SAKONETA BOULDERRA (Azken orduko berria)

Jada, Sakoneta kiroldegiko Boulder aretoa normaltasunez erabili ahal da.
Boulderra eta instalazioak erabiltzeko baldintzak:

Interesdunek Leioa Mendi Taldeko web orrialdean eman dezakete izena.

  • Boulderraren areto barruan markara erabiltzea derrigorrezkoa da.
  • Magnesio likidoa erabiltzea gomendatzen da. Eskalatzen ari garen bitartean, beste magnesio mota eta “magneserak” erabiltzea debekatuta daude.
  • Isuritze arriskua eragozteko, edozein magnesio mota edo magnesio ontzi koltxonetetatik kanpo egon beharko da.
  • Nahitaezkoa izango da segurtasun tarteak errespetatzea.

Egungo egoera dela eta, 2021eko mantentze-kuota % 50 murriztu da. Prezioa: 15 €
Gogoan izan abonua ez dela ; beraz, instalazioa atzera ixten bada, ez da ordaindutako zenbatekoa itzuliko.
Uneoro, Udalak jarduerarako zehaztutako protokolo eta arauak errespetatu beharko dira:
BOULDERRAREN JARDUERA-PROTOKOLOA

Protokolo honen helburua da Sakonetako kirol instalazioko boulderrean jarduerak garatzeko prebentzio neurriak eta berariazko jokabideak definitzea. Neurri horien bidez, Covi-19aren hedapenari aurre egin nahi zaio. Beti bezala, bai erabiltzaileentzat baita bertan lan egiten duten profesionalentzat ere, ingurune segurua izan dadin . Gomendio horiek osasun-agintarien xedapen eta iradokizunekin bat datoz.

Sakoneta kiroldegiak eta Leioa Mendi Taldeak uneoro zainduko dute nahitaez bete beharreko arauak errespetatzen direla. Hauek betetzen ez dituen edozein pertsona kirol instalaziotik kanporatuko dute.