TXANGOA EGINDA!
2022ko otsailaren 13an, domeka, mendi irteera hau burutu genuen.
Taldeetako arduradunen argibideei jarraituz (gidak), elkartu ginen 68 mendizaleek proposatutako bideak arazo barik burutu genituen.
Domekako meteorologia: neguan izaten den giro lehorreko ohiko eguna izan genuen. Ibilbide osoan zehar hotz egin zuen; hasieran 10º zeuden (Balmaseda) eta 16º amaieran (Artziniega). Zerua hodeitsu egon zen, hala ere ostarte batzuk ere zabaldu ziren. Ibilbide osoan zehar eta punturik garaienetan ederto ikusten zen. Airearen hezetasuna % 65 inguru. Hasierako ipar-ekialdeko haizea, hego-ekialdeko norabidea hartzen joan zen. Gailurretan 30 km/h-ko haize-boladak bortitzak izan genituen. Kota garaienetan, sentsazio termikoa 8ºtakoa izan zen. Neurrizko ultramore indizea (2) eta polen indize (0) izan ziren. Lurra lehorra zegoenez, ibilbide osoan zehar eroso ibili ginen. Orokorrean itzelezko eguna izan genuen mendian ibiltzeko!!
EZ zegoen alerta metereologikorik aktibatuta
Informazio gehiago 689721917 telefono zenbakira deituz.
Santxosolo mendigunean, Bizkaiko (Enkarterri eskualdeak), Burgoseko (Mena) eta Arabako (Aiala) mugak kokatzen dira. Egia esan, hiru lurraldeetan mendilerroko gailurrak daude. Hala ere, mendilerro nagusia, Trasmosomos, Espaldaseka izenaz ezagunagoa, Bizkaia eta Burgos bakarrik bereizten ditu.
Mendilerro horrek mendebaldetik ekialdera, Cadagua eta Herreria haranen artean, forma ondulatzaileak marrazten ditu. Bere hiru gailur nagusiak Rioya (678 m), Espaldaseca (696 m) eta Celadillako gana (697 m) dira. Burgoserako eta Enkarterrirako ikuspegi ederrak eskeintzen dituzten muinoak zeharkatuko ditugu. Norabide guztietan pista ugari dituen Ibilbide leun eta xumea da. Horrek, Artziniegara iritsi aurretik, Aiarako haraneko lurretan, gure orientazioa trebatzeko aukera emango digu.
IRTEERA-PUNTUAK ETA ORDUTEGI BERRIA
Amaia Etorbidea (PINUETA) 7:50 h.
Langileria kalea “Metroko geltokia” (LAMIAKO) 7:55 h.
Doctor Luis Bilbao Libano kalea (LEIOA) 8:00 h.
Lehendakari Aguirre etorbidea “San Pedro plaza” (DEUSTU) 8:10 h.
Autonomía kalea “Markesina Ertzaintza” (BILBO) 8:20 h.
Leioa Mendi Taldeak, zailtasun, aldats eta desnibel desberdinak dituzten bi mendi-ibilbide egitea proposatzen du.
PROPOSATUTAKO MENDI-IBILBIDEAK, INFORMAZIOA ETA DESKARGAK
- Mendizale amorratuenek, zailtasun erdi-altuko XENDAZALETASUN mendi-ibilbidea egingo dute eta Santxosolo mendiguneko, Trasmosomos izenarekin ere ezaguna, tontor altuenetara igoko dira. Mendiak txikiak dira baina oso aldats gogorrak eta dsnibel handiak dituzte.
- Bigarren proposamena ere mendizalea da. Gura dutenentzat zailtasun eta desnibel gutxiagoa duen XENDAZALETASUNeko ibilbide erosoagoa eta errazagoa da. Aukera horiei esker, Artziniega herri ederrera iritsi baino lehen, Santxosoloko zenbait gailurretara igoko gara.
- Mendi ibilaldietan zehar, Bizkaia, Burgos eta Araba arteko muga naturalera den Santxosolo mendiguneko gailurretara igotzeko aukera izango dugu.
- Espaldaseka edo Trasmosomoseko gailurra (696 m) izango da gailur nagusia. Gailur hori ez du inoiz LEIOA MENDI TALDEAk igo.
-
- Ibilbideen fitxa teknikoa
- Bidatza
- Wikiloc
- BIDATZAn, egin nahi den bideari buruzko informazio zehatza aurkituko dugu. Txangoa behar bezala prestatzeko berrikustea eta aztertzea gomendatzen da. Informazio horrek guztiak jardueraren zailtasuna–, ahalegina– eta arrisku-maila ezagutzen lagunduko digu. Track, waypoints eta altuera-profileri erreparatuz, ibilbide alternatiboa (halakorik balego), ingurunea eta ibilbidean topatuko ditugun gorabeherak aurretik jakiteko aukera badago.
- Pertsona bakoitzak bere egoera fisikoa eta mendi jardueretan dituen mugak ezagutu beharko ditu eta erabakirik zentzudunena hartu. Informazio hori guztiari duen garrantzia ematea eskatzen dizuegu, txangoaren arrakasta baldintzatuko baitu.
Jardueren datuak
Iraupena | Domeka. Egun osoa. |
Zailtasuna | Ertaina edo erraza, aukeratutako ibilbidearen arabera. |
Jarduera mota | XENDAZALETASUNA |
Irteera | Balmaseda (Bizkaia) |
Amaiera | Artziniega (Araba) |
Prezioa | 12 € |
Bazkide adingabeen prezioa | 6 € |
Adingabeak bazkide ez direnean | 7 € |
Bazkide ez direnen prezioa 18+ | 15 € |
Baldintzak | MENDIAN IBILTZEKO OHITURA IZATEA. IBILBIDEA EDO TXANGOA EZAGUTZEA. |
Azken data | 2022-02-13 |
Ez dago lekurik erabilgarri