UDAKO OPORRAK. FEDERAZIO LIZENTZIAK TRAMITATZEKO eta ESTALDURA-ZABALKUNTZAK EGITEKO AZKEN EGUNA

2021EKO ABUZTUA. OPORRAK! ITXITA!

Uztailaren 18a, igandea, estaldura-zabalkuntza egiteko eta federazio lizentziak tramitatzeko azken eguna izango da. Egun horretatik aurrera ez da inolako estaldura-zabalkuntzarik egingo edo/eta federazio-lizentziarik izapedituko.

ABUZTUan zehar Klubaren instalazioak ITXITA egongo dira irailaren 2ra arte (osteguna). Egun horretan berriro zuei arreta eskaintzeko prest egongo gara.

Uztailaren 29an, osteguna, Leioa Mendi Taldeak Leioako Sakoneta kiroldegiko instalazioak itxiko ditu. Egun hau izango da (18:00-20:00) materiala eman edo jaso, txartelak hartu edo federazioaren estaldura-zabalkuntzak egiteko bazkide orok izango duzuen azken aukera.

Sakoneta kiroldegia legez, ZABALIK egongo da abuztuan. Instalazioak hobetu eta mantentzeagatik ixten diren egunetan izan ezik.

Irailaren 12an (Arburu-Araba mendilerroa) eta 25ean eta 26an (Picos de Europa-Asturias) egingo ditugun ibilaldietan izena emateko epea irailan hasiko da. Abuztuan zehar gure web orriaren bitartez mendi-irteera hauetarako izena emateko aukera izango duzue.

Zalantzarik izanez gero, klubeko telefono zenbakira deitu dezakezue: 689721917

Ondo pasa! Laster arte!.