2026ra ARTE ORDU ALDAKETEN DATAK ARGITARATU DIRA

MARTXOAREN 27an UDAKO ORDUTEGIA ALDATUKO DA

2022ko martxoko ordu aldaketa heltzear dago eta askok oraindik ez dakite lotarako ordu bat gehiago edo gutxiago izango duten. Estatuko Aldizkari Ofizialak (BOE) astearte honetan argitaratuko du 2022tik 2026ra bitarteko udako orduaren hasiera eta amaiera. 2022ko urte honetan martxoaren 27ko goizaldean izango da. 2:00etan 3:00ak izango dira. Hau dela eta, egun horretarako programatuta dugun ibilaldiari eragingo dio. Udako ordutegia urriaren 30ean bukatuko da eta goizeko 3:00etan, ordu bete atzeratu beharko dugu ordua. Udako zein neguko ordutegiaren aldaketak indarrean jarraituko dute hurrengo lau urteetan eta datak dagoeneko argitaratuta daude:

UDAKO ORDUTEGIAREN HASIERA
2022 igandea, martxoak 27
2023 igandea, martxoak 26
2024 igandea, martxoak 31
2025 igandea, martxoak 30
2026 igandea, martxoak 29

NEGUKO ORDUTEGIAREN HASIERA
2022 igandea, urriak 30
2023 igandea, urriak 29
2024 igandea, urriak 27
2025 igandea, urriak 26
2026 igandea, urriak 25