MAIATZA eta EKAINERAKO PROGRAMATUTAKO TXANGOAK

Euskal Autonomia Erkidegoa, murrizketa nabarmenak dituen eszenatoki batetik, covidaren neurri nagusiak ostalaritzara eta merkataritzara mugatuko diren beste batera pasako da. Ikuspegi epidemiologikotik une zailean iristen den erabaki bat. Alarma-egoeraren amaierarekin batera, murrizketei dagokionez, Euskadi normaltasun-egoerara pasatzen dela esan dezakegu.

Dekretu berriak hainbat artikulutan zehaztasun eta hobekuntza puntualak egiten ditu, adibidez:

  • Inolako mugarik gabe mugi daiteke.
  • Herri bakoitzeko murrizketak zehazteko orduan. 400 baino gehiagoko intzidentzia-tasa metatuaren erreferentzia kendu da.
  • Honen ondorioz, EAEn ez da etxeratze-agindurik ezta itxiera perimetralik izango. Bilerak elkarrekin bizi ez diren lau pertsonarengana ez dira mugatuko, eta eragin handiko Udalerriek ez dute konfinamendurik jasango. Azken finean, Urkulluren Gobernuak hurrengo asteetarako aurreikusten zituen neurriak, betiere eboluzio epidemiologikoari lotuta, bertan behera geratu dira.

Hau dela eta, LEIOA MENDI TALDEAk berriro ekingo dio ibilaldiei, atzeratutako irteerak berreskuratuz eta irteera berriak proposatuz.
Mugitzeko arau eta muga berri horiei erreparatuz, elkarteak 2021eko egutegian programatuta zituen txangoak berreskuratuko ditu baina aurreikusitako ibilbideetan aldaketaren bat edo beste eginez. Autobuseko bidaia eta kanpoko jarduerak, arreta handiz eta osasun-agintarien gomendioei jarraituz egingo dira.
MAIATZAKO IRTEERA: 2021eko egutegi-proposamena.
MAIATZAK 30 CUETU DE LA CONCILLA (Sejos) (Kantabria).
Izena emateko epea: martxoaren 17tik 27ra arte edo dauden plazak bete arte.
EKAINEKO IRTEERAK: 2021eko egutegia.
EKAINAK 13 LARRAZPIL (Aralar Mendia) (Nafarroa).
Izena emateko epea: maiatzaren 31tik ekainaren 10era arte edo dauden plazak bete arte.
EKAINAK 26 eta 27 NAFARROAKO PIRINIEOTARA (Izaba) (Nafarroa).
Izena emateko epea: maiatzaren 31tik ekainaren 20ra arte edo dauden plazak bete arte.

OHARRA: ATZERATUTAKO TXANGOAK ETA SARIAK DITUZTEN BAZKIDE ETA EZ BAZKIDE GUZTIEK ZUZENDARITZAREKIN HARREMANETAN JARRI BEHARKO DUTE SARI HORIEK TRUKATZEKO.
SARIAK TRUKATZEKO, POSTA ELEKTRONIKO BAT BIDALI BEHAR DA, EDO TELEFONOZ DEITU BEHARKO DA, ZEIN TXANGOGATIK TRUKATUKO DEN BAIEZTATUZ EDO ADIERAZIZ.

Derrigorrez bete beharreko arauak

  • Autobusean, hilara bakoitzeko pertsona bat, edo bi pertsona familia edo bizikidetza eremu berekoak badira.
  • Maskara, joan-etorriko ibilbide osoan.
  • Autobusera sartu eta irtetzearakoan eta behar beste aldiz eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitu.
  • Debekatuta dago autobusaren barruan jatea edota edatea.
  • Beharrezkoa den guztietan txangoan 2 metroko distantzia gorde.
  • Maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da txangoa amaitutakoan eta taldea bateratzen denean.
  • Gidariek eta txangoaren arduradunek arau guztiak betetzen direla zainduko dute.

Gogoan izan mugikortasuna malguagoa izan arren orain indarrean dauden murrizketa gehienak NORBERAREN ERANTZUNKIZUNA eskatzen dutela. Eusko Jaurlaritzak, 23:00etatik 06:00etara etxeratzeko-agindua eta eremu publikoetan zein pribatuetan, 6 pertsona baino gehiago biltzeko debekua ezarri du.