2022-01-16 ALTUBEKO PAGADIA (ARABA)-Eginda!!!

PLAZAK AGORTUTA:

TXANGOA EGINDA!
2022ko urtarrilaren 16an, domeka, mendi irteera hau burutu genuen.
Taldeetako arduradunen argibideei jarraituz (gidak), elkartu ginen 46 mendizaleek proposatutako bideak arazo barik burutu genituen.
Domekako meteorologia: neguan izaten diren giro lehorreko ohiko eguna izan genuen. Tenperatura itzel baxua izan zen: Ibilbidearen hasieran -2º zeuden (Sarria) eta 6º amaieran (Baranbio). Zerua erabat garbia izan genuen ibilbide osoan eta ederto ikusten zen. Airearen hezetasuna % 60-70 inguru. Lantzean behin altxatu zen hego haize leunagatik ez balitz, ez genuen ia haizerik izan. Gailurrean 8 km/h-ko haize-boladak izan ziren. Sentsazio termikoa tenperatura legez 8º takoa izan zen. Neurrizko ultramore indizea (4) eta polen indize (0) izan ziren.  Aurreko egunetan egindako izozteengatik ibiltzeko lur hezea zegoen. Gerizpetako eremuetan, bidea ibiltzeko deseroso eta arriskutsu egon zen. Araba eta Bizkaia barne aldean izan ziren izozteengatik alerta HORIA aktibatuta zegoen.

Leioa Mendi Taldeak, zailtasun, aldats eta desnibel desberdinak dituzten bi mendi-ibilbide egitea proposatzen du. Bi txango hauek Gorbeiako mendigunean kokatzen den mendilerro apal batetik igaroko dira eta Araneko Harriak (Arno Mendiak), Arbaitzako harana (Orozko) eta Altube ibaiaren ibarra zeharkatuko dituzte. 

PROPOSATUTAKO MENDI-IBILBIDEAK

  • Mendizale amorratuenek, zailtasun ertain-baxuko XENDAZALETASUN mendi-ibilbidea egingo dute eta Haranako Harrien mendigune apalaren tontor adierazgarrienak bisitatuko dituzte.
  • Bigarren proposamena ere mendizalea da. Gura dutenentzat zailtasun eta desnibel gutxiagoa duen XENDAZALETASUNeko ibilbide erosoagoa eta errazagoa da. Aukera horri esker, ibilbide polit eta erakargarria egin dezakegu, Altubeko pagadiaren zati bat goiko aldetik zeharkatuz. Burbonetako sokatik, Baia ibaiaren eta Altubeko haranen arteko banalerro naturaletik hain zuzen ere.
  • Mendi ibilaldietan zehar, Gorbeia mendiguneko gailurretara igoko gara. Gailur nagusia Erdiguneko Burbona (934 m) izango da.
  • LEIOA MENDI TALDEAk 1996an eta 1997an gailur hori igo zuen.
  • Informazio gehiago… Bidatzan.

DESKARGAK ETA INFORMAZIO GEHIGARRIA:

Jardueren datuak

Iraupena Domeka. Egun osoa.
Zailtasuna Ertaina edo erraza, aukeratutako ibilbidearen arabera.
Jarduera mota XENDAZALETASUNA
IrteeraSarriako Parketxea (Araba)
AmaieraBaranbio (Araba)
Prezioa12 €
Bazkide adingabeen prezioa6 €
Adingabeak bazkide ez direnean7 €
Bazkide ez direnen prezioa 18+15 €
Baldintzak MENDIAN IBILTZEKO OHITURA IZATEA. IBILBIDEA EDO TXANGOA EZAGUTZEA
Azken data 2022-01-16