MENDI-JARDUEREN DEFINIZIO eta EZAUGARRIAK

Mendik-jarduera bat katalogatzeko modalitateei edo espezialitateei buruzko informazioa.

Espezialitate bakoitzak erabilitako teknika, entrenamendu, material eta kirol medikuntza arloetan bere berezitasunak ditu. Guztiek, kirol-eskalada izan ezik, badute ezaugarri komun bat: naturan praktikatzen direla hain zuzen ere. Ingurumen-berezitasunak kontuan hartuz, urtaroaren, altitudearen, tenperaturaren edo eguneko meteorologiaren arabera nabarmen aldatzen du kirol-jarduera.

Beraz, kirol hau oso konplexua dela esan dezakegu; erabili beharreko teknika edo/eta material desberdinengatik, inguruaren aldakortasunagatik eta etengabeko segurtasun maila mantendu beharragatik. Hau dela eta, mendi-ibilaldia, mendizaletasun eta alpinismora praktikatu aurretik, aldez aurretik prestakuntza egokia behar da.

XENDAZALETAXUNA (hiking) Zailtasun maila baxua

Izenak dioen bezala, xendazaletasuna natur inguruneetan dauden bidexka eta bideetatik egiten dira. Zailtasun maila ez da handia izaten. Oinezko txangozaletasunaren sinonimoa da, beti espazio ireki eta naturaletan egiten den kirola eta haren bistaz gozatu eta paisaia-mota desberdinak ezagutzeko aukera ematen du.

Xendazaletasuna praktikatzeko bidexka eta ibilbide mota desberdinak aukeratu ahal direnez, kirol- nahiz aisialdi- jarduera izan daiteke. Menditik ibilbideak edo/eta bideak egitean datza. Ez da lehiakorra eta zeharkatu beharreko bideen exijentzia- eta zailtasun-maila norberak aukeratzen duenez gazte zein nagusientzako aproposa izan daiteke.

Jarduera oso zabala denez eta edozein paisaia edo espaziotan praktikatu daitekeenez edonork egin dezakeen mendi-jarduera bakarretako bat da, 

MENDI IRTEERAK (trekking) Zailtasun maila ertaina

Mendi irteerak edo trekkinga, mendiko ibilaldi luzeak egitean datzan kirol eta aisialdirako jarduera bat da. Lehiakortasuna baztertu eta naturarekin harremanetan egoteko praktikatzen den kirola da. Trekking ingeleseko berba, erdarara xendazaletasun gisa itzultzen da. Praktikan bi kontzeptuak baliokideak badira ere, alde txiki bat dago; izan ere, mendi-ibiliak hiking-aren parekoak dira, hau da, zailtasun maila ez oso handiko mendi-ibilaldiak. Trekkingean, berriz, eskakizun fisikoaren maila handiagoa da, eta natura-inguruneak zailtasun gehiagoren aurrean jartzen gaitu. Nolanahi ere, xendazaletasuna (hiking) eta mendi irteerak (trekking) oso antzekoak dira, eta ideia bera dute: paraje natural batean ariketa-fisikoa egiteko menditik ibiltzea.

Mendi irteerak edo trekkinga bide basatietan egiten da, seinalizatuta ez dauden edo biderik ez dagoen tokietan barna eta normalean zailtasun maila handiarekin. Arestian dogun legez, beste modalitate batzuek, hala nola xendazaletasuna, funtzionamendu desberdina dute.. Trekkinga ahalegin fisiko handiagoa eskatzen duen mendizaletasun mota bat da. Ibilaldiak egiteko ibilbideak txangozaleek sortzen edo aurkitzen dituzte.

Trekkinga mota guztietako inguruetan egiten da: mendiak, basoak, oihanak, kostaldeak, arroilak, ibaiak, haitzuloak, etab. Jarduera ezin hobea da turismo ekologikoko beste jarduera batzuekin batera aritzeko.

MENDIZALETASUNA Zailtasun maila altua

Agian definitzeko zailena izango da. Mendizaletasuna, mendiak altzatzeko egiten diren txangoak dira. Horietan, eskakizun fisiko handia edo oso handiaz gain, inguruko aurre ezagutza, trebetasun eta teknika jakin batzuk izan behar dira. Jarduera honek lau kirol-modalitate desberdin hartzen ditu bere baitan. Horietako batzuk mendiak igotzearen definizio zehatzetik urruntzen dira baina hala ere, praktika aurrera eramateko ingurune natural hori behar dute:xendazaletasuna (edo hiking), txangozaletasuna (askotan trekking izenaz gaizki ezagutzen dena; berez, etxetik kanpo hainbat egunez ibiltzeari eta espedizioak dagokio; kirol-eskalada (eta boulder) eta izotz-eskalada. Kirol-aldagaiak ere badaude, hala nola mendiko duatloia, mendiko maratoi erdia eta mendiko maratoia; arroila-jaitsiera, mendiko eskia (mendiko zeharkaldia legez ere ezagutzen da) eta mendiko bizikleta.

Oro har, mendiak igo eta jaistean datzan kirol-diziplina dela esan genezake. Helburu hori lortzera bideratutako teknika, ezagutza eta trebetasunen multzoa ere bada. Mendizaletasun terminoa, askotan, goi mendian egiten den kirol gisa ulertzen da, hau da, mendi altuetan egiten den kirol gisa. Hala, mendiak igotzen duenari mendizale esaten zaio, eta ez lehen aipatutako espezialitateetako bat praktikatzen duenari.

ALPINISMOA, HIMALAYISMOA eta ANDINISMOA Muturreko zailtasun maila. 

Kirol-jarduera honetan, mendi altuenak eskalatu edo igo egiten dira eta eskalatzeko hainbat tresna edo/eta teknika erabiltzen dira; hala nola sokak, larakoak eta mosketoiak. Zailtasun maila itzel handia dute eta adituek bakarrik aritzen dira. Alpinismoa mendiko kirol modalitateetan zaharrena eta konpletoena da. Mendiak igotzeko ekintza gisa defini daiteke baina beti hobetzeko grinagatik. Bakoitzak bere bulkada pertsonalari emandako erantzun gisa edo/eta gailur batera iristeak eta begien aurrean zabaltzen den lurra ikusteak ematen duen plazeragatik egiten da. Garrantzitsua da aipatzea alpinismo, andinismo eta himalayismo terminoak munduko mendilerro ospetsuenen eratorriak direla. Baina aipatzekoak dira zenbait erreserba historiko edo geografikoak, jarduera horren jatorriaren eta tradizioen eta mendikate horien ezaugarri tipikoen arabera igoera-estiloak ezaugarri desberdinak baitituzte .

Orain arte, arrazoi historikoengatik, gehien erabiltzen dena alpinismo terminoa da. Alpeetatik dator (mendi malkartsua), Europako Alpeetan sortu baitziren jarduera menditista modernoa, haren eskolak eta klubak. Andeetako mendikatean mendiak igotzea da andinismoa eta 7.000 m-ko altuera duten mendiak igotzearekin lotu ohi da. Himalayismoa, 8.000 metrotik gorako altuera duten Himalaiako mendietan gora egitea da. Bereizketa horiek, logistikan (erabili beharreko ekipamendua eta igoeraren plangintza) ez ezik, mendizalearen sasoi fisikoan, haren aklimatazioan eta eskura dauden baliabideetan ere eragiten dute.