Izen ematea 05/09tik 05/31ra
PLAZAK AGORTZEN DIRENEAN ITXARON ZERRENDA IREKIKO DA
Informazio gehiago 689721917 telefono zenbakira deituz.
Mendi-ibilien zale amorratuek Kantabriar mendikatean barne, kareharrizko mendigune handiak eta Leongo iparraldeko eskualde eder honetako orografia berdez margotzen duten haran basotsuak ezagutzeko aukera dute. Leongo iparraldean dagoen herrialde bereko Ekialdean kokatzen den mendialdeko eskualde baten barruan, eta Asturiasko zein Kantabriako erkidegoekin eta Palentziako probintziarekin muga egiten, Riañoko Mendiak eremu zabal samarra aurkitu dezakegu. Ingurune hau, mendiz, haranez eta kultura-ondarez beteta dago eta oso leku ospetsuetatik hurbil egon arren, turismo masifikatutik kanpo iraun du.
IRTEERA-PUNTUAK (BARIKUA 10) ORDUTEGI BERRIA
Amaia Etorbidea (PINUETA) 18:45 h.
Langileria kalea “Metroko geltokia” (LAMIAKO) 18:50 h.
Doctor Luis Bilbao Libano kalea (LEIOA) 19:00 h.
Lehendakari Aguirre etorbidea “San Pedro plaza” (DEUSTU) 19:10 h.
Autonomía kalea “Markesina Ertzaintza” (BILBO) 19:20 h.
Leioa Mendi Taldeak, zailtasun, aldats eta desnibel desberdinak dituzten, Riaño eta Esla Garaiko inguruetatik igaroko diren mendi-ibilbideak egitea proposatzen du. Esla da, Leon deitu aurretik herrialde honi izena eman zion ibaia. Ordea, oraindik ere Asturiasko ondoko eskualdeak bere izena mantentzen du.
Ibilaldi honen prezioan sarturik daude joan-etorriko bidaia, ibilbideak egiteko desplazamenduak eta ostatua. TIERRA DE LA REINA HOTELEAN gau bat mantenu-erdian eta beste bat gosariarekin.
HOTELAREN zerbitzuak: Hotela leku pribilegiatu batean dago, «Tierra de la Reina»n, Boca de Huérgano udalerrian (Leon). Hain zuzen ere, Picos de Europa eta Riañoko mendien artean kokatzen da. Picos de Europaren hegoaldean dagoen Landa-eraikin bat da. Riañoko urtegiaren muturrean, harri eta egurrez eraikitako eta elementu tradizional ugari dituen etxea da. Hotelak 23 logela ditu. Horietako bakoitza bere komuna, telefono eta telebista ditu. Eraikinako beste espazio eta hornikuntza batzuk hauek dira: jantokia, egur labea, tximinia, wifi-sarea eta kafetegia.
PROPOSATUTAKO MENDI-IBILBIDEAK, INFORMAZIOA ETA DESKARGAK:
- Mendizale amorratuenek, zailtasun erdi-altuko TREKKING eta XENDAZALETASUN mendi-ibilbidea egingo dute eta Hormaseko haran eta medilerroko tontor adierazgarrienera igoko dira. Ingurune hori Orza eta Esla ibaien arteko ardatzetako bat da.
- Bigarren proposamenak ere mendiaz gozatzeko aukera emango dizkigute. Gura dutenentzat zailtasun eta desnibel gutxiagoa duen XENDAZALETASUNeko ibilbide erosoagoa eta errazagoa da. Aukera horiei esker, naturgune bikainetan barrena ibilbide zoragarriak egin ditzakegu. Naturgune horien paisaia-aberastasuna eta habitaten, floraren eta faunaren dibertsitatea ezagutzeak merezi dute bisitaldia.
- Mendi ibilaldietan zehar Errozate (1.345 m) gailurrera igotzeko aukera izango dugu. 2001.eko urtean egindako irteera batean, LEIOA MENDI TALDEAk gailur hori igo zuen.
- Mendi ibilaldietan zehar Pandian (2.012 m) eta Cerroso tontorretara (1.838 m) igotzeko aukera izango dugu. Horiek dira hain zuzen ere, Horma eta Cerroso mendilerroko gailurrik esanguratsuenak. LEIOA MENDI TALDEAk ez ditu inoiz mendi horiek igo.
Ibilbideen fitxa teknikoa Bidatza Wikiloc
-
- BIDATZAn, egin nahi den bideari buruzko informazio zehatza aurkituko dugu. Txangoa behar bezala prestatzeko berrikustea eta aztertzea gomendatzen da. Informazio horrek guztiak jardueraren zailtasuna–, ahalegina– eta arrisku-maila ezagutzen lagunduko digu. Track, waypoints eta altuera-profileri erreparatuz, ibilbide alternatiboa (halakorik balego), ingurunea eta ibilbidean topatuko ditugun gorabeherak aurretik jakiteko aukera badago.
- Pertsona bakoitzak bere egoera fisikoa eta mendi jardueretan dituen mugak ezagutu beharko ditu eta erabakirik zentzudunena hartu. Informazio hori guztiari duen garrantzia ematea eskatzen dizuegu, txangoaren arrakasta baldintzatuko baitu.
Jardueren datuak
Iraupena | Ekainaren 11 eta 12. Egun osoa. |
Zailtasuna | Ertaina edo erraza, aukeratutako ibilbidearen arabera. |
Jarduera mota | TREKKING eta XENDAZALETASUNA |
Irteera | Boca de Huérgano eta Argovejo |
Amaiera | Riaño eta Argovejo |
Prezioa | 100 € |
Bazkide adingabeen prezioa | 100 € |
Adingabeak bazkide ez direnean | 120 € |
Bazkide ez direnen prezioa 18+ | 120 € |
Baldintzak | MENDIAN IBILTZEKO OHITURA IZATEA. IBILBIDEA EDO TXANGOA EZAGUTZEA. |
Azken data | 2022/06/12 |
Ez dago lekurik erabilgarri