2022-07-23/24 ETA 25 ASTURLEONDAR MENDIA (ASTURIAS-LEÓN)-Eginda!!!

PLAZAK AGORTUTA:

Izen-ematea 20/06tik 10/07era
PLAZAK BETE OSTEAN ITXARON ZERRENDA IREKIKO DA
Ibilbideei buruzko informazio gehiago 689721917 telefono zenbakira deituz

Mendizaletasunaren maitaleak paradisua du Asturiasen, Printzerriak 4.400 kilometro bide homologatu eta seinaleztatu baino gehiago baititu. Haritz, urki, pago eta gaztainondoz beteriko basoetatik, une oro paisaia berdetik igarotzen dira. Mendi malkartsu, haran zabal eta 345 kilometroko kostaldea du. Baita naturgune babestuen kontzentrazio handia ere. Asturiasko bidexkek mendizalea aho bete hortz uzten dute eta berehala, Paradisu Natural izendapenaren zergatia ulertarazten du. Milaka urteko tradizioen erresuma zahar horrek ehunka leku ditu, zalantzarik gabe, galtzeko, sasoian jartzeko eta purutasun handiko airea arnasteko. Bere landa-eremu handietan bidexkak anitz daude: Picos de Europa, Oscos, Redes, Jar, Somiedo baita Asturiaseko kostalde osoan zehar ere. Ugari eta era askotakoak.
Paradisu natural handia da Asturias eta bere iguruaz gozatzeko modurik onena oinez egitea da. Horixe da, hain zuzen ere, parke nazionaletan paregabeak diren guneetara iristeko modu bakarra. Hartza oraindik bizi den antzinako basoak zeharkatzeko edo hondartzaraino ibilaldi txiki bat eginez hiriaren zalapartatik aldentzeko aukera dago. Asturiasen, sasoi-maila guztietarako ehunka ibilbide daude.
Aukera hauek guztietatik erabakitzea erraza ez den arren, Leioa Mendi Taldeak, Asturiasko mendialdean barrena, mendi-ibilaldi ahaztezinak proposatzen dizkizu hiru egun horietarako.

IRTEERA-PUNTUAK (BARIKUA 10) ADI ORDUTEGIARI!!
Amaia Etorbidea (PINUETA) 18:00 h.
Langileria kalea “Metroko geltokia” (LAMIAKO) 18:05 h.
Doctor Luis Bilbao Libano kalea (LEIOA) 18:15 h.
Lehendakari Aguirre etorbidea “San Pedro plaza” (DEUSTU) 18:30 h.
Autonomía kalea “Markesina Ertzaintza” (BILBO) 18:45 h.

Leioa Mendi Taldeak, zailtasun, aldats eta desnibel desberdinak dituzten, Asturiasko Aller, Teverga eta Piloña udalerri eta inguruetatik igaroko diren mendi-ibilbideak egitea proposatzen du. 

Ibilaldi honen prezioan sarturik daude joan-etorriko bidaia, ibilbideak egiteko desplazamenduak eta ostatua. SANTA CRISTINA HOTELA ***  gau bat mantenu-erdian, beste bi gosariarekin eta Asturiasko sukaldaritza tradizionaleko afaria.  
HOTELAREN zerbitzuak: VIDA Santa Cristina hotela Palacios herrixka lasaian kokatua dago, Lenako Pola erdigunetik 4 km-ra. Ubiñetako Parke Nazionalaren sarreran eta Lenako Santa Cristina ermita aurre-erromanikotik 600 metrora. Palacios herrixka Asturiasko Erdi-Mendialdeko Meatze Arroaren barruan dago. Hoteletik 2 km eskasera hartzen den A66 autobiatik, Oviedora (35 km), Gijonera (53 km), Avilésera (68 km) eta Leónera 82 km joan gaitezke.

PROPOSATUTAKO MENDI-IBILBIDEAK, INFORMAZIOA ETA DESKARGAK:

  • Mendizale amorratuenek, zailtasun erdi-altuko ALPINISMO eta XENDAZALETASUN mendi-ibilbideak egingo dituzte eta Aller, Teverga eta Piloña udalerrietako tontor adierazgarrienera igoko gara. 
  • Beste proposamenak ere mendiaz gozatzeko aukera emango dizkigute. Gura dutenentzat zailtasun eta desnibel gutxiagoa duen XENDAZALETASUNeko ibilbide erosoagoak eta errazagoak dira. Aukera horiei esker, naturgune bikainetan barrena ibilbide zoragarriak egin ditzakegu. Naturgune horien paisaia-aberastasuna eta habitaten, floraren eta faunaren dibertsitatea ezagutzeak merezi dute bisitaldia izango da. “ASTURIAS ESKURA DAGOEN PARADISU NATURALA”
  • Mendi ibilaldietan zehar, Asturiasko eta Leongo mendilerro, udalerri eta parke nazionaletako hainbat gailurretara igoko gara. Gailur nagusiak Valverdeko Estorbin (2.123 m) (Lena/Aller), Ubiña Haitza (2.411 m) (Teverga) eta Picu Les Vízques (1.423 m) dira. LEIOA MENDI TALDEAk ez ditu inoiz gailur horiek igo.

    Ibilbideen fitxa teknikoa              Bidatza                  Wikiloc

    • BIDATZAn, egin nahi den bideari buruzko informazio zehatza aurkituko dugu. Txangoa behar bezala prestatzeko berrikustea eta aztertzea gomendatzen da. Informazio horrek guztiak jardueraren zailtasuna–, ahalegina– eta arrisku-maila ezagutzen lagunduko digu. Track, waypoints eta altuera-profileri erreparatuz, ibilbide alternatiboa (halakorik balego), ingurunea eta ibilbidean topatuko ditugun gorabeherak aurretik jakiteko aukera badago.
    • Pertsona bakoitzak bere egoera fisikoa eta mendi jardueretan dituen mugak ezagutu beharko ditu eta erabakirik zentzudunena hartu. Informazio hori guztiari duen garrantzia ematea eskatzen dizuegu, txangoaren arrakasta baldintzatuko baitu.

Jardueren datuak

Iraupena Uztailaren 23, 24 eta 25. Egun osoa.
Zailtasuna Ertaina edo erraza, aukeratutako ibilbidearen arabera.
Jarduera mota TREKKING eta XENDAZALETASUNA
IrteeraArbaseko Pandilla (León), La Cubilla (Asturias/León) eta La Fragua (Asturias).
AmaieraArbaseko Pandilla (León), Goiko Tuiza (Asturias) eta Espinaréu (Asturias)
Prezioa180 €
Bazkide adingabeen prezioa180 €
Adingabeak bazkide ez direnean200 €
Bazkide ez direnen prezioa 18+200 €
Baldintzak MENDIAN IBILTZEKO OHITURA IZATEA. IBILBIDEA EDO TXANGOA EZAGUTZEA.
Azken data 2022-07-25

Ez dago lekurik erabilgarri