MENDI JARDUEREN EGUTEGI BERRIA 2022

2022rako mendi jardueren egutegi berria dugu. Aurten, inoiz baino arinago ibili gara, COVIDaren murrizketen ondorioz lehenago baliogabetu ziren irteera asko berreskuratu batitugu. Gogoan izan gaitz hau oraindik ere gure artean dagoela eta gure erantzukizunaren baitan dagoela LEIOA MENDI TALDEAk antolatutako jarduera hau eta beste batzuk arrakastatsuak izatea.

Jardunaldi bateko txangoak

Datorren urterako, aurreko egutegietan baliogabetutako irteera batzuk berrezkuratuko ditugu. Sarri, Arabara joango gara erronka interesgarriak burutzeko asmoz. Euskal herrialde hori izango da gehien bisitatuko duguna. Bizkaian Santxosolo mendilerrora joango gara. Nafarroako lurraldean ere egongo gara, Bertiz Jaurerriko haranak, Nafarroa Behereko gainaldeak eta Iratiko basoa ere bisitatzeko. Aldiz, Gipuzkoa beste urte baterako utziko dugu. Ohi bezala, ibilaldi ederrak programatu ditugu Kantabria eta Burgosko komunitateetan: Saja-Besaya, Liencresko dunetako parke naturala, Ason eta Obarenes mendiak ezagutzeko aukera izango dugu.

Datorren urtean, 2022an, 30 urte beteko ditugu. Hori dela eta, Klubaren eguneko bazkaria eta Turroi Eguna ospatuko ditugu berriro.

Jardunaldi bi edo gehiagoko txangoak
Aurreko urteetan bezala, hainbat egunetako irteerak ere prestatu ditugu. Horrela, urrunago dauden leku eta inguruneak ezagutzeko aukera izango dugu. Gure proposamena da Pirinioetara Izasen haranera itzultzea, Asturleonesa mendira joatea eta Ubiñetako paraje politetan zehar itzulia egitea; Asturiasko mendira itzultzea eta Piloña eta Aller kontzejuak bisitatzea. Aste Santuan inoiz bisitatu ez ditugun bi eremutara joatea proposatzen dugu: Tajo Garaia eskualdea eta Mendi Unibertsalak (Albarracín).

EGUTEGIA DESKARGATU: MENDI IRTEERAK 2022