” de IKER AYO ANSOLEAGA.

IKER AYO ANSOLEAGA - Conversación de amigas  << 2º PREMIO >>