PANDIÁN edo REDONDO GAILURRA (2.012m) eta CERROSO TONTORRA (1.838m) (LEÓN)

IBILBIDEEN FITXA TEKNIKOA MENDI-IBILBIDEAK. EKAINAK 11 Leongo Ekialdeko Mendialdean gaude, hain zuzen ere, Riañoko Hormas de la Sierra mendilerroan. Bertan, Vegacernazen, Los Cuénabresen eta Casasuedasen Pandiana legez ezagutua edo Riañoko inguruan Redondo tontorra da kotarik altuena: Mendi erakargarria zalantzarik gabe. Pandian, Hormasen zaindari eta Riañoko mendietako atea da. Bizitzaz betetako enklabe berezia, gailur garaien, askotariko[…]

Sigue leyendo

KAPILDUI (1.176 m.), GALARTZA (1.039 m.) eta ALMURRAIN (881 m.) (ARABA)

IBILBIDEEN FITXA TEKNIKOA MENDI-IBILBIDEA Gasteiz eta haren eraztun berdea, Zaldiarango mendi-hegalak eta Kapilduirantz zabaldutako gainerako mendilerroa, iparralderantz hesi menditsua legez aurkezten da. Hegoaldean aldiz, Trebiñuko nekazaritza landa zabalak ikusi daitezke. Besteak beste, haitzarteak eta Okina eta Arluzako zelaiak daude. Horiek dira, hain zuzen ere, mendiaz gozatzeko aukera emango diguten bazterretako batzuk. Hiriburu berdeko biztanleek, inork[…]

Sigue leyendo

ERROZATE (1.345 m), EZKANDA (1.203 m) eta MENDIZAR (1.319 m) (NAFARROA BEHEREA)

IBILBIDEEN FITXA TEKNIKOA MENDI IBILBIDEA Pirinioetako paisaia handien artean elezaharrez beteriko txoko hau kokatzen da. Mendebaldeko Pirinioetan dago, Iratiko basoaren mendebaldean, Ezterenzubi eta Lekunberri arteko mendi-hegaletan. Hori bai, kontuan izan behar dugu izaki mitologikoak bizi diren txoko guztiak legez, oso urrun dagoela. Errozateko magal ikusgarrietan ezkutatuta, mendi-hegal belartsuen erdian eta mendi garaietako paisaien artean. Ingurunean[…]

Sigue leyendo

ARRIETA (1.000 m), LENDIZGANA (848 m) eta ZALBIZKAR (1.046 m) (ARABA)

IBILBIDEEN FITXA TEKNIKOA MENDI-IBILBIDEA Gaurkoan, gure inguruko bazterretako batzuk bisitatzeko aukera izango dugu: Gasteiz eta haren eraztun berdea, Zaldiarango mendi-hegalak eta Kapilduirantz zabaldutako gainerako mendilerroa. Mendiez osatutako “hesi” hori, iparralderantz tente eta Trebiñuko soroen alderantz leun agertzen da. Besteak beste, haitzarte ugari eta Okina zein Arluzako zelaiak ditu bere baitan. Hiriburu berdeko biztanleek, inork baino[…]

Sigue leyendo

CEBOLLERA MENDILERROA, TAJO GARAIA ETA MENDI UNIBERTSALAK – CABEZO GANA (1.931 m), CAIMODORRO (1.936 m), SAN FELIPE MENDIXKA (1.838 m), MENDILERRO GARAIA (1.854 m) (SORIA/TERUEL/CUENCA/GUADALAJARA)

IBILBIDE GUZTIEN FITXA TEKNIKOA MENDI-IBILBIDEA eta 14ko IBILBIDE ALTERNATIBOA Errioxa eta Soria lotzen duen mendateak ibilaldi atsegina eskaintzen du. Ingurune hau Cebollera mendigunearen lurraldeetako parte da. Mendilerro honetako gailurrik garaienak La Mesa (2.168 m) eta Cebollera tontorrak (2.142 m) dira. Kota horretatik hurbil dauden beste gailur batzuk hauek dira, mendebaldetik ekialdera: Vinuesako gaztelua (2.086 m),[…]

Sigue leyendo

BEGIRATOKIA PAS IBAIAREN BOKALERANTZ (PICOTA 239m eta TOLIO 237m) (KANTABRIA)

IBILBIDEEN FITXA TEKNIKOA MENDI-ITSASALDEKO IBILBIDEA Costa Quebrada ingurunea berez geologia ikasgaia emateko leku aproposa da. Bere historia geologikoa duela 125 milioi urte artekoa da, garai hartako fosilen estratifikazioez osatua baitago. Kostalde hori, zehazki, tolestura geologiko baten erdigunean dago, eta itsasoaren higadurak eta mendeetako igarotzeak urradura-plataformen eta labarren konbinazio perfektua bihurtu dute. Labarraren eta itsaslabarraren artean[…]

Sigue leyendo

BUSTUKO GANA (976 m), ZALDIARAN (978 m) eta ESKIBELGO ATXA (816 m) (BURGOS/ARABA)

IBILBIDEEN FITXA TEKNIKOA MENDIKO IBILBIDEA Gasteiz hegoaldean harresi natural bat dago, Arabako Lautada eta Trebiñoko enklabea bereizten dituena. Gasteizko mendiak deiturikoak dira eta iparralderantz Monasterioguren, Ullibarri de los Olleros-Uribarri Nagusia, Aberasturi eta Andolluren basora arte iristen dira. Mendigune itzel hori Arabako lautadaren hegoaldean dago, Burgos eta Araba probintzien artean. Conchas de la Puebla (Trebiñoko konderria)[…]

Sigue leyendo

“TRASMOSOMOS” (696 m), ARRIOIA (678 m) eta PANDO (553 m) (BIZKAIA/BURGOS/ARABA)

IBILBIDEEN FITXA TEKNIKOA MENDIKO IBILBIDEA Aiala eta Mena haranen arteko elkargunean (Balmaseda eta Zalla) kokatzen den mendi egitura honek lehen biztanleen sekretuak gordetzen ditu. Trasmosomosoloko mendilerroa (Santxosolo) altitude ertaineko mendiek osatzen dute, eta Kadagua harana, Mena eta Artziniega banatzen dituzte. Artziniega eta Balmaseda bizkaiko herriak lotzen dituen errepidearen eskuinaldean, Ekialdetik-Hegoaldera, Trasmosomosoloko edo Santxosoloko mendiak izeneko[…]

Sigue leyendo

AIZKOLEGI (841 m), BARDA (812 m) eta AZKUA (786 m) (NAFARROA)

IBILBIDEEN FITXA TEKNIKOA MENDIKO IBILBIDEA Bertiz Nafarroako baso misto atlantikoaren adierazpen onenetakoa da. Gainera, 100 urte baino gehiago izan arren, ondo kontserbatuta dago, horregatik interes ekologiko handia du. Parke Naturaleko altxorretako bat da. Era askotako zuhaitz handiez inguratutako bide eta bidexka eder eta bihurgunetsuek osatzen dute. Besteak beste, heskaiak, zuhaixkak eta lore-mendiguneak aurkitu genezake. Bertako[…]

Sigue leyendo

ERDIALDEKO BURBONA (938 m), NAFARKORTA (1.016 m) eta ODERIAGA (1.244 m) (ARABA)

IBILBIDEEN FITXA TEKNIKOA MENDIKO IBILBIDEA Gorbeia mendigunearen hego-mendebaldean, Altube eta Baias ibaien arroen arteko isurialdeen banalerroan, altuera gutxiko tontorrak dituen mendilerro apala dago. Hala ere, aparteko balioa ematen dion haritz-baso ederrak ditu. Gorbeiako Parke Naturaleko edo Parketxeko Interpretazio Zentroan hasten da ibilbide hau. Aparkaleku ona izateaz gain, abiapuntu honek mahaiak, jolasak eta zerbitzuak ere eskeintzen[…]

Sigue leyendo

MOTXOTEGI (799 m) eta EZNAURITZAGANA (817 m) MOTXOTEGIKO MENDILERROA (ARABA/BIZKAIA)

IBILBIDEEN FITXA TEKNIKOA MENDIKO IBILBIDEA Motxotegiko mendilerroa, iparretik hegora, Gorbeia eta Urkiolako parke naturalen artean dago. Eskortalekuetako mendi-lepotik bereizitako bi gailur posible ditu: lehen gailurra (799 m) iparraldean. Bere erpin geodesikoa, Araba eta Bizkaia arteko mugan (Motxotegi-Errekan) kokatzen da. Bigarren tontorra, Araban (Motxotegi-Kastillo), handixeagoa (817 m). Kastilloko toponimoa, antza, antzinean karlistek eraikitako gotorlekuen hondakinetatik dator.[…]

Sigue leyendo

BIANDITZ (844 m) eta IZU (829 m) ARTIKUTZAKO OIHANA (NAFARROA/GIPUZKOA)

IBILBIDEEN FITXA TEKNIKOA MENDIKO IBILBIDEA Basoak eta urak biodibertsitate handiko leku bilakatzen dute Artikutza. 3.700 hektareatan milioi bat zuhaitz bizi dira: antzinako hileta-hondakinak, mugarriak, meatze-labeen aztarnak, begiratoki naturalak eta bidexka ugarien artean. Artikutzako ingurua bisitatzea, udazkenean egin daitekeen planik onenetako bat da, Iberiar Penintsulako euri ugarienak erortzen diren paradisu natural horretako milaka kolore-ñabarduraz liluratzeko urteko[…]

Sigue leyendo

DULANTZ (1.243 m) eta EKAITZA (1.165 m). DEIERRI HARANEKO MUGAK (NAFARROA)

IBILBIDEEN FITXA TEKNIKOA MENDIKO IBILBIDEA Merindadearen ipar-ekialdeko kantoian dago Deierri harana, Nafarroako zabalenetako bat. Iparraldean Urbasa eta Andia mendilerroak, ekialdean Gesalatz eta hegoaldean Lizarra; mendebaldean Allingo harana eta Ameskoabarrekoa mugatzen du. Deierriko naturan ezkutatuta, mendien artean urrun dagoen eremu batean, Iranzuko Santa Maria monasterioa dago. Eraikin erlijioso hau XII. eta XIV. mendeen artean eraikitako abadia[…]

Sigue leyendo

GORDO MENDIXKA (1.906 m) eta LA BUITRERA (2.046 m) (GUADALAJARA/SEGOVIA)

LA BUITRERA MENDILERROA (AYLLONEKO MENDILERROA) Guadalajarako iparraldeko mendilerroaren ipar-mendebaldeko erpinan La Buitrera mendilerroa kokatzen da (Tejera Negra ere esaten zaio). Haren ingurunean, Bertzeletako korda, Hontanareetako eta Eskaleruelako mendilerroak eta Herensugearen gailurra aurkitzen dira; baita “Ayllongo lurra” izenekoa ere. Zonalde honetako gailurrik altuena La Buitrera mendia edo Peñota Mahaiko mendixka (2.045 m) da. Bertzeletako kordaren iparraldean[…]

Sigue leyendo

CEBOLLERA VIEJA (2.129 m) eta LOBO MENDIA (2.274 m) (SEGOVIA/GUADALAJARA)

LOBO-CEBOLLERA GAILURRAREN ERRESERBA NATURALA  “Pico del Lobo-Cebollera” mendigunearen erreserba naturalak, El Cardoso de la Sierra (Guadalajara) udalerriaren zati bat hartzen du. Guztira 10.024 hektareako azalera du eta Jaramilla ibaiaren (Malo errekaren iparraldean), Cañejas errekaren edo Las Bellama errekaren azpiarro hidrografikoetako lurrak hartzen ditu. Mendigune honen sabaia Lobo gailurra da (2.274 m), Guadalajarako eta Gaztela-Mantxako tontorrik[…]

Sigue leyendo

PEÑALARA (2.428 m) eta EL REVENTÓN (2.079 m) (MADRID/SEGOVIA)

GUADARRAMAKO MENDILERROA Gaur, Peñalarako igoerari buruz hitz egingo dugu (2.428 m). Peñalarako Parke Naturaleko, orain Guadarramako Mendilerroko Parke Nazionala, ibilbiderik ikusgarrienetik bide integrala egingo dugu. Ez gara damutuko aukera hau hautatu izanaz, ibilbide atsegina eta erraza baita. Hala ere, norberan arabera, tarteren bat konplexuagoa izan liteke, hala nola Ertz Krabelina. Urmael glaziar guztiak, Peñalara eta[…]

Sigue leyendo

MIRUTEGI (1.167 m), SURBE (1.157 m), LEGUNBEKO HAITZA (1.128 m) eta GAINSOIL (1.064 m) (ARABA/NAFARROA)

ENTZIAKO MENDILERROA URBASAKO PORTALEA Urbasak eta Entziak, gaur egun, iraganekoak ez bezalako inguruneei ematen diete izena. Larreen eta basoen gainean bizitako liskar odoltsu eta eztabaiden erruz, harrizko horma handi bat eraiki behar izan zen, Entzia eta orain Urbasako mendilerroaren mendebaldeko jarraipena den Entziako mendilerroa bereizteko. Bi mendilerroak Arabako ipar-ekialdean elkartzen dira eta goi-lautada handi batek[…]

Sigue leyendo

ANDARAKO MENDIGUNEA. DEBORU (1.895 m) eta BORU GANA (2.129 m)(ASTURIAS)

Ezinezkoa da albo batera uztea, Picos de Europa eremu horri buruz oraindik, gaur egun, zabalik dagoen eztabaida: bertoko tontorren izendapenari buruzukoa da. Cueto Tejao, Pico Boro eta ondorioz, Jou Sin Tierre pikaren zalantza hain zuzen ere. Liburuetan irakurri dezakegun moduan eta errespetua merezi duten Sotresko biztanleen arabera, Picu Boru legez ezagutzen dugun gailurra, hau da[…]

Sigue leyendo

ANDARAKO MENDIGUNEA. PRAU CORTES (2.286 m) eta CORTES GANA (2.371 m) (ASTURIAS)

PRAU CORTES Y PICO CORTES

Bertako biztanleengatik El Jisu (2.371 m) izenaz ezaguna den Cortés gana, Picos de Europa edo Andara ekialdeko mendiguneko tontor ezagunenetako bat da. Gailur horrek, Prau Cortesekin (2.286 m) eta Jiso edo Picu Pozanekin (2.184 m) batera, sortaldeko mendigunea hego-mendebalderantz mugatzen duen mendilerro nabarmena osatzen du. Hego-ekialderantz so eginez, Camaleñoko isurialdean, hiru erpin horiek profil malkartsua[…]

Sigue leyendo

HORNILLO MENDILERROA eta ARBURU-HORNILLO (994 m), ARBURU (1.048 m) eta PEÑALASCINCO (907 m) (ARABA)

Arburu edo Arboro, pagadi eta haritzez beteriko kareharrizko goi-lautada, Izki parkearen mendebaldeko muturrean dago. Ingurua babesten duen mugetatik kanpo. Banadutako tontorra dela esan genezake; izan ere, ez dago hurbileko Iturrietako mendilerroan kokatuta, ezta Lokizko mendilerroan, ezta Izkiko parke naturaleko mendietan ere. Arburuk bere mendilerroa du eta kito. Bere alboetako batek Maeztu babesten du eta Campana[…]

Sigue leyendo