KIROL JASANGARRIA eta SOLIDARIOA

Ekimen hau Formum Sport-en plan estrategiko berriaren 5 balioetako baten oinarrituta dago: “Elkarrekin lanean mundu hobea lortuko dugu”

Ekimen horren bidez, gure dendetan arropa eta oinetako erabiliak jasoko ditugu. Ondoren, Micolet plataformari salduko dizkiogu (arropa erabilia eta bigarren eskukoa saltzen dituen web plataforma). Lortutako onurekin, tokiko kirola sustatzen duten proiektuak finantzatu nahi dira (denda bakoitzaren eragin-eremukoak).

Dagoeneko martxan da proiektua!!! Oraingoz, Arteako, Megaparkeko eta Bilbondoko dendak parte hartzen ari dira.

Denda horietan, arropa jasotzeko altzari berezi bat jarriko da. Gure dendetako langileek arduratuko dira jasotako arropa-poltsak altzairuan uzten.

Prozedura oso erraza da:

  1. Bezeroek gutxienez 5 jantzi/oinetako dituzten poltsak ekarriko dituzte (ez da beharrezkoa izango poltsetan dagoena egiaztatzea, lan hori Micoleti dagokio).
  2. Bezeroek ordaintzeko kutxetara eramango dituzte poltsak.
  3. Poltsa jasotzen duen dendako langileak altzarian sartuko du eta bezeroari zigilatua dagoen edo data eskuz adierazten duen deskontu-txartela emango dio.

Txartelak, 30 €-ko edo gehiagoko erosketa egiteagatik, 10 €-tako deskontuko balioa du. Eta ezin izango dira pilatu.

Ekimen honek X hilabete iraungo du eta Micoleten bidez lortutako dirua tokiko kirol elkarteei emango zaie.

Denda bakoitzak hiru irabazle posible ditu:

  • Leioa Artea dendako eragin eremuko taldeak, Leioa Mendi Taldea, Txantxerrene Futbol Taldea eta Getxoko Bizkerre Futbol Taldea dira.

Denda bakoitzaren kirol talde onuraduna aukeratzeko FS Club-eko bazkideen artean inkesta bat egingo dugu. Denda bakoitzeko bezeroei mezu elektronikoa bidaliko diegu, botoak erregistratzeko formulario batean sartuta bozka dezaten. Botoa erregistratzeko posta elektronikoa bakarrik eskatuko dugu eta bazkideek nahiz bazkide ez direnek eman dezakete botoa. Pertsona bakoitzeko boto bakarra.

Boto gehien jasotzen dituen kirol taldea izango da laguntzaren onuraduna.