AUTOBABESERAKO ETA SEGURTASUNERAKO JARRAIBIDEAK

AUTOBABES ETA SEGURTASUNERAKO JARRAIBIDEAK

1.- Taldean egon uneoro.

2.- Klubeko batzorde eta arduradunen jarraibideei jaramon egin.

3.- Ziurtatu jarraibideak goitik behera ulertu dituzula, eta horrela ez bada, galdetu. Ez egin zure segurtasuna edota besteena arriskuan jar lezakeen ezer.

4.- Inguru sozial eta naturala errespetatu, landaredia eta fauna kaltetu edo ho Behar diren arropa eta tresnak eramateko ardura hartu.

6.- Behar bezala hidratatu eta elikatzeaz arduratu.

7.- Jarduerarako egokia diren arropak eta ekipamendua erabili.

8.- Alkoholik eta partaidearen egoerari eragin diezaioketen edota segurtasuna arriskuan jar dezaketen bestelako substantziarik ez hartu.

9.- Berehala jakinarazi edozein ondoez edota beharrizan.

10.-Prebentzio eta autobabesari begirako jarrera orokorra eduki, eta jarduerak eta inguruak eduki ditzaketen arriskuei adi egon.

11.- Bistara eduki atzetik duzun taldekidea, baita aurretik duzuna ere.

12.- Zailtasunik baduzu (nekea, ondoeza, e.a.), taldekideari jakinarazi.

13.- Edozergatik, bidetik ateratzen bazara, utzi motxila bide ertzean eta taldekide bati abisatu.

14.- Bidea ezagutzen ez baduzu, antolakuntzako kideengandik edo zure erritmora egokituko den eta proposatutako ibilbidea egingo dutenengandik hurbil egon. Gogoratu beti egongo dela taldeko norbait taldearen atzean. Saia zaitez, beti, bere aurretik joaten.

15.- Kluba ez da gida profesionala. Mesedez, taldeari lagundu.

16.- Autobusean, eskertuko da inguruan dauzkazun taldekideak kontrolatuta edukitzea, batez ere, geldialdietan eta etxerako bueltan.