ARRIETA (1.000 m), LENDIZGANA (848 m) eta ZALBIZKAR (1.046 m) (ARABA)

IBILBIDEEN FITXA TEKNIKOA

MENDI-IBILBIDEA
Gaurkoan, gure inguruko bazterretako batzuk bisitatzeko aukera izango dugu: Gasteiz eta haren eraztun berdea, Zaldiarango mendi-hegalak eta Kapilduirantz zabaldutako gainerako mendilerroa. Mendiez osatutako “hesi” hori, iparralderantz tente eta Trebiñuko soroen alderantz leun agertzen da. Besteak beste, haitzarte ugari eta Okina zein Arluzako zelaiak ditu bere baitan. Hiriburu berdeko biztanleek, inork baino hobeto dakite Gasteizko Mendiak Arabako hiriburuko birika dela. Ibilaldi honetan hiriburuaren gainean dagoen ingurua bisitatu arren (Ezkibel, Zaldiaran, Cuervo), mendilerro hori askoz harago doa; ekialderantz, Indiaganaraino iristen da, Azazetaren gainera arte. Mendebalderantz, aldiz, Argantzungo zulo estuan edo “Concha”-n deritzona mugatzen du. Haitzarte horrek, Tuyoko mendigune apaletik bereizten du…… Informazio gehiago Bidatzan 

SAN CRISTOBAL MENDI TONTORREKO POSTONTZIA (ZALBIZKAR 1.046 m)

  • Kokapena: Gasteiz Mendiak
  • Ibilbidearen irteera: 9:30 h Armentia (Araba)
  • Ibilbidearen amaiera: 17:00 h Okina (Araba)
  • Ibilbide mota: ZEHARKALDIA (Guztientzat egokia)
  • JARDUERA MOTAXENDAZALETASUNA
  • Distantzia: 24 km
  • Igoera metatua: 1000 m
  • Beheranzko desnibela: 750 m
  • Zailtasun maila: ERTAIN-ALTUA
  • Esfortzua: NEURRIZKOA
  • Arriskua: TXIKIA
  • Gailurrak: Karasta (903 m), Gortzeta (949 m), Cuervo/Arrieta (1.000 m), Areatza/Rosteta (914 m), Lendizgana (848 m), Azkorri (895 m), Landarraga (963 m), Pagogan (1.029 m), Zalbizkar (1.046 m) eta Zarmendi (1.006 m).
  • Ehun urte baino gehiago dutenentzako lehiaketa: ARRIETA, LENDIZGANA y ZALBIZKAR.

Track eta Waypointak DESKARGATU

IBILBIDE ALTERNATIBOA
Proposatzen dugun ibilbide alternatiboa ere mendiaz gozatzeko aukera emango du. Olarizuko lorategi botanikoko INFOGUNEtik abiatuko den ibilbide erraza proposatzen du. Hiriaren hegoaldean, Gasteizko Eraztun Berdearen barnean,
Olarizuko Lorategi Botanikoa zabaltzen da. Ingurune hori,  tokiko, eskualdeko, Europako eta munduko landare-biodibertsitatea kontserbatzeko, zabaltzeko eta balioesteko sortu zen. 120 hektareatik gora eta hainbat landare ezberdin ditu. Horien artean, Europako baso nagusietan aurkitu ditzakegunak nabarmentzen dira, baita beste landare-multzo batzuk ere. Guztira, mila espezie desberdin baino gehiago daude. Aukera honek Okinara eramango gaitu eta ehun urtetik gorako tontorretara igotzeko aukera emango du. Informazio gehiago Bidatzan

ZALBIZKAR ALDERANTZ DOAN BIDE ERRAZA

  • Kokapena: Gasteiz Mendiak
  • Ibilbidearen irteera:10:00 h Olarizuko lorategi botanikoa (Araba)
  • Ibilbidearen amaiera: 17:00 h Okina (Araba)
  • Ibilbide mota: ZEHARKALDIA (Guztientzat egokia)
  • JARDUERA MOTAXENDAZALETASUNA
  • Distantzia: 17 km
  • Igoera metatua: 750 m
  • Beheranzko desnibela: 550 m
  • Zailtasun maila: ERTAIN-BAXUA
  • Esfortzua: NEURRIZKOA
  • Arriskua: TXIKIA
  • Gailurrak: Olarizu (709 m), Kurutzmendi (793 m), Lendizgana (848 m), Azkorri (895 m), Landarraga (963 m), Pagogan (1.029 m), Zalbizkar (1.046 m) eta Zarmendi (1.006 m).
  • Ehun urte baino gehiago dutenentzako lehiaketa: LENDIZGANA y ZALBIZKAR.

Track eta Waypointak DESKARGATU

Ibilbideen profilak (Urdina-Luzea) (Gorria-Alternatiboa)

Ibilbideen mapa (Urdina-Luzea) (Gorria-Alternatiboa)