2021-10-(30-31) eta 11-1 MADRILGO IPARRALDEKO MENDIGUNEAK (AYLLONGO ETA GUADARRAMAKO MENDILERROAK) (GUADALAJARA/MADRIL/SEGOVIA)-Eginda!!!

PLAZAK AGORTUTA:

TXANGOA EGINDA!
2021eko irailaren 30, 31 eta azaroaren 1ean mendi irteera hau burutu genuen.
Elkartu ginen 40 mendizalek, taldeen arduradunen aginduak jarraituz eguraldiaren ondorioz aldaketaren bat izan zen baina orokorrean aurreikusitako planak burutu ziren. 
Zapatuko meteorologia: Zerua lainotuta izan genuen. Ibilbidearen hasieran 7º zeuden (Cotoseko mendatea) eta 14º amaieran (San Ildefonsoko landetxea). Peñalarako tontorrean (2.428m) 0°-ko sentsazio termikoa izan genuen. Egun euritsua (5 mm) iragarrita zegoen. Hala ere, eguna pasa ahala hobetuz joan zen. Airearen hezetasuna      % 80-90 inguru. Ibilbide osoan zehar Eki-Mendebaldeko haize leuna izan genuen. Gailurrean 50 km/h-ko haize-bolada indartsuak izan ziren. Askotan ikuspenik ez genuen izan edo oso eskasa izan zen. Indize ultramore (0) eta polen indize (0) baxuak izan ziren. Egindako euriengatik ibiltzeko lur hezea zegoen. Ibilbidearen zati handi bat ibiltzeko deseroso eta arriskutsu egon zen. 
Domekako meteorologia: Zerua lainotuta izan genuen eta orduak igaro ahala txarrerantz egin zuen. Ibilbidearen hasieran 8º zeuden (Somosierrako mendatea) eta 8º amaieran (La Pinilla). El Loboko tontorrean (2.274m) 0°-ko sentsazio termikoa izan genuen. Airearen hezetasuna % 85-90 inguru. Ibilbide osoan zehar Ipar-Eki-Mendebaldeko haize sano zakarra izan genuen. Gailurrean 80 km/h-ko haize-bolada bortitzak izan ziren. Askotan ikuspenik ez genuen izan edo oso eskasa izan zen. Indize ultramore (0) eta polen        indize (1) baxuak izan ziren. Egindako euriengatik ibiltzeko lur hezea eta bustia izan genuen. 
Asteleheneko meteorologia: Zerua lainotuta izan genuen baina orduak igaro ahala hoberantz egin zuen. Ibilbidearen hasieran hotz egin zuen, 5º zeuden (Hontanareseko baseliza) eta 10º amaieran (Riaza). La Buitrera ganan (2.046m) -2°-ko sentsazio termikoa izan genuen. Airearen hezetasuna %90 inguru. Ibilbide osoan zehar Iparraldeko haize zakarra izan genuen eta gailurrean 50 km/h-ko haize-bolada bortitzak izan ziren. Askotan ikuspenik ez genuen izan. Hala ere, lantzean behin argitu egiten zuen eta zer edo zer ikusten zen. Indize ultramore (0) eta polen indize (1) baxuak izan ziren. Egindako euriengatik ibiltzeko lur hezea eta bustia izan genuen. 

Egun ez oso aproposak mendi-kirolaz gozatzeko.
Ez dago inongo alerta meteorologikorik aktibatuta.

Irteera-puntuak eta ordutegiak:
Amaia Etorbidea (PINUETA) 18:30 h.
Langileria kalea “Metroko geltokia” (LAMIAKO) 18:35 h.
Doctor Luis Bilbao Libano kalea (LEIOA) 18:45 h.
Lehendakari Aguirre etorbidea “San Pedro plaza” (DEUSTU) 19:00 h.
Autonomía kalea “Markesina Ertzaintza” (BILBO) 19:15 h.

Leioa Mendi Taldeak, Guadarramako mendietan, Segovia eta Madril arteko muga naturalean, Ayllongo mendilerroan, Guadalajara, Segovia eta Madril arteko mugetan zehar;  zailtasun, aldatz eta desnibel desberdinak dituzten eta bi mendilerroak elkartzen dituen hainbat mendi-ibilbide egitea proposatzen du.

PROPOSATUTAKO MENDI-IBILBIDEAK

  • Mendizale amorratuenek, Guadarrama eta Ayllongo mendilerroetako gailur nagusietara igotzen diren, zailtasun ertain eta altuko MENDIZALETASUNA eta TREKKING mendi ibilbideak egingo dituzte,
  • Bigarren proposamena ere mendizalea da, gura dutenentzat zailtasun eta desnibel gutxiagoa duen XENDAZALETASUNeko ibilbide erosoagoak eta errazagoak dira. Aukera horiei esker, San Ildefonso eta Riaza baserriak bisitatuko ditugu. Segoviako/Madrilgo eta Guadalajarako mugak zeharkatzen dituzten ibilbide ederrak dira.
  • Egunean zehar, Entzia eta Andia-Urbasako mendilerroen arteko mugetako gailurretara igoko gara. Gailur nagusia Legunbeko Haitza (1.128 m) izango da. Mendi horrek, hamar metro eskaseko distantzian kokatzen diren bi gailur biki ditu. Horietako bakoitza lurralde batekoa da, kasu honetan bi autonomia-erkidegotakoa (Araba eta Nafarroa).
  • Mendi-ibilaldiaren zehar, muga natural bat osatzen duten Guadarrama eta Ayllongo mendilerroetako gailur nagusietara igoko gara. Besteak beste, Peñalara (2.428 m), Lobo (2.274 m) eta La Buitrera tontorretara. Hauez gain, Mesa Peñota mendixka (2.046 m) ere igoko dugu. Gailur horiek ez dira inoiz LEIOA MENDI TALDEAk igo, Peñalarako gailurra izan ezik, 2003ko azaroan igo baitzen.
  • Peñalarako gailurra izan ezik, 2003ko azaroan igo baitzen, beste guztiak lehenengo biderrez igoko ditugu.

ERDIKO MENDIGUNEA
Sistema Zentrala, 600 kilometro inguruko luzera duEN Iberiar Penintsularen erdian kokatzen den mendikatea da. Portugalgo erdi-mendebaldetik hasi, Serra de Estrella izenez ezagutzen diren mendietatik, ekialderantz luzatzen da, eta ehunka kilometro aurrerago ipar-ekialdea, Iberiar Sistemarekin topo egin arte. Gaztela-Leonen eta Gaztela-Mantxan arteko iparraldeko muga da. Baita Extremadura eta Madrilen arteko hegoaldean dagoen muga naturala da ere. Honez gain, Erdiko Goi Lautada deritzona bitan zatitzen du.

Guadarrama mendilerroa, Madrilgo mendien erdigunean aurkituko dugu. Zatirik handiena Madrilen badago ere, parte txiki bat Segovian barneratzen da. Bertoko gailurrik altuena Peñalaran dago, 2.428 m-ko garaierarekin. Bere landaredia nagusiki pinudia da baina altuera baxuagoetan arte asko daude. Madrilgo hiriburuan baino prezipitazio gehiago egin arren, udan mendia oso lehor egon daiteke. Madrilgo metropolia hurbil dagoenez, xendazaletasuna praktikatzeko eremu oso ezaguna da. Hau dela eta, mendi bide egokiak eta ongi zainduak ditu. Guadarrama mendilerroaren eta Madrilgo Ipar mendilerroaren arteko muga etengabeko eztabaida da. oraindik ere batzuek Peñalara Madrilgo Ipar Mendilerroan sartzen dute. Ingurune hau 1.253 km2-ko azalera du eta Somosierra, Lobosillo, La Cabrera eta La Morcuera mendilerroak espazio honen parte dira. Bertotik, Lozoya ibaia igarotzen da eta bost urtegirekin lotzen da: Pinilla, Riosequillo, Puente Viejas, El Villar eta El Atazar. Urtegi horiek Espainiako hiriburua urez hornitzeko berebiziko garrantzia dute.

Ekialderago, Guadalajara, Segovia eta Madril probintzietan Ayllongo mendilerroa dago. Haren ibarretan Europako hegoaldeko azken muturrean dauden azken pagadiak ikus ditzakegu. La Pedrosa, Montejo eta Hayedo de Tejera Negra parke naturaletan daude. Ayllonen ere, ibai batzuk jaiotzen dira: Jarama, Sorbe, Jaramilla, Berbellido, Sonsaz eta Ermito ibaia. Batez ere, arbelez eta granitoz osatuta dago eta neurri txikiago baten gneisez. Hemen, Sistema Zentraleko 2.000 metrotik gorako azken gailurrak aurki ditzakegu. Berezitasun honek, Madrilgo mendien eta Segoviako lautadaren ikuspegi zoragarrietaz gozatzeko aukera emango digu. Ayllongo mendilerroa mendiko mendigunetik, Madrilgo hiriburua baino urrunago egon arren, lasaiagoa eta bereziagoa denez, ingurune hau bisitatzeko erabiliko dugun aukera izango da. Informazio gehiago Bidatzan

DESKARGAK ETA INFORMAZIO GEHIGARRIA:

  • Zapatuko ibilbideen fitxa teknikoa
  • Domekako ibilbideen fitxa teknikoa
  • Asteleheneko ibilbideen fitxa teknikoa
  • Bidatza 504
  • Wikiloc
  • IBILBIDEetan, egin nahi den bideari buruzko informazio zehatza aurkituko dugu. Txangoa behar bezala prestatzeko berrikustea eta aztertzea gomendatzen da. Informazio horrek guztiak jardueraren zailtasuna-, ahalegina– eta arrisku-maila ezagutzen lagunduko digu. Track, waypoints eta altuera-profileri erreparatuz, ibilbide alternatiboa (halakorik balego), ingurunea eta ibilbidean topatuko ditugun gorabeherak aurretik jakiteko aukera badago. Pertsona bakoitzak bere egoera fisikoa eta mendiaren aurrean dituen mugak ezagutu beharko ditu eta erabakirik zentzudunena hartu. Informazio hori guztiari duen garrantzia  eman, txangoaren arrakasta balldintzatuko duelako.
  • Track-ek ez dute beti ibilbide zehatza adierazten; beraz, baliteke grabazio fasean edo PCan eskuz egitean akatsak izatea. GPSaren erabiltzaileak, galerak eta/edo istripuak saihesteko, sen ona erabili eta arreta jarri behar du, batez ere orografia konplexuko eremuetan eta eguraldi txarrarekin (lainoa, elurra eta abar). Antolatzaileek, eguraldiak edo beste faktore batzuek hala gomendatzen badute, aurreikusitako ibilbidea aldatzeko aukera izango dute.
  • Klimatologiako baldintzetaz aparte, Inolako zailtasun teknikorik duten TREKKING eta XENDAZALETASUNEKO txangoak.
  • Ibilaldi egokiak eta guztientzat aproposak, pertsona federatuak eta ez federatuak egiteko, oinez ibiltzeko ohiko zailtasunak dituzten inguru isolatuetan ibiltzen ohituta daudenentzako, hala nola mendi-eremuetan edo mendian ibilbiderik ez duten urruneko lekuetan. Egoera fisiko onean egotea beharrezkoa da.
  • Ibilaldi horiek IBILALDI SEGURUAK programaren barruan daude.
  • Antolakuntzak eta arduradunek, ekipazio edo egoera fisiko egokia ez duten pertsonei, jarduera honetan edo beste batean parte hartzen debekatuko diote.
  • NOBERAREN BABESERAKO eta SEGURTASUNERAKO oinarrizko jarraibideak ezagutzea.
  • Klubeko txango guztiak borondate oneko gidariek zuzentzen dituzte, oinarrizko ezagutzak eta tresnak dituztenak (horietako asko mendiko, eskiko edo trokako profesionalek erabiltzen dituzte).
  • Bai mendi-ibilaldi hau, bai LEIOA MENDI TALDEAk antolatzen dituen beste batzuk, IBILALDI SEGURUen programaren barruan daude, eta uneoro borondate oneko gidek zuzentzen dituzte. Arduradunen (Gidak) helburua, tresna praktiko batzuk erabiliz, taldea zuzen eta ziurtasunez gidatzea da. Ibilaldi hau eta beste batzuk behar bezala burutu daitezen zuen laguntza eskatzen dizuegu. 

COVID-19 DERRIGORREZ BETE BEHARREKO ARAUAK

  • Maskara, joan-etorriko ibilbide osoan eraman beharko da.
  • Eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitu, autobusera sartu eta irtetzearakoan eta behar beste aldiz.
  • Debekatuta dago autobusaren barruan jatea edota edatea.
  • Txangoan 1,5 metroko distantzia gorde, beharrezkoa den guztietan.
  • Kalean, musukoaren erabilera EZ da derrigorrezkoa izango. Jende pilaketak dauden lokaletan eta segurtasun-distantzia mantendu ezin diren lekuetan izan ezik.
  • Txangoa amaitutakoan eta taldea bateratzen denean, maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da.
  • Gidariek eta txangoaren arduradunek arau guztiak betetzen direla zainduko dute.
  • Gogoan izan mugikortasuna malguagoa izan arren orain indarrean dauden murrizketa gehienak norberaren erantzukizuna eskatzen dutela. 

Jardueren datuak

Iraupena Asteburu osoan zehar.
Zailtasuna Ertaina edo erraza, aukeratutako ibilbidearen arabera.
Jarduera mota MENDIZALETASUNA, TREKKING eta XENDAZALETASUNA
IrteeraRascafría (Madril), Somosierra (Madril) eta Riaza (Segovia).
AmaieraGranja San Ildefonso (Segovia), Puerto de la Quesera (Guadalajara) eta Riaza (Segovia).
Prezioa170 €
Bazkide adingabeen prezioa170 €
Adingabeak bazkide ez direnean190 €
Bazkide ez direnen prezioa 18+190 €
Baldintzak MENDIAN IBILTZEN OHITUTA EGOTEA. IBILBIDEA EDO TXANGOA EZAGUTZEA. Mendi-ibilaldiak egiteko, mendirako arropa eta oinetako egokiak erabili behar dira, betiere kontuan hartuta zein urtarotan gauden. Neguan, hotzetik eta euritik babesteko bada ez badako arropa eroatea komeni da (anorak, haizetik babesteko berokia, txanoa, eskularruak, elurra egotekotan eguzkitako betaurrekoak etab.). Autobusean etxera itzultzeko, arropa eta ordezko oinetakoak ere eraman behar dira (hobe aparteko poltsa batean). Etxetik ondo elikatuta joatea komeni da, kontuan izan behar dugu energia asko kontsumituko dugun jarduera fisikoa burutzen goazela. Ibilaldian zehar, batzuetan jan eta batez ere, edan egin behar izaten dugu; gure giharrek eta artikulazioek behar bezala funtzionatzeko likidoaren beharra dute; Fruitu lehorrak, txokolatea, barratxo energetikoak, mahaspasak, piku lehorrak eta abar motatako jakiak hartzea komeni da. Antolatzaileek ez diete utziko jarduera horietan edo bestelakoetan parte hartzen ekipamendu edo egoera fisiko egokia ez duten pertsonei.
Azken data 2021-11-01

Ez dago lekurik erabilgarri