MENDI-JARDUEREN DEFINIZIO eta EZAUGARRIAK

Mendik-jarduera bat katalogatzeko modalitateei edo espezialitateei buruzko informazioa. Espezialitate bakoitzak erabilitako teknika, entrenamendu, material eta kirol medikuntza arloetan bere berezitasunak ditu. Guztiek, kirol-eskalada izan ezik, badute ezaugarri komun bat: naturan praktikatzen direla hain zuzen ere. Ingurumen-berezitasunak kontuan hartuz, urtaroaren, altitudearen, tenperaturaren edo eguneko meteorologiaren arabera nabarmen aldatzen du kirol-jarduera. Beraz, kirol hau oso konplexua dela[…]