2021 ARGAZKI-LEHIAKETA

2021 ARGAZKI-LEHIAKETA

ZUEN ARGAZKIAK AUKEZTEKO EPEA AMAITU DA.

COVID-19 eragindako osasun-krisiaren ondorioz, bi urtez lehiaketarik gabe egon gara. Euskal Aautonomi Ekidegoan hartu diren azken neurrien ondoren, urtero ospatzen genuen argazki-lehiaketa berrezkuratuko dugu.

Lehiaketa hau LEIOA MENDI TALDEAko bazkide guztiei zuzenduta dago.

Gaurtik hasita eta hurrengo hiru hilabeteetan lehiaketan parte hartu nahi duzuenak, klubaren egoitzan argazkiak aurkeztu ditzakezue edo info@leioamenditaldea.com helbidera bidali.

Sariak eta trofeoak martxoaren 13an, igandea, Miengoko (Kantabria) ABRA DEL PAS jatetxean egingo dugun Klubaren egunean banatuko dira.

Aurkezteko epea URTARRILAREN 31n (astelehena) amaituko da.

ARGAZKI LEHIAKETA 2021

Parte hartzeko azken eguna: 2022ko URTARRILAK 31.

Leioa Mendi Taldeko BAZKIDEAK BAKARRIK.

Parte-hartzaile bakoitzak gehienez ere hiru argazki aurkez ditzake, mendizaletasunari eta naturari buruzkoak, Klubeko mendi-irteera ofizialetan edo/eta irteera partikularretan ateratakoak.

Aurkezten diren argazkiekin batera lekuaren deskribapen laburra idatziko da; izenburua eta non hartu ziren adieraziko da.

Argazkiek Mendiarekin eta Naturarekin zerikusia duen edukia izan beharko dute (Paisaia eta/edo ingurune naturalak). eta irudi-kalitate nahikoa izan beharko dute.

Antolaketa batzordearen iritziz baldintza hauek betetzen ez dituzten argazkiek ez dira lehiaketan onartuko eta galeriatik atera ahal izango dira.

Aurreko urteetan legez, klubaren egoitzan paperean aurkezteaz gain, posta elektronikoz ere bidali daitezke: (info@leioamenditaldea.com).

Gogoratu argazki-lehiaketaren irabazleak edo irabazleek oroigarria izango dutela. Halaber, klubaren eguna ospatzen dugunean sorpresa ugari izango dira ere, argazki-lehiaketan eta mendien memorian parte hartzen duten gainerako pertsonentzat.

  • Argazki onenaren lehen saria: “Hamaika Montain” 100 euroko ordainsaria, txango bat doan, 30. urteurreneko kamiseta  eedo “Koadro” oroigarria.
  • Argazki onenaren bigarren saria: “Hamaika Montain” 50 euroko ordainsaria, txango bat doan, 30. urteurreneko kamiseta eta “Koadroa” oroigarria.
  • Gainerako parte-hartzaileek: txango bat doan eta 30. urteurreneko kamiseta.

Gogoan izan argazkiak aurkezteko epea 2022ko urtarrilaren 31n bukatuko dela.