2021-10-17 ENTZIA MENDILERROA eta URBASAKO PORTALEA (ARABA/NAFARROA)-Eguinda!!!

PLAZAK AGORTUTA:

CERRADA Y FINALIZADA LA EXCURSIÓN
Excursión realizada el domingo 17 de Octubre del 2021.
Con una asistencia de (63 mendizaleak) se realizaron todas las rutas siguiendo las indicaciones de l@s responsables de los grupos (Guías) sin ninguna incidencia.
Dia con nubes altas amenazando lluvia, temperaturas entre los 15º al comienzo de la ruta (Vicuña) y los 12º al final de la misma (Camping de Urbasa). Sensación térmica de un par de grados menos debido al escaso viento y niebla en las cimas.
Predicción de lluvia escasa (3 mm) a partir de la mitad del día. Humedad del aire entre el 70 y 80 %. Viento moderado de componente NOE con rachas de viento en las cimas de 15 km/h. Cielos cubiertos con una visibilidad mala en algunas cimas, índice ultravioleta nulo (0), índice de polen nulo (0), terreno húmedo debido a la precipitación el día anterior, incomodo y peligroso en algunos tramos de roca para caminar.

IRTEERA-PUNTUAK ETA ORDUTEGIAK:
Amaia Etorbidea (PINUETA) 7:50 h.
Langileria kalea “Metroko geltokia” (LAMIAKO) 7:55 h.
Doctor Luis Bilbao Libano kalea (LEIOA) 8:00 h.
Lehendakari Aguirre etorbidea “San Pedro plaza” (DEUSTU) 8:10 h.
Autonomía kalea “Markesina Ertzaintza” (BILBO) 8:20 h.

Leioa Mendi Taldeak, zailtasun, aldatz eta desnibel desberdinak dituzten eta bi mendilerroak elkartzen dituen bi mendi-ibilbide egitea proposatzen du:

PROPOSATUTAKO MENDI-IBILBIDEAK

  • Mendizaleek, Entzia eta Urbasako mendilerroen arteko mugan dagoen  tontorrera igotzen den, zailtasun ertaineko TREKKING mendi ibilbidea egitea proposatzen du,
  • Bigarren proposamena ere mendizalea da, gura dutenentzat zailtasun eta desnibel gutxiagoa duen XENDAZALETASUNeko ibilbide erosoagoa eta errazagoa da. Aukera honek, pago zabalak eta harizti itxiak zeharkatzen duen ibilbide ederrataz gozatzeko aukera emango digu. Noizean behin, basoberritze-eremu zabalak, ardi-talde handiak eta behi- eta zaldi-taldeak bazkatzen dituzten deforestazio guneak aurkitu ditugu.
  • Egunean zehar, Entzia eta Andia-Urbasako mendilerroen arteko mugetako gailurretara igoko gara. Gailur nagusia Legunbeko Haitza (1.128 m) izango da. Mendi horrek, hamar metro eskaseko distantzian kokatzen diren bi gailur biki ditu. Horietako bakoitza lurralde batekoa da, kasu honetan bi autonomia-erkidegotakoa (Araba eta Nafarroa).
  • Gailur hori LEIOA MENDI TALDEAk igo zuen 1998an egindako mendi irteera batean.

ENTZIA ETA ANDIA-URBASA MENDILERROAK
Entzia mendilerroko tontorrak Urbasa mendien mendebaldeko jarraipena dira. 4.991,4 hektareako naturgune hau, beraz, Arabako ipar-ekialdeko ertzean dago eta bisitatzeko oso erosoa da. Izan ere, iparraldeko eta hegoaldeko alpetan dauden gailurreko bi lerrok inguratutako goi-lautada da. Alboetara begiratzen badugu, Arabako Lautadara eta Aranako ibarrera bat-batean erortzen diren trokez inguratuta gaudela ikus dezakegu. Arabako iragana Entzia mendilerroan izkutatzen da. 1920.urtean nafarrek eraikitako harrizko ‘horma’ batek bidea jarraitzea galaraziko ez balu, Urbasaraino joan gintezke. Auzokideen arteko mesfidantzaren sinboloa dugu “harresi” hau. Ameskoako herrien biztanleak, Límites izeneko pagadi baten jabeak, haserretu egin ziren behin eta berriro Arabako errepidetik egurra debalde nola eramaten zen ikusteaz… Informazio gehiagoBidatzan.

DESKARGAK ETA INFORMAZIO GEHIGARRIA:

  • Ibilbideen fitxa teknikoa
  • Bidatza zk. 503
  • Wikiloc
  • IBILBIDEetan, egin nahi den bideari buruzko informazio zehatza aurkituko dugu. Txangoa behar bezala prestatzeko berrikustea eta aztertzea gomendatzen da. Informazio horrek guztiak jardueraren zailtasuna-, ahalegina– eta arrisku-maila ezagutzen lagunduko digu. Track, waypoints eta altuera-profileri erreparatuz, ibilbide alternatiboa (halakorik balego), ingurunea eta ibilbidean topatuko ditugun gorabeherak aurretik jakiteko aukera badago. Pertsona bakoitzak bere egoera fisikoa eta mendiaren aurrean dituen mugak ezagutu beharko ditu eta erabakirik zentzudunena hartu. Informazio hori guztiari duen garrantzia eman, txangoaren arrakasta balldintzatuko baitu.
  • Track-ek ez dute beti ibilbide zehatza adierazten; beraz, baliteke grabazio fasean edo PCan eskuz egitean akatsak izatea. GPSaren erabiltzaileak, galerak eta/edo istripuak saihesteko, sen ona erabili eta arreta jarri behar du, batez ere orografia konplexuko eremuetan eta eguraldi txarrarekin (lainoa, elurra eta abar). Antolatzaileek, eguraldiak edo beste faktore batzuek hala gomendatuko balute, aurreikusitako ibilbidea aldatzeko aukera izango dute.
  • Klimatologiako baldintzetaz aparte, Inolako zailtasun teknikorik duten TREKKING eta XENDAZALETASUN txangoak dira.
  • Ibilaldi egokiak eta guztientzat aproposak, pertsona federatuak eta ez federatuak egiteko, oinez ibiltzeko ohiko zailtasunak dituzten inguru isolatuetan ibiltzen ohituta daudenentzako, hala nola mendi-eremuetan edo mendian ibilbiderik ez duten urruneko lekuetan. Egoera fisiko onean egotea beharrezkoa da.
  • Ibilaldi horiek IBILALDI SEGURUAK programaren barruan daude.
  • Antolakuntzak eta arduradunek, ekipazio edo egoera fisiko egokia ez duten pertsonei, jarduera honetan edo beste batean parte hartzen debekatuko diote.
  • NOBERAREN BABESERAKO eta SEGURTASUNERAKO oinarrizko jarraibideak ezagutzea beharrezkoa da.
  • Klubeko txango guztiak borondate oneko gidariek zuzentzen dituzte, oinarrizko ezagutzak eta tresnak dituztenak (horietako asko mendiko, eskiko edo trokako profesionalek erabiltzen dituzte).
  • Bai mendi-ibilaldi hau, bai LEIOA MENDI TALDEAk antolatzen dituen beste batzuk, IBILALDI SEGURUen programaren barruan daude, eta uneoro borondate oneko gidek zuzentzen dituzte. Arduradunen (Gidak) helburua, tresna praktiko batzuk erabiliz, taldea zuzen eta ziurtasunez gidatzea da. Ibilaldi hau eta beste batzuk behar bezala burutu daitezen zuen laguntza eskatzen dizuegu. 

COVID-19 DERRIGORREZ BETE BEHARREKO ARAUAK

  • Maskara, joan-etorriko ibilbide osoan eraman beharko da.
  • Eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitu, autobusera sartu eta irtetzearakoan eta behar beste aldiz.
  • Debekatuta dago autobusaren barruan jatea edota edatea.
  • Txangoan 1,5 metroko distantzia gorde, beharrezkoa den guztietan.
  • Kalean, musukoaren erabilera EZ da derrigorrezkoa izango. Jende pilaketak dauden lokaletan eta segurtasun-distantzia mantendu ezin diren lekuetan izan ezik.
  • Txangoa amaitutakoan eta taldea bateratzen denean, maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da.
  • Gidariek eta txangoaren arduradunek arau guztiak betetzen direla zainduko dute.
  • Gogoan izan mugikortasuna malguagoa izan arren orain indarrean dauden murrizketa gehienak norberaren erantzukizuna eskatzen dutela. 

Jardueren datuak

Iraupena Igande osoan zehar
Zailtasuna Ertaina edo erraza, aukeratutako ibilbidearen arabera.
Jarduera mota TREKKING eta XENDAZALETASUNA
IrteeraBikuña (Araba)
AmaieraRasos de Bidoitza (Nafarroa)
Prezioa12 €
Bazkide adingabeen prezioa6 €
Adingabeak bazkide ez direnean7 €
Bazkide ez direnen prezioa 18+15 €
Baldintzak MENDIAN IBILTZEN OHITUTA EGOTEA. IBILBIDEA EDO TXANGOA EZAGUTZEA. Mendi-ibilaldiak egiteko, mendirako arropa eta oinetako egokiak erabili behar dira, betiere kontuan hartuta zein urtarotan gauden. Neguan, hotzetik eta euritik babesteko bada ez badako arropa eroatea komeni da (anorak, haizetik babesteko berokia, txanoa, eskularruak, elurra egotekotan eguzkitako betaurrekoak etab.). Autobusean etxera itzultzeko, arropa eta ordezko oinetakoak ere eraman behar dira (hobe aparteko poltsa batean). Etxetik ondo elikatuta joatea komeni da, kontuan izan behar dugu energia asko kontsumituko dugun jarduera fisikoa burutzen goazela. Ibilaldian zehar, batzuetan jan eta batez ere, edan egin behar izaten dugu; gure giharrek eta artikulazioek behar bezala funtzionatzeko likidoaren beharra dute; Fruitu lehorrak, txokolatea, barratxo energetikoak, mahaspasak, piku lehorrak eta abar motatako jakiak hartzea komeni da. Antolatzaileek ez diete utziko jarduera horietan edo bestelakoetan parte hartzen ekipamendu edo egoera fisiko egokia ez duten pertsonei.
Azken data 2021-10-17

Ez dago lekurik erabilgarri