MENDI-ISTRIPURIK IZANEZ GERO JARDUTEKO PROTOKOLOA

Mendian ezbehar bat gertatzen denean behar bezala jarduteko, ezinbestekoa da urrats hauek jarraitzea (MAPFRE aseguruak):
KOLPATUENTZAKO MAPFRE POLIZA-ZENBAKIA
Leioa Mendi Taldea Club Zk.: 68
Mapfrek babestutakoak istripua izanez gero:
1.- Deitu telefono-zenbaki honetara: (0034)-918365365. (0034, atzerrian baldin bagaude).
2.- Arrazoia: MENDIA.
3.- Poliza-zk.: 0551980000015.
Konpainia berri honek, mendiko istripuetan jarraitu beharreko protokolo hau ezartzen du:

ISTRIPUREN BAT IZANEZ GERO JARDUTEKO PROTOKOLOA
Osasun zerbitzua jaso ahal izateko, urrats hauek jarraitzea ezinbestekoa da:

1.– Mapfreri istripuaren berri ematea, Mapfreko 24 orduko arreta-zentrora deituz. Telefonoa:

918 365 365

  • Lokuzioaren ostean, esan labur-labur zure deiaren arrazoia, «Mendia» hitza aipatuz, deia behar bezala bideratu dezaten.
  • Ezbeharra atzerrian gertatuz gero, aseguroko agenteari adierazi atzerrian gertatutako ezbehar bat dela eta zein herrialdetan zauden.
  • NOLANAHI ERE, eskura izan POLIZA-ZENBAKIA (055-1980000015) aseguruko arduradunari esateko.
  • Eskatuko diguten informazioa hau da:
    • ▪ Lesionatuaren datu pertsonalak.
    • ▪ Noiz eta zelan gertatu zen.
    • ▪ Non gertatu den.
    • ▪ Kalte fisikoak
  • Agenteak hurrengoa adierazi beharko digu:
    • Zure espediente-zenbakia. Gorde eta istripu-agiriaren goiburuan idatzi.
    • – Hurbilen dagoen zentro mediko itundua.

2.- Zauritua suertatzen denak, erreferentziako zentroetan eskura izango duen «Istripu-Partea» ahalik eta lasterren bete eta sinatu beharko du. Zentroak parterik ez balu edo atzerrian gertatutako ezbeharretarako, FVM-EMFren, Bizkaiko (BMF-FVM), Arabako (AMF-FAM) eta Gipuzkoako (GMF-FGM) lurralde-federazioetako webguneetan eskuratu ahal izango da.

3.– Istripuen partea sinadura eta zigiluarekin, posta elektronikoz, lehenbailehen bidali beharko da daper.mapgen@mapfre.com helbidera. Gaiaren atalean espediente zenbakia adierazita.

4.Itunpeko osasun etxean, behar bezala betetako “Istripuen Jakinarazpena” agiria aurkeztu beharko dugu. Ezinbestekoa da, partean 24 orduko Laguntza Zentroan emandako espediente zenbakia agertzea osasun-arreta jasotzeko.

5.HIL ala BIZIKO LARRIALDIETAN, hurbilen dagoen osasun zentroan larrialdiko osasun laguntza jaso ahal izango dugu. MAPFRE VIDA arduratuko da istripua gertatu eta hurrengo 24 orduetan emandako larrialdiko laguntzaren ondoriozko fakturez.
Larrialdiko lehen laguntza gainditu ondoren, zauritua zentro mediko itundu batera joan beharko da, tratamenduarekin jarraitzeko.
Itundu gabeko zentroan jarraituko bagenu, MAPFRE VIDA enpresak ez du bere gain hartuko emandako zerbitzuen ondoriozko fakturen ordainketa. Polizak bermatutako zerbitzua MAPFRE VIDA etxeak itundutako zentro medikoek eta espezialistek emango dute.

BAIMENAK

Proba eta tratamendu hauek, enpresaren aldez aurreko baimena beharko dute:
• Diagnostiko-proba bereziak (TAC, erresonantzia-magnetikoa, ekografia, artroskopia, gammagrafiak, etab.)
• Ebakuntza kirurgikoak
• Errehabilitazioa

Kasu horietan, aseguratuak edo zentro medikoak baimena eskatuko dio MAPFRE VIDA elkarteari 91-7003073 fax-zenbakira idatziz edo/eta daper.mapgen@mapfre.com posta elektronikoaren bidez.
Baimen horrekin batera, txosten medikoaren kopia aurkeztu behar da. Bide beretik ere, eskatutako proba edo tratamendua baimendu edo ukatuko da.
Konpainiaren aldez aurreko baimenik gabe egindako proba edo tratamenduen kostua aseguratuaren kontura izango da.

BETE BEHARREKO ISTRIPU-PARTEA DESKARGATU: Istripu-Partea EMF