CEBOLLERA MENDILERROA, TAJO GARAIA ETA MENDI UNIBERTSALAK – CABEZO GANA (1.931 m), CAIMODORRO (1.936 m), SAN FELIPE MENDIXKA (1.838 m), MENDILERRO GARAIA (1.854 m) (SORIA/TERUEL/CUENCA/GUADALAJARA)

IBILBIDE GUZTIEN FITXA TEKNIKOA

MENDI-IBILBIDEA eta 14ko IBILBIDE ALTERNATIBOA

Errioxa eta Soria lotzen duen mendateak ibilaldi atsegina eskaintzen du. Ingurune hau Cebollera mendigunearen lurraldeetako parte da. Mendilerro honetako gailurrik garaienak La Mesa (2.168 m) eta Cebollera tontorrak (2.142 m) dira. Kota horretatik hurbil dauden beste gailur batzuk hauek dira, mendebaldetik ekialdera: Vinuesako gaztelua (2.086 m), Santosonarioko Haitza (2.046 m) eta Kobazulo Nagusiko Gaina (2.143 m). Ekialderantz, altuera jaisten doa: Terrazas (1.835 m), Los Castillejos (1.768 m) eta Cabezo (1.931 m); Piquerasko mendateraino (1.710 m). Gailurren lerroa bat dator Parke Naturalaren, Errioxako Autonomia Erkidegoaren hegoaldeko eta Soria probintziaren (Gaztela eta Leon) iparraldeko mugarekin.
Cebollera mendilerroa, Errioxako natura- eta mendi-eremu garrantzitsuenetakoa, komunitatearen hegoaldeko muturrean dago eta Soria probintziarekiko banalerro naturala da. Mendigune luze eta malkartsu horrek, La Mesa eta haren gailur sateliteak ditu tontor nagusi legez. Hauek guztiak 2.100 metro baino gehigo dituzte eta apur-apurka, ekialderantz jeisten doaz, Pineda mendilerrotik Piquerasko mendateraino. Paraje honetan, Errioxa eta Gaztela lotzeko bide nagusia da.
Ibilaldia Piquerasko mendate berean hasten da (1.710 m), mendilerroaren alderik altuena igaro ondoren eta Errioxako eta Soriako probintzien banalerro naturalari jarraituz, 6 gailur igoko ditugu. Horren ostean, Belquerasko mendatetik (1.295 m) azken herrira iritsiko gara. Jarraian, autobusa hartu eta N-111 errepidea jarraituz Errioxan sartuko gara, zehatz-mehatz, Soriako Posveda mendi-herritik, Piquerasko mendatearen hegoaldeko isurialdean kokatua (1.295 m) eta paraje ederrez inguratua… Informazio gehiago Bidatzan.

CEBOLLERA MENDILERROKO BIDEA

  • Kokapena: Cebollera mendilerroko Parque naturala
  • Ibilbidearen irteera: 10:30 h Piqueraseko mendatea (Errioxa/Soria)
  • Ibilbidearen amaiera: 17:00 h Soriako Poveda (Soria)
  • Ibilbide mota: ZEHARKALDIA (Guztientzat egokia)
  • JARDUERA MOTAXENDAZALETASUNA
  • Distantzia: 20 km eta 15 km
  • Igoera metatua: 500 m eta 350 m
  • Beheranzko desnibela: 900 m eta 700 m
  • Zailtasun maila: TXIKIA
  • Esfortzua: HANDIA eta TXIKIA
  • Arriskua: TXIKIA
  • Gailurrak: Piqueraseko Cabeza (1.931 m), Rolliza (1.917 m), Castillejos (1.777 m), Tornillo (1.751 m), Terrazas (1.835 m) eta Fragüela (1.817 m).
  • Ehun urte baino gehiago dutenentzako lehiaketa: BAT ERE EZ.

Track eta Waypointak DESKARGATU

Ibilbideen profila (Urdina-Luzea) (Gorria-Alternatiboa)

Ibilbideen mapa (Urdina-Luzea) (Gorria-Alternatiboa)

MENDI-IBILBIDEA eta 15eko IBILBIDE ALTERNATIBOA

Caimodorro, Albarracingo mendilerroaren, Mendi Unibertsalen eta Cuencako mendilerroaren (Tajo Garaia) tontorrik altuena da. Inguru osoa pinudi eder batek janzten du eta erliebea nahiko malkartsua eta konplexua den arren, karezko lur orori dagokion bezala, formak leunak eta biribilduak agertzen dira. ibiltzeko deseroso diren arrokak, soilik zuhaitzen artean aurkituko ditugu.
Caimodorro, orografian erreferentzia izan da. Albarracin mendilerroko edozein puntutatik ikus daitekeen arren, landarediaren artean ezkutatuta dago.
Caimodorro inguruko sabaia den arren, ez dago gailurrera eramango gaituen bidexka edo/eta seinalizazio egokirik. Egingo dugun hau izan liteke igoera-bide erabilienetakoa eta aldi berean erakargarrienetako bat. Ez bakarrik gailurrera ailegatzeko, bide honek, ingurune osoa ezagutu eta gozatzeko ere aukera emango digu. Nekez igoko dugun aldapak, naturataz gozatzeko parada ezin hobea emango digu. Egun osoan zehar ordea, panoramika gutxi izango ditugu. Hoberena, Tremedaleko Andrea deritzon baselizan edukiko duguna izango da…. Informazio gehiago Bidatzan

TONTORREKO POSTONTZIA ETA CAIMODORRO MENDIAREN ERPIN GEODESIKOAREN

  • Kokapena: TAJO GARAIA
  • Ibilbidearen irteera: 10:00 h Orea (Guadalajara)
  • Ibilbidearen amaiera: 17:00 h Tremedaleko Orihuela (Teruel)
  • Ibilbide mota: ZEHARKALDI ZIRKULARRA (Guztientzat egokia)
  • JARDUERA MOTAXENDAZALETASUNA
  • Distantzia: 20 km eta 18 km
  • Igoera metatua: 900 m eta 700 m
  • Beheranzko desnibela: 1000 m eta 700 m
  • Zailtasun maila: ERTAINA eta TXIKIA
  • Esfortzua: ALTUA eta ERTAINA
  • Arriskua: TXIKIA
  • Gailurrak: San Cristóbal (1.862 m), La Gallinako harkaitza (1.885 m), Morroneseko gana (1.861 m), Caimodorro (1.936 m) eta Tremedaleko gana (1.893 m).
  • Ehun urte baino gehiago dutenentzako lehiaketa: CAIMODORRO.

Track eta Waypointak DESKARGATU

Ibilbideen profila (Urdina-Luzea) (Gorria-Alternatiboa)

Ibilbideen mapa (Urdina-Luzea) (Gorria-Alternatiboa)

MENDI-IBILBIDEA eta 16ko IBILBIDE ALTERNATIBOA

Hirugarren egunean, Albarracin hiria ezagutzera gonbidatzen zaituztegu. Hiri hori, Espainiako herri politenetako bat da eta bidaiei buruzko edozein gida edo blogetan gomendatu egiten dute. Izan ere, Albarracín, Teruelgo probintzia osoko herri bisitatuena dela esatera ausartzen gara. Bertara hurbiltzeko arrazoiak ugariak dira! 1961etik Monumentu Nazional izendatua izan zen, 1986an arte ederretako merezimenduaren urrezko domina jaso zuen eta gaur egun UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatzeko proposatuta dago. Hau guztia, Albarracinek duen ondare eta historia garrantzitsuaren eta inguruko ingurune natural aberatsaren adibideak dira.
Albarracín hiritik haratago, Albarracin mendilerroak paisaia eta txoko ederrak ezkutatzen ditu. Zalantzarik gabe, hiria bere erakargarritasun turistiko nagusia izan arren. Oraingo honetan, Albarracineko Friasera joango gara, La Hoz trokartean doan ibilbidea egiteko. Bide hori berriki egokitu dute eta Blanca ibaiko arroilatik igarotzen da, Guadalaviar ibaiaren adarra. Ibilbidetik kanpo baina oso gertu, PR TE-2 bidexka balizatuan barrena, Calomardo Batidaren ur-jauzi ederra bisitatuko dugu. Bidexka horrek ur-jauzi irabiatuaren eta La Hoz zuloaren arteko bidezidorra lotzen du. Hori guztiak, Albarracin mendilerrotik zehar, mendi-ibilaldi eta naturaz gozatzeko parada emango du.
Ibilbidean kontraste handiko paisaia ikusiko dugu. Batetik, milaka urtean zerhar higadurak sortutako paisaia ikusiko dugu eta bestetik, landaredi bikaina ibaiaren ondoan. Bidean zubiak, eskailerak, presa txiki bat, begiratokiak eta kobak daude… Informazio gehiago Bidatzan

IBAI ZURIAREN GAINEKO PASABIDEAK (LA HOZ-ko TROKARTEA)

  • Kokapena: ALBARRACINEKO MENDILERROA
  • Ibilbidearen irteera: 10:00 h Albarracineko Frias (Teruel)
  • Ibilbidearen amaiera: 17:00 h Royuela (Teruel)
  • Ibilbide mota: ZEHARKALDIA (Guztientzat egokia)
  • JARDUERA MOTAXENDAZALETASUNA
  • Distantzia: 18 km 
  • Igoera metatua: 150 m
  • Beheranzko desnibela: 400 m
  • Zailtasun maila: TXIKIA
  • Esfortzua: TXIKIA
  • Arriskua: TXIKIA
  • Gailurrak: Gailurrik gabeko ibilbidea.
  • Ehun urte baino gehiago dutenentzako lehiaketa: BAT ERE EZ.

Track eta Waypointak DESKARGATU

Ibilbidearen profila (Urdina – Ibilbide bakarra)

Ibilbidearen mapa (Urdina – Ibilbide bakarra)

MENDI-IBILBIDEA eta 17ko IBILBIDE ALTERNATIBOA

Ibilbide hau probintziako eta eskualdeko naturgune babestu enblematikoetatik igarotzen da: Gaztela-Mantxako hedadura handieneko bi natur parkeak (Tajo Garaikoa eta Cuenca mendilerrokoa) eta Cuervo ibaiaren iturburuko natur monumentua. Ibilbidea, Tragacete herritik hurbil dagoen puntu batetik hasi eta probintziako gailur altuenetako batera eramango gaitu. San Felipe mendixkara, hain zuzen ere. San Felipe, Penintsulako isurialde hidrografikoa, atlantikoaren eta mediterraneoaren banalerroaren lekuko da. Hegoaldeko isurialdea Mediterraneoan itsasoratzen da, gauden lekutik gertu sortzen den Jucar ibaian barna. Iparraldeko isurialdekoak, berriz, Ozeano Atlantikorako bide luze bati ekiten diote, Tajo ibaiaren eta Cuervo ibaiadarraren bitartez.  Albiar pinuko larre eta pinu hostotsuen artean ibiliko gara, zuhaitz eta zuhaixka ugarirekin. Ibilbidetik metro gutxi batzuetara desbideratuz, San Felipeko gailurrera iritsiko gara. Bertatik Tajoko eta Jucar ibaiek sortutako sakonuneen eta Mendi Unibertsalen ikuspegi pribilegiatuak daude. Balio geomorfologiko eta paisajistiko handiko zeharkaldi ikusgarria da. Cuervo ibaiaren iturburutik oso gertu amaitzen da bidexka… Informazio gehiago Bidatzan

SAN FELIPEKO MENDIXKA (ERPIN GEODESIKOA)

  • Kokapena: MENDI UNIBERTSALAK
  • Ibilbidearen irteera: 10:00 h Cubilloko mendatea eta Tragacete (Teruel/Cuenca)
  • Ibilbidearen amaiera: 17:00 h Cuervo ibaiaren jaiotzako monumentu naturala (Cuenca)
  • Ibilbide mota: ZEHARKALDIA (Guztientzat egokia)
  • JARDUERA MOTAXENDAZALETASUNA
  • Distantzia: 22 km eta 18 km
  • Igoera metatua: 750 m eta 600 m
  • Beheranzko desnibela: 900 m eta 450 m
  • Zailtasun maila: ERTAINA eta TXIKIA
  • Esfortzua: ALTUA eta ERTAINA
  • Arriskua: TXIKIA
  • Gailurrak: Mogorrita (1.864 m) eta San Felipeko mendixka (1.838 m).
  • Ehun urte baino gehiago dutenentzako lehiaketa: MOGORRITA eta SAN FELIPEKO MENDIXKA.

Track eta Waypointak DESKARGATU

Ibilbideen profila (Urdina-Luzea) (Gorria-Alternatiboa)


Ibilbideen mapa (Urdina-Luzea) (Gorria-Alternatiboa)

MENDI-IBILBIDEA eta 18ko IBILBIDE ALTERNATIBOA

Albarracin mendilerroak, ondare historikoaz gain, natura-ondare aberatsa eta askotarikoa du. Txangoak, inguruneaz bertatik-bertara gozatzeko aukera bikaina da.
Kilometro gutxi batzuetan, milaka iturrik eta errekek ureztatutako eta Periglaziar garaiko aztarna diren harri-ibaiek zeharkatutako fauna- eta botanika-espezie ugari bizi diren Mendi Unibertsaletako pinu gorrien baso trinko eta altuetatik, Europako sabinar handienetako batera jaitsiko gara. Gune hori, interes geologiko handiko erliebe karstikoa du. Albarracin eta beste 24 udalerrik osatzen dute eskualdea. Inguruneak eskeintzen dituen aukera anitzak, natura-ondareak, labar-pinturak, Albarracín, Bezas, Tormón eta Rubialeseko babeslekuak, pinudi oparoak, Noguerako paraje zoragarriak eta inguruko mendilerroan barneratzeko erreztasunak, jendeari menditaz gozatzeko aukera ezin hobea emango dio (GR 10).

MENDILERRO GARAIA. BRONCHALESEKO MENDIA.
Arratsaldez egingo dugun azken irteera, Mendilerro garaiko gailurrera izango da eta Bronchales mendi-herri inguruko leku interesgarrietan barrena abiatuko da, hala nola Corralizaseko muinotik edo Portichuelotik. Azken hori, Ojueloko iturritik hurbil dauden gainetatik, Albarracineko Noguera herrira jaisten den sakana da. 9 kilometro eskaseko ibilbidea, 1700 kotatik gora ibiliko da eta bidean freskatzeko hainbat iturri izango ditu. Goiz edo arratsalde baterako ibilbide aproposa… Informazio gehiago Bidatzan

PORTICHUELOKO BIDEXKA EDERRA

  • Kokapena: MENDI UNIBERTSALAK
  • Ibilbidearen irteera: 9:30 h Albarracineko Noguera (Teruel)
  • Ibilbidearen amaiera: 14:00 h Bronchales (Teruel)
  • Ibilbide mota: ZEHARKALDIA (Guztientzat egokia)
  • JARDUERA MOTAXENDAZALETASUNA
  • Distantzia: 12 km
  • Igoera metatua: 500
  • Beheranzko desnibela: 350m
  • Zailtasun maila: TXIKIA
  • Esfortzua: TXIKIA
  • Arriskua: TXIKIA
  • Gailurrak: Mendilerro Garaia (1.854 m).
  • Ehun urte baino gehiago dutenentzako lehiaketa: BAT ERE EZ.

Track eta Waypointak DESKARGATU

Ibilbidearen profila (Gorria – Ibilbide bakarra)

Ibilbidearen mapa (Gorria – Ibilbide bakarra)