2022-03-13 LIENCRES ETA QUEBRADA KOSTALDEKO DUNETAKO PARKE NATURALA (KANTABRIA) (2022KO TALDE EGUNA)-Eginda!!!

PLAZAK AGORTUTA:

TXANGOA EGINDA!
Domekan, 2022ko martxoaren 13an mendi irteera hau burutu genuen.
Taldeetako arduradunen argibideei jarraituz (gidak), elkartu ginen 64 mendizaleek proposatutako bideak arazo barik burutu genituen.
Domekako meteorologia: Eguna erabat garbi izan genuen. Ibilbide osoan zehar hotz egin zuen; hasieran 9º zeuden (Itsasoko Birjina Kantabrian) eta 14º amaieran (Liencres). Lehenengo orduetatik zerua oskarbi izan zen. Hau dela eta, oso ikuspen ona izan genuen ibilbide osoan zehar. Airearen hezetasuna % 85 inguru. Hegoaldeko haize leuna. Gailurretan 20 km/h-ko haize-boladak bortitzak izan genituen. Kota garaienetan, sentsazio termikoa 12ºtakoa izan zen. Neurrizko ultramore indizea (4) eta polen indize (0) izan ziren. Lur hezea eta arriskutsua ibilbidearen zati batzuetan. 

Batzuetan paisaia hunkigarri batek esanahi sakonagoak ezkutatzen ditu. Quebrada kostaldeko parke geologikoa bitxi natural paregabe horietako bat da. Hainbat hamarkadatan, baliabide natural baliotsu hori ezkutuan egon da bere itsaslabar, kala eta hondar gorrituko hondartzen edertasunagatik. Santander-en eta Cuchiaren artean dago parkea. Gune oso erakargarria den kostaldeko zati bat izateaz gain, itsasertzeko formez eta ezaugarriez osatutako multzo paregabea ere badu. Geologia zaleek, gure lurraren jatorria eta bilakaera zuzenean eta erraz ezagutzeko aukera ematen duena. Etorkizun hurbilean, Kantabriako itsasertzeko inguru horrek UNESCOren Munduko Geoparke berria izan nahi du. 

IRTEERA-PUNTUAK ETA ORDUTEGI BERRIA
Amaia Etorbidea (PINUETA) 6:50 h.
Langileria kalea “Metroko geltokia” (LAMIAKO) 6:55 h.
Doctor Luis Bilbao Libano kalea (LEIOA) 7:00 h.
Lehendakari Aguirre etorbidea “San Pedro plaza” (DEUSTU) 7:10 h.
Autonomía kalea “Markesina Ertzaintza” (BILBO) 7:20 h.

Leioa Mendi Taldeak, egun honetan urtero ospatzen den TALDE EGUNA egingo du. IBILBIDEA + BAZKARIA.

BAZKIDE GUZTIENTZAT IRTEERA DOAKOA IZANGO DA ETA EL ABRA JATETXEKO BAZKARIA BAKARRIK ORDAINDU BEHARKO DUTE.

Ibilbidea amaitutakoan, bazkaria egingo dugu Miengo (Kantabria) ABRA DEL PAS GOLF JATETXEAN. Bazkalostean, 2021 Argazki Lehiaketako irabazleei sariak banatuko zaizkie, eta aipamen berezia egingo zaie zuzendaritza-batzordeko kideei eta borondate oneko gidariei.

MENUA

  • 1. – Guztiontzako MENDIKO LAPIKOA
  • 2. – MENDIKO BAKAILAOA edo BIGANTXA-ESKALOPINAK PICON GAZTA-SALTSAREKIN (Bietatik bat aukeran)
  • 3. – Postrea. Guztientzako FRUITU GORRIDUN PAS-eko GAZTA FRESKO -TARTA.
  • Hori guztia ardo beltz, zuri edo gorriarekin. KAFEA ETA TXUPITOA.

ON EGIN !!!!

PROPOSATUTAKO MENDI-IBILBIDEAK, INFORMAZIOA ETA DESKARGAK

    • Ibilaldi honetan parte hartuko dugun guztiok zailtasun txikiko XENDAZALETASUN mendi-ibilbidea egin dugu. Txango horretan, Kantabriako itsasertzaren zati bat zeharkatu, Quebrada kostaldeko historia geologikoa eta azken 125 milioi urteetan planetako txoko honetan izan diren gertaerak ezagutzeko aukera izango dugu.
    • Oraingoan ez da ibilbide alternatiborik egongo baina gura dutenentzat, zailtasun eta desnibel gutxiagoa duen ibilbide erosoagoa eta errazagoa egiteko aukera badago.
    • Ibilaldietan zehar, Maizkolegi mendiguneko gailurretara igoko gara. Gailur nagusia izen bereko Maizkolegi tontorra izango da.
    • Ibilbidean zehar begiratoki enblematikoenetako batera igoko da, La Picota (239 m) eremu osoaren ikuspegi orokor eta azaleraz gozatzeko aukera emango du.
    • LEIOA MENDI TALDEAk ez da inoiz gailur hori igo.
    • Ibilbidearen fitxa teknikoa
    • Bidatza
    • Wikiloc
    • BIDATZAn, egin nahi den bideari buruzko informazio zehatza aurkituko dugu. Txangoa behar bezala prestatzeko berrikustea eta aztertzea gomendatzen da. Informazio horrek guztiak jardueraren zailtasuna–, ahalegina– eta arrisku-maila ezagutzen lagunduko digu. Track, waypoints eta altuera-profileri erreparatuz, ibilbide alternatiboa (halakorik balego), ingurunea eta ibilbidean topatuko ditugun gorabeherak aurretik jakiteko aukera badago.
    • Pertsona bakoitzak bere egoera fisikoa eta mendi jardueretan dituen mugak ezagutu beharko ditu eta erabakirik zentzudunena hartu. Informazio hori guztiari duen garrantzia ematea eskatzen dizuegu, txangoaren arrakasta baldintzatuko baitu.

Jardueren datuak

Iraupena Domeka. Egun osoa.
Zailtasuna ERRAZA
Jarduera mota XENDAZALETASUNA
IrteeraSoto de la Marina (Kantabria)
AmaieraLiencres (Kantabria)
Prezioa25 €
Bazkide adingabeen prezioa25 €
Adingabeak bazkide ez direnean40 €
Bazkide ez direnen prezioa 18+40 €
Baldintzak MENDIAN IBILTZEKO OHITURA IZATEA. IBILBIDEA EDO TXANGOA EZAGUTZEA.
Azken data 2022-03-13

Ez dago lekurik erabilgarri