X CLIMBING-GIRL PARTY 2022

MARTXOAREN 7an X.CLIMBING-GIRL PARTY OSPATUKO DUGU

Beste urte batez, hemen gara berriz ere!!!!!! Dagoeneko 10 urte dira!!!!
Geldialdiaren ostean, aurtengo edizio berri honek ilusio handiz hartu dugu eta aurreko edizioetako emaitza onak gainditzeko gogoz gaude.
Aurten, martxoaren 7an izango den CLIMBINGen X. edizioak, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzea du helburu nagusia. Hala, ahalik eta neska gehien biltzen saiatuko gara festa handi honetan. Horretarako, adin eta maila guztietarako jarduerak proposatuko ditugu. (EZ DA BEHARREZKOA IZANGO MEZU ELEKTRONIKORIK AURRETIK BIDALTZEA. GUZTIAK GONBIDATUTA ZAUDETE).

Kirol- eta ibilbide-maila oneko eskalatzaile batek hartuko du parte. Lehiaketan suerta daitezkeen arazo nagusiak azaldu eta parte-hartzaileen artean partekatuko ditu. Boulderraren mantentze-lanen eta Leioa Mendi Taldeko zuzendaritza-batzorde kidearen laguntza izango du.

Ordutegia:
17:00etan hasiko da eta 21:00ak arte, edonor eta edozein momentuan sartu ahal izango da. Eskalada-blokeetan saiatzeko 20:30/20:45 arte aukera dago.

Dinamika:
Parte-hartzaile bakoitzari elastiko bat eta fitxa bat emango zaizkio. Txartel horretan, aukera kopuruaren arabera bloke bakoitzaren puntuazioa jasoko da. Parte-hartzaile bakoitzak bere puntuazioa fitxan idazteko ardura izango du. Txartel hauek, amaierako zozketarako erabiliko dira. Lehiaketatik kanpo ere parte hartu daiteke.
Parte-hartzaile bakoitzaren kategoria zailtasun handieneko kateatutako eskalada-blokeak zehaztuko du. Adibidez, parte-hartzaile batek talde errazeko lau blokeak eta zailtazun handiko bat kateatuko balu, automatikoki goiko kategoriara pasatuko litzateke.