PANDIÁN edo REDONDO GAILURRA (2.012m) eta CERROSO TONTORRA (1.838m) (LEÓN)

IBILBIDEEN FITXA TEKNIKOA

MENDI-IBILBIDEAK. EKAINAK 11
Leongo Ekialdeko Mendialdean gaude, hain zuzen ere, Riañoko Hormas de la Sierra mendilerroan. Bertan, Vegacernazen, Los Cuénabresen eta Casasuedasen Pandiana legez ezagutua edo Riañoko inguruan Redondo tontorra da kotarik altuena: Mendi erakargarria zalantzarik gabe. Pandian, Hormasen zaindari eta Riañoko mendietako atea da. Bizitzaz betetako enklabe berezia, gailur garaien, askotariko zuhaitzez eta animalia basatiez betetako baso misteriotsuak dituena. Pandian gailurrera leku askotatik igo daiteke: bere mendi-hegalek ez dute inolako zailtasunik, iparraldean kokatzen diren troka batzuek izan ezik. Boca de Huérgano, Cuénabres, Casasuencias, Vegacerneja edo herri hauek lotzen dituen errepideko ia edozein puntu, leku aproposak dira mendi honetara egingo dugun txangoa hasteko… Informazio gehiago Bidatza

PANDIÁN TONTORRAK ESKAINTZEN DIZKIGUN BISTAK
  • Kokapena: HORMASeko mendilerroa
  • Ibilbidearen irteera: 9:30 h Boca de Huérgano (León)
  • Ibilbidearen amaiera: 17:00 h Riaño (León)
  • Ibilbide mota: ZEHARKALDIA (Guztientzat egokia)
  • JARDUERA MOTAXENDAZALETASUNA
  • Distantzia: 20km eta 24km
  • Igoera metatua: 1200m eta 1300m
  • Beheranzko desnibela: 1200m eta 1300m
  • Zailtasun maila: ERTAIN-ALTUA
  • Esfortzua: HANDIA eta OSO HANDIA
  • Arriskua: TXIKIA
  • Gailurrak: Peñaseko El Sestil  (1.919 m), Murako gana (1.975 m), Hornielloseko gana (1.946 m), Eperraren Zulogunea (1.983 m), Requejadako mugarria (1.875 m), Pico Pandial edo Redondo tontorra (2.012 m), Cervunal (1.807 m), Picoko gana (1.599 m) eta Peñas Salgueraseko harkaitzak (1.357 m).
  • Ehun urte baino gehiago dutenentzako lehiaketa: BAT ERE EZ

Track eta Waypointak DESKARGATU. MENDI-IBILBIDEAK

IBILBIDE ALTERNATIBOA. EKAINAK 11
Proposatzen dugun ibilbide alternatiboa mendiaz gozatzeko aukera ere ematen du eta Boca de Huérganotik abiatzen den ibilbide erraza egingo du. Riaño eta Mampodre eskualdeko mendialdean dago Hormas mendilerroa. Orza ibaiaren (iparraldea) eta Esla ibaiaren (hegoaldea) artean. Bere kopenari erreparatuz Kantabriar mendikateko beste mendilerro bat izan liteke. Urteko edozein garaitan mendi-ibiliren bat eginez gero, laster ohartuko gara Riañoko inguruetan kokatzen den mendilerroa hau zeharo desberdina dela. Haran berdeetatik behera, mendien artean, errekek euren bidea bilatzen dute. Ingurua pagoz, haritz zuriz, gorostiz, otsalizar eta Hormasko basoaren balio handia eta aniztasuna osatzen duten beste batzuek aurkitu ditzakegu…. Informazio gehiago Bidatza.

HORMASEKO BASOTIK IGAROTZEN DEN BIDEXKA EDERRA
  • Kokapena: HORMASeko mendilerroa
  • Ibilbidearen irteera: 10:00 h Boca de Huérgano (León)
  • Ibilbidearen amaiera: 17:00 h Riaño (León)
  • Ibilbide mota: ZEHARKALDIA (Guztientzat egokia)
  • JARDUERA MOTAXENDAZALETASUNA
  • Distantzia: 16km
  • Igoera metatua: 500m
  • Beheranzko desnibela: 500m
  • Zailtasun maila: TXIKIA
  • Esfortzua: ERTAINA
  • Arriskua: TXIKIA
  • Gailurrak: Tontorrik gabeko ibilbidea.
  • Ehun urte baino gehiago dutenentzako lehiaketa: BAT ERE EZ

Track eta Waypointak DESKARGATU. IBILBIDE ALTERNATIBOA

IBILBIDEEN MAPA. EKAINAK 11

(Urdina-Luzea) (Beltza-Integrala) (Gorria-Alternatiboa)

IBILBIDEEN FITXA TEKNIKOA. EKAINAK 12

MENDI-IBILBIDEAK. EKAINAK 12

Leonek, eguna pasatzeko edo besterik gabe txango labur bat egiteko aukera zabala eskaintzen du. Hala ere, gutxi dira probintzia handi honetako lekurik politenak ezagutzen dituztenak. Argovejoko pagadian  barne, trasgu bat (iratxoa) pagaditik korrikan edo uraren ninfak bere erreken eta ur-jauzien artean jolasten ikusteko aukera ere badago. Naturgune honen izenak berak adierazten duenez, Leongo ekialdeko mendietan, Argovejoko herrian dago. Argovejok eta herri eder horren inguruko mendiek zentzumenetarako plazer ugari oparitzen dituzte. Aurreikuspen ikusgarriak dituen ibilbide horietako batzuetan gozatzeko aukera ere izango dugu.Txangoan zehar, bi pagadi eder zeharkatu, Hoz de la Escalera ikusgarria bisitatu eta Pico Cerrosorako igoerataz (1.838 m) disfrutatuko dugu. Azken hau, Esla Garaiko eta Leongo Ekialdeko Mendien begiratoki perfektua… Informazio gehiago  Bidatza.

ESLA GANAKO TONTOR ETA HARANAK
  • Kokapena: CERROSOko mendilerroa eta ESLA gana.
  • Ibilbidearen irteera: 9:30 h Argovejo (León)
  • Ibilbidearen amaiera: 14:00 h Argovejo (León)
  • Ibilbide mota: IBILBIDE ZIRKULARRA (Ez da guztientzat egokia)
  • JARDUERA MOTA: TREKKING
  • Distantzia: 11km eta 14km
  • Igoera metatua: 850m eta 1.300m 
  • Beheranzko desnibela: 500m
  • Zailtasun maila: NEURRIZKOA eta ALTUA
  • Esfortzua: HANDIA eta OSO HANDIA
  • Arriskua: ERTAINA
  • Gailurrak: Harkaitz Berdea (1.778 m), Cerroso gailurra (1.838 m), Peña Riondaseko haitza (1.833 m) eta Roscaseko tontorra (1.785 m).
  • Ehun urte baino gehiago dutenentzako lehiaketa: BAT ERE EZ

Track eta Waypointak DESKARGATU. MENDI-IBILBIDEAK

IBILBIDE ALTERNATIBOA. EKAINAK 12
Proposatzen dugun ibilbide alternatiboa, Argovejo herri ederretik abiatzen den eta mendiaz gozatzeko aukera ere ematen duen txango erraz bat da. Paisaia harrigarriak eta 1800 metroko altuerarainoko gailurrak dituen kokagune hau, Leongo herririk politena izendatua izan zen. Txikia baina ederra, inguruko edertasun naturalagatik nabarmentzen den mendiko herria da. Esla ibaiaren eskuinaldean, Riaño eta Cistierna artean eta mendiz inguratuta dago. Bertan edertasun izugarriko txokoak daude, Europako mendebaldeko mugan dagoen iterretako bat adibidez. Inguru hau, Kuaternarioko garai hotz eta lehorretan egon ziren basoen erlikia da… Informazio gehiago Bidatza.

TEJEDO MENDIKATEKO IKUSPEGI EDERRA
  • Kokapena: ARGOVEJOKO HARANA
  • Ibilbidearen irteera: 9:45 h Argovejo (León)
  • Ibilbidearen amaiera: 14:00 h Argovejo (León)
  • Ibilbide mota: IBILBIDE ZIRKULARRA (Guztientzat egokia)
  • JARDUERA MOTA: XENDAZALETASUNA
  • Distantzia: 10km 
  • Igoera metatua: 500m 
  • Beheranzko desnibela: 500m
  • Zailtasun maila: TXIKIA 
  • Esfortzua: NEURRIZKOA 
  • Arriskua: TXIKIA
  • Gailurrak: Gailurrik gabeko ibilbidea.
  • Ehun urte baino gehiago dutenentzako lehiaketa: BAT ERE EZ

DESCARGAR Track y Waypoints RUTA ALTERNATIVA

IBILBIDEEEN MAPA. EKAINAK 12 

(Urdina-Luzea) (Beltza-Erdi-Integrala) (Gorria-Alternatiboa)