TXANGOA EGINDA!
ELURRA DELA ETA PROPOSATUTAKO IBILBIDEAK ALDATU ZIREN.
2021eko azaroaren 28an mendi irteera hau burutu genuen.
Euskal Autonomia Erkidego osoan izan zen eguraldi txarra zela eta, ibilbide alternatiboa proposatu zen. Taldeetako arduradunen argibideei jarraituz (gidak), elkartu ziren 30 mendizaleek bide berria arazo barik burutu zuten.
Domekako meteorologia: goizeko lehenengo ordutik, zerua lainotuta izan genuen. 400 metrotik gora inatazi eta elurra egin zuen. Ibilbidearen hasieran 2º zeuden (Artikutzako Guardetxe) eta 2º amaieran (Artikutzako Guardetxe). Ipar-Mende-Ekialdeko haizeagatik 0°-ko sentsazio termikoa izan genuen. Kota altuenetan, laino itxia eta askotan ikuspenik ez genuen izan edo oso eskasa izan zen. Airearen hezetasuna % 70 inguru. Ibilbide osoan zehar Ipar-Mende-Ekialdeko haize leuna izan genuen eta gailurrean 30 km/h-ko haize-bolada indartsuak izan ziren. Zeru itxiak eta ikuspen eskasa izan zen. Indize ultramore (0) eta polen indize (0) izan ziren. Aurreko egunetan egindako elur eta euriengatik ibiltzeko lur hezea zegoen. Ibilbidearen zati handi bat ibiltzeko deseroso eta arriskutsu egon zen.
400 metrotik gora, elur eta inatazigatik alerta LARANJA indarrean egon zen.
IRTEERA-PUNTUAK ETA ORDUTEGIAK:
Amaia Etorbidea (PINUETA) 7:50 h.
Langileria kalea “Metroko geltokia” (LAMIAKO) 7:55 h.
Doctor Luis Bilbao Libano kalea (LEIOA) 8:00 h.
Lehendakari Aguirre etorbidea “San Pedro plaza” (DEUSTU) 8:10 h.
Autonomía kalea “Markesina Ertzaintza” (BILBO) 8:20 h.
Leioa Mendi Taldeak, Artikutzako lurraldeetatik igaroko diren zailtasun, aldats eta desnibel desberdinak dituzten bi mendi-ibilbide egitea proposatzen du. Udazkenean egin daitekeen planik onenetako bat da. Agian, urteko sasoirik onena baita, Iberiar Penintsulako euri gehien egiten duen paradisu natural horretako milaka kolore-ñabardurei so egiteko.
PROPOSATUTAKO MENDI-IBILBIDEAK
- Mendizale amorratuenek, zailtasun ertain-altuko XENDAZALETASUN mendi-ibilbidea egingo dute. Lesaka, Oiartzun eta Goizuetako mugetatik igota, ibilbidean aurkituko ditugun Artikutzako begiratoki eta balkoi naturaletatik ikuspegi ikusgarriaz gozatzeko aukera izango dugu. Eskualdeko lehen bizilagunek, betiko atsedenaz gozatzeko aukeratutako kokagune ezin hobea. Leku sano zoragarria benetan!
- Bigarren proposamena ere mendizalea da. Gura dutenentzat zailtasun eta desnibel gutxiagoa duen XENDAZALETASUNeko ibilbide erosoagoa eta errazagoa da. Aukera horri esker, inguruko historia ezagutzeko parada izango dugu, historiaurreko monumentu ugari baititu. Artikutzako herri zaharreko meatzaritzako trenbide, burdinola, errota eta eraikinen trazadura zaharrak oraindik mantentzen dira. Eraikin eder hauek Artikutzako iragan industrial aberatsaren aztarnak dira.
- Mendi ibilbideetan zehar, Artikutzako mendi-zirkuko gailurretara igoko gara. Tontor nagusia Bianditz (844 m) izango da.
- Gailur hori LEIOA MENDI TALDEAk igo zuen 2007an eta 2015ean egindako mendi irteeretan.
- Informazio gehiago… Bidatzan.
DESKARGAK ETA INFORMAZIO GEHIGARRIA:
- Ibilbideen fitxa teknikoa
- Bidatza
- Wikiloc
- IBILBIDEetan, egin nahi den bideari buruzko informazio zehatza aurkituko dugu. Txangoa behar bezala prestatzeko berrikustea eta aztertzea gomendatzen da. Informazio horrek guztiak jardueraren zailtasuna–, ahalegina– eta arrisku-maila ezagutzen lagunduko digu. Track, waypoints eta altuera-profileri erreparatuz, ibilbide alternatiboa (halakorik balego), ingurunea eta ibilbidean topatuko ditugun gorabeherak aurretik jakiteko aukera badago. Pertsona bakoitzak bere egoera fisikoa eta mendi jardueretan dituen mugak ezagutu beharko ditu eta erabakirik zentzudunena hartu. Informazio hori guztiari duen garrantzia ematea eskatzen dizuegu, txangoaren arrakasta balldintzatuko baitu.
- Norberak, AUTOBABES eta SEGURTASUNEKO oinarrizko jarraibideak ezagutu beharko ditu. Baita inguru zoragarri eta aldi berean arriskutsuaz gozatzeko bere egoera fisikoak ezartzen dizkion mugak ere. Txangoa arrakastatsua izan dadin ematen ari garen informazio guztia ezin da alperrikakoa izan.
- Track-ek ez dute beti ibilbide zehatza adierazten; beraz, baliteke grabazio fasean edo PCan eskuz egitean, akatsak izatea. GPSaren erabiltzaileak, galerak eta/edo istripuak saihesteko, zentzuduna izan eta arreta jarri behar du, batez ere orografia konplexuko eremuetan eta eguraldi txarrarekin (lainoa, elurra eta abar). Antolatzaileek, eguraldiak edo beste faktore batzuek hala gomendatuko balute, aurreikusitako ibilbidea aldatzeko aukera izango dute.
- GPSaren erabiltzaileak sen ona erabili eta zuhurtziaz jokatu behar du, batez ere orografia zaileko eremuetan eta egoera txarren aurrean: lainoa, elurra, haizea, etab. dagoenean.
- Ibilaldi egokiak eta guztientzat aproposak proposatzen ditugu. Pertsona federatuak eta ez federatuak parte hartzeko, oinez ibiltzeko ohiko zailtasunak dituzten edo inguru isolatuetan ibiltzen ohituta daudenentzako. Mendi-eremuetan edo mendi-ibilbiderik ez duten urruneko lekuetara joan gaitezke. Beraz, egoera fisiko onean egotea beharrezkoa da.
- Bai mendi-ibilaldi hau, bai LEIOA MENDI TALDEAk antolatzen dituen beste batzuk, IBILALDI SEGURUen programaren barruan daude, eta uneoro borondate oneko gidek zuzentzen dituzte. Arduradunen (Gidak) helburua, tresna praktiko batzuk erabiliz, taldea zuzen eta ziurtasunez gidatzea da. Ibilaldi hau eta beste batzuk behar bezala burutu daitezen zuen laguntza eskatzen dizuegu.
- Antolakuntzak eta arduradunek, ekipazio edo egoera fisiko egokia ez duten pertsonei, jarduera honetan edo beste batean parte hartzen debekatzeko ahalmena dute.
COVID-19 DERRIGORREZ BETE BEHARREKO ARAUAK
- Autobusean, maskara joan-etorriko ibilbide osoan eraman beharko da.
- Eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitu, autobusera sartu eta irtetzearakoan eta behar beste aldiz.
- Debekatuta dago autobusaren barruan jatea edota edatea.
- Txangoan 1,5 metroko distantzia gorde, beharrezkoa den guztietan.
- Kalean, musukoaren erabilera EZ da derrigorrezkoa izango. Jende pilaketak dauden lokaletan eta segurtasun-distantzia mantendu ezin diren lekuetan izan ezik.
- Gidariek eta txangoaren arduradunek arau guztiak betetzen direla zainduko dute.
- Gogoan izan mugikortasuna malguagoa izan arren orain indarrean dauden murrizketa gehienak norberaren erantzukizuna eskatzen dutela.
Jardueren datuak
Iraupena | Igande osoan zehar |
Zailtasuna | Ertaina edo erraza, aukeratutako ibilbidearen arabera. |
Jarduera mota | XENDAZALETASUNA |
Irteera | Eskaseko parketxea (Nafarroa) |
Amaiera | Aritxulegiko gana (Gipuzkoa) |
Prezioa | 12 € |
Bazkide adingabeen prezioa | 6 € |
Adingabeak bazkide ez direnean | 7 € |
Bazkide ez direnen prezioa 18+ | 15 € |
Baldintzak | MENDIAN IBILTZEN OHITUTA EGOTEA. IBILBIDEA EDO TXANGOA EZAGUTZEA. Mendi-ibilaldiak egiteko, mendirako arropa eta oinetako egokiak erabili behar dira, betiere kontuan hartuta zein urtarotan gauden. Neguan, hotzetik eta euritik babesteko bada ez badako arropa eroatea komeni da (anorak, haizetik babesteko berokia, txanoa, eskularruak, elurra egotekotan eguzkitako betaurrekoak etab.). Autobusean etxera itzultzeko, arropa eta ordezko oinetakoak ere eraman behar dira (hobe aparteko poltsa batean). Etxetik ondo elikatuta joatea komeni da, kontuan izan behar dugu energia asko kontsumituko dugun jarduera fisikoa burutzen goazela. Ibilaldian zehar, batzuetan jan eta batez ere, edan egin behar izaten dugu; gure giharrek eta artikulazioek behar bezala funtzionatzeko likidoaren beharra dute; Fruitu lehorrak, txokolatea, barratxo energetikoak, mahaspasak, piku lehorrak eta abar motatako jakiak hartzea komeni da. Antolatzaileek ez diete utziko jarduera horietan edo bestelakoetan parte hartzen ekipamendu edo egoera fisiko egokia ez duten pertsonei. |
Azken data | 2021-11-28 |
Ez dago lekurik erabilgarri