APP LEIOA MENDI TALDEA

ABIAN DA KLUBAREN APLIKAZIO BERRIA

Aurten, LEIOA MENDI TALDEAk 30 urte bete ditu. Hori ospatzeko, besteak beste, aplikazio berri bat atera du. Horren bidez, bazkideek eta bazkide ez direnek, gure web gunera azkar eta eroso sartuz, klubak bertatik egiten dituen izapide guztiak kudeatzeko aukera izango dute.

APP erraz eta intuitibo hau, Klubaren webgunerako sarbidea errazteko diseinatu da.

Aplikazioek eduki baterako berehalako sarbidea ematen dute eta instalatu ondoren, sarerako konexiorik gabe sar daiteke horietara. Kontuan izanda, gaur egun, batez beste egunean 2 orduz gailu mugikor, smartphone eta tabletetara konektatuta gaudela, tresna lagungarria izango delakoan gaude. Azkenengo datuen arabera, gehien erabiltzen diren aplikazioak sozialak dira (%88). Horien ostean, dibertimenturako garatutako aplikazioak (%59) eta azkenik, informazioari eta funtzionaltasunei buruzkoak (bien artean, Internetera konektatzeko denboraren %30).

Oraingoz, gure aplikazio berria Android-sistema duten terminalentzat bakarrik dago erabilgarri. hala ere, aplikazioa probatzeko aukerarik gabe inor utzi nahi ez dugunez, ahalik eta arinen, IOS (iPhone) sisteman ere bereganatzeko ari gara lanean.

Aplikazio berri hau deskargatzera eta etorkizuneko izapideetarako erabiltzera animatzen zaitugu!!

DESKARGATU esteka honen bitartez PLAY STORE