TXANGOA EGINDA!
2021eko irailaren 25ean (domeka) mendi irteera hau burutu genuen.
Elkartu ginen 34 mendizalek, taldeen arduradunen aginduak jarraituz eta inolako ezer aipagarririk gabe, aurreikusitako ibilbideak burutu genituen.
Domekako meteorologia: Euri gutxi iragarritako egun honetan zerua estalita izan genuen. Ibilbidearen hasieran 16º (Lafuente) zeuden eta 21º (Merodio) amaieran. Airearen hezetasuna % 85-90 inguru. Ibilbide osoan zehar hego-mendebaldeko haize eskas eta leuna izan genuen. Beheko aldean egun eta zeru garbiak izan arren, gailurretan laino zerratua aurkitu genuen. Indize ultramore (4) eta polen indize (5) baxuak. Ibiltzeko lur hezea baina erosoa topatu genuen.
Egun egokia mendi-kirolaz gozatzeko.
Ez dago inongo alerta meteorologikorik aktibatuta.
Irteera-ordutegiak (ORDUTEGI BERRIA)
Pinueta 6:50; Lamiako 6:55; Luis Bilbao Libano kalea (markesina) 7:00; San Pedro plaza (Deustu) 7:10; Zabalburu (Ertzaintza markesina) 7:20.
Peñarrubia eta Arriako mendilerro ezezagunak Kantabria eta Asturias arteko mugan kokatzen dira. Bertokoek Treslajorá mendilerroa legez ezagutzen dituzten, orografia malkartsuko kota apalak dira. Beste aldean, La Hermida haitzarteko zulo sakon ikusgarriarengatik banatuta Picos de Europa aurki dezakegu. Inguruko mendiak bataz beste mila metroko altuera dute. 1.225 metrorekin Gamonalen nagusitzen da.
Garaiera txikiko mendiak diren arren, ezin gara fidatu, haranaren gainean dauden malda handiko kareharrizko gailur eta erliebe konplexua duen orografia engainagarria baita. Bidean iturririk ez dago, putzuak besterik ez. Elurtegiak, urteetan morroientzako jaki emari izan diren hurritzaz beteriko babesguneetan finkatzen dira. Baso eta landaretza anitz eta ugariz beterik dauden zonaldeko ibarbide eta gailurrak, ibiltzeko eta paisaiaz gozatzeko ingurune erakargarria egiten dute.
Bide Historikoen Ibilbideek antzinako mandazainen bideetatik barrena egindako bidaiak biziarazten dituzte. Horietako asko begiratoki ikusgarrietara iristen dira eta gehienak adin eta sasoi maila desberdinetako pertsonek gozatzeko aproposak dira. Bertatik lurraldearen paisaia-aniztasuna eta inguruko aberastasun ekologikoak, geografikoak eta kulturalak ikus daitezke. Erliebearen ezaugarri nagusiak eta sare hidrografikoaren antolaketa, altitudearen eta jabetza partikular edo komunalaren araberako abeltzaintza-espazioen formen aniztasuna ikus daiteke; baita guneen inguruan dauden belardiak, basoak eta sastrakadi-mendiak ere.
Leioa Mendi Taldeak, zailtasun, aldatz eta desnibel desberdinak dituzten bi mendi-ibilbide egitea proposatzen du:
- Mendizale amorratuenek, pertsona askorentzako ezezagunak diren Arria (Kantabria) eta Peñarrubia (Asturias) mendilerroko gailurrik esanguratsuenetara igoz, neurrizko-zailtasuna duen TREKKING mendi-ibilbidea burutuko dute. Mendilerro horri “Terra ignota” esaten zaio, oso lur malkartsua eta deserosoa delako.
- Bigarren mendi proposamenak zailtasun errazagoa du: XENDAZALETASUN ibilbide erosoagoa da, gura dutenentzat, zailtasun eta desnibel txikiagokoa. Aukera horri esker, Lamasongo haranen (Kantabria) eta Asturiasko Peñamellera Behereko (Asturias) kontzejuaren arteko antzinako pasabideak zeharkatuko ditugu.
- Egunean zehar, Arria eta Peñarrubia mendiguneetako zenbait gailur igoko dira. Hoietatik, kota nagusia Gamonaleko gailurra izango da (1.225 m). Tontor hori ez du inoiz LEIOA MENDI TALDEAk igo.
PEÑARRUBIA ETA ARRIA MENDIGUNEAK
Peñarrubia mendigunea, inguruko jendeak Treslajorá mendilerroa bezala ere ezagutzen duenak, kota apalak eta orografia neketsua ditu. Asturiasko (Espainia) eta Kantabriako (Kantabria) mugan dago, Behe-Peñamellera eta Peñarrubia haranen artean. Azken honengatik hartu du bere izena. La Hermidako haitzartearen ekialdeko isurialdearen gainetik altxatuz, Liebana inguruaren sarrera da. Deva ibaia bere jaitsiera-ibilbidean jarraitzen du, amildegi ikusgarri bat eratuz. Mendigune hau Picos de Europan dagoen Candara mendigunen jarraipena da eta beraz, mendiguneen itsasertz aurreko luzapen edo estribazio bat bezala har genezake. Altuera txikiagoarekin bada ere, geologia-, landaredi- eta fauna-ezaugarri berberak ditu.
Peñarrubiako mendilerro hau, mendebaldetik ekialdera lerrokatzen da, ekialderantz, Arriako harkaitzetatik hedatuz. Bere kotarik altuena GAMONAL tonttorra da (1.225 m). Bertatik, mendilerrorantz eta Picos de Europaranzko ikuspegi ezin hobeak izango ditugu.
Formazio hori gutxi ezagutzen dute Picos de Europa tontor garaietara eta hurbiletara doazen mendizaleek. Hala ere, garaiera txikiagokoak izan arren, mendi mitikoaren erliebe indartsuari eusten dioten gailurrak ditu.
Elitoralaren aurreko mendikatearen parte da. Mendialde malkartsua da, mendigune karstiko handien paisaia-lerroari jarraituz. Tontorren azpian, Arriako portua deritzon brañazko eta “neguko” espazioak daude. Ipar-mendebaldeko erpinan Latarma ibaiak du jatorria, eta Fresnedoko Venta de Fresnedon (170 m) ibaian isuritzen ditu. Bielvatik (189m) datorren errepide txiki bat Lamason ibarrean barneratzen da, eta Arria mendigunearen eta Ozalbako tontorren (929 m) artean dagoen sakana zeharkatzen du. Haranaren erdian Sobrelapeñara iritsiko gara (278 m), inguruko herrigune garrantzitsuena. Quintanilla, Cires, Río, Lafuente eta Buró dira Sobrelapeña inguruan dauden herrixka dira.
Garai batean, La Hermida haitzartean gaur egun dagoen ibilbidea oraindik ireki gabe zegoenean, Lamason zen Liebanarako komunikazio bidea. Beraz, gaur egun, Lamason leku ezkutu eta ezezaguna da askorentzako. Behar bada, hau izan liteke mendi paisaiaren edertasun zapore bereizgarria mantentzearen arrazoia.
Arria: (de arriar, de a y río) DRAEren arabera, ‘inundar, arroyar’; Lamasongo haranean soilik ezagutzen diren toponimiako erabilerak. Beste toponimoa, iparraldetik Lamason harana mugatzen duen kareharrizko mendigune ikusgarriaren izena da, Arria.
DESKARGAK ETA INFORMAZIO GEHIGARRIA
- Ibilbidea/Fitxa Teknikoa IBILBIDEAK
- Bidatza 500
- Ibilbideen deskarga Leioa Mendi Taldea Wikiloc
OHAR GARRANTZITSUAK
- IBILBIDEetan, egin nahi den bideari buruzko informazio zehatza aurkituko dugu. Txangoa behar bezala prestatzeko berrikustea eta aztertzea gomendatzen da. Informazio horrek guztiak jardueraren zailtasuna-, ahalegina- eta arrisku-maila ezagutzen lagunduko digu. Track, waypoints eta altuera-profileri erreparatuz, ibilbide alternatiboa (halakorik balego), ingurunea eta ibilbidean topatuko ditugun gorabeherak aurretik jakiteko aukera badago. Pertsona bakoitzak bere egoera fisikoa eta mendiaren aurrean dituen mugak ezagutu beharko ditu eta erabakirik zentzudunena hartu. Informazio hori guztiari duen garrantzia eman, txangoaren arrakasta balldintzatuko duelako.
- Track-ek ez dute beti ibilbide zehatza adierazten; beraz, baliteke grabazio fasean edo PCan eskuz egitean akatsak izatea. GPSaren erabiltzaileak, galerak eta/edo istripuak saihesteko, sen ona erabili eta arreta jarri behar du, batez ere orografia konplexuko eremuetan eta eguraldi txarrarekin (lainoa, elurra eta abar). Antolatzaileek, eguraldiak edo beste faktore batzuek hala gomendatzen badute, aurreikusitako ibilbidea aldatzeko aukera izango dute.
- Klimatologiako baldintzetaz aparte, Inolako zailtasun teknikorik duten XENDAZALETASUN eta TREKKING txangoak.
- Ibilaldi egokiak eta guztientzat aproposak, pertsona federatuak eta ez federatuak egiteko, oinez ibiltzeko ohiko zailtasunak dituzten inguru isolatuetan ibiltzen ohituta daudenentzako, hala nola mendi-eremuetan edo mendian ibilbiderik ez duten urruneko lekuetan. Egoera fisiko onean egotea beharrezkoa da.
- Ibilaldi horiek IBILALDI SEGURUAK programaren barruan daude.
- Antolakuntzak eta arduradunek, ekipazio edo egoera fisiko egokia ez duten pertsonei, jarduera honetan edo beste batean parte hartzen debekatuko diote.
- NOBERAREN BABESERAKO eta SEGURTASUNERAKO oinarrizko jarraibideak ezagutzea.
- Klubeko txango guztiak borondate oneko gidariek zuzentzen dituzte, oinarrizko ezagutzak eta tresnak dituztenak (horietako asko mendiko, eskiko edo trokako profesionalek erabiltzen dituzte).
- Bai mendi-ibilaldi hau, bai LEIOA MENDI TALDEAk antolatzen dituen beste batzuk, ibilaldi seguruen programaren barruan daude, eta uneoro borondate oneko gidek zuzentzen dituzte. Arduradunen (Gidak) helburua, tresna praktiko batzuk erabiliz, taldea zuzen eta ziurtasunez gidatzea da. Ibilaldi hau eta beste batzuk behar bezala burutu daitezen zuen laguntza eskatzen dizuegu.
- Derrigorrez bete beharreko arauak:
- Autobusean, hilara bakoitzeko pertsona bat joan daiteke edo bi pertsona, familia edo bizikidetza eremu berekoak badira.
- Maskara, joan-etorriko ibilbide osoan eraman beharko da.
- Eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitu, autobusera sartu eta irtetzearakoan eta behar beste aldiz.
- Debekatuta dago autobusaren barruan jatea edota edatea.
- Txangoan 2 metroko distantzia gorde, beharrezkoa den guztietan.
- Kalean, maskararen erabilera EZ da DERRIGORREZKOA izango. Leku itxietan eta jendetza pilatzen denean aldiz, DERRIGORREZ maskara erabili beharko da.
- Gidariek eta txangoaren arduradunek arau guztiak betetzen direla zainduko dute.
Jardueren datuak
Iraupena | Igande osoko jardunaldia |
Zailtasuna | Aukeratutako ibilbidearen arabera neurrizkoa edo erraza. |
Jarduera mota | TREKKING eta XENDAZALETASUNA |
Irteera | "La Fuente" (Kantabria) eta "Collada la Hoz" (Kantabria) |
Amaiera | Merodio (Asturias) |
Prezioa | 12 € |
Bazkide adingabeen prezioa | 6 € |
Adingabeak bazkide ez direnean | 7 € |
Bazkide ez direnen prezioa 18+ | 15 € |
Baldintzak | MENDIAN IBILTZEN OHITUTA EGOTEA. IBILBIDEA EDO TXANGOA EZAGUTZEA. Mendi-ibilaldiak egiteko, mendirako arropa eta oinetako egokiak erabili behar dira, betiere kontuan hartuta zein urtarotan gauden. Neguan, hotzetik eta euritik babesteko bada ez badako arropa eroatea komeni da (anorak, haizetik babesteko berokia, txanoa, eskularruak, elurra egotekotan eguzkitako betaurrekoak etab.). Autobusean etxera itzultzeko, arropa eta ordezko oinetakoak ere eraman behar dira (hobe aparteko poltsa batean). Etxetik ondo elikatuta joatea komeni da, kontuan izan behar dugu energia asko kontsumituko dugun jarduera fisikoa burutzen goazela. Ibilaldian zehar, batzuetan jan eta batez ere, edan egin behar izaten dugu; gure giharrek eta artikulazioek behar bezala funtzionatzeko likidoaren beharra dute; Fruitu lehorrak, txokolatea, barratxo energetikoak, mahaspasak, piku lehorrak eta abar motatako jakiak hartzea komeni da. Antolatzaileek ez diete utziko jarduera horietan edo bestelakoetan parte hartzen ekipamendu edo egoera fisiko egokia ez duten pertsonei. |
Azken data | 2021-07-25 |
Ez dago lekurik erabilgarri