Gasteizko Mendiak deiturikoak, mendebaldetik ekialdera 4 etapetan zeharkatuko dituen erronka honen 3. jardunaldia dugu. 95 km baino gehiago duen ibilbide honek, Euskal Herriko Mendien katalogoan agertzen diren gailur adierazgarrienetara igotzeko aukera emango du: Eskibelgo atxa (816 m), Bustuko gana (976 m), Zaldiaran (978 m), Belea (1.000 m), Lendizgana (848 m), Zalbizkar (1.046 m), Kapildui (1.176 m), Almurrain (881 m), Arraialde (1.049 m), Indiagana (1.098 m) eta Itxogana (1.063 m). Haren altitudeak nekez gainditzen dituzte 1.000 metroak baina euren kokapena dela eta, Gasteizko Mendiak hesi biogeografiko interesgarri bihurtzen dira. Gaur aurkeztutako ingurune hau, Iturrietako mendietatik ekialderantz (Azazeta eta San Vítor) eta Tuyoko mendietatik mendebalderantz jarraipena du.
IRTEERA-PUNTUAK ETA ORDUTEGIA
Amaia Etorbidea (PINUETA) 7:50 h.
Langileria kalea “Metroko geltokia” (LAMIAKO) 7:55 h.
Doctor Luis Bilbao Libano kalea (LEIOA) 8:00 h.
Lehendakari Aguirre etorbidea “San Pedro plaza” (DEUSTU) 8:10 h.
Autonomía kalea “Markesina Ertzaintza” (BILBO) 8:20 h.
Leioa Mendi Taldeak, zailtasun, aldats eta desnibel desberdinak dituzten bi mendi-ibilbide egitea proposatzen du.
PROPOSATUTAKO MENDI-IBILBIDEAK, INFORMAZIOA ETA DESKARGAK
-
- Mendizale amorratuenek, zailtasun erdi-altuko XENDAZALETASUN mendi-ibilbidea egingo dute eta Vitoria/Gazteiz mendiguneko tontor adierazgarrienak igoko dituzte. Egun eta etapa desberdinetan, 95 km-ko ibilbidea eta 7.500 m-ko desnibel metatuta, positiboa zein negatiboa duen erronka gainditzeko aukera izango dute. Mendizaleentzako erronka paregabea!!
- Bigarren proposamena aukeratzen dutenek mendiaz gozatzeko aukera izango dute. Gura dutenentzat zailtasun eta desnibel gutxiagoa duen XENDAZALETASUNeko ibilbide erosoagoa eta errazagoa da. Aukera horiei esker, naturgune bikain batetaz gozatuko dugu. Naturgune horren paisaia-aberastasun eta habitaten, floraren eta faunaren dibertsitatea ezagutzeko, bertara hurbiltzea merezi du.
- Hurrengo hilabeteetan burutuko ditugun mendi ibilaldietan 28 gailur inguru igoko dira. Horietako asko LEIOA MENDI TALDEAk aurretik igo ditu. Hiriburutik hurbil eta erraz iristeko aukera dagoenez, mendizaleen eta batez ere gazteiztarren artean, tontor ezagunak dira. Hala ere, zeharkaldi berean elkartzeak dimentsio berri eta erakargarria ematen die.
- Ibilbideen fitxa teknikoa
- Bidatza
- Wikiloc
- BIDATZAn, egin nahi den bideari buruzko informazio zehatza aurkituko dugu. Txangoa behar bezala prestatzeko berrikustea eta aztertzea gomendatzen da. Informazio horrek guztiak jardueraren zailtasuna–, ahalegina– eta arrisku-maila ezagutzen lagunduko digu. Track, waypoints eta altuera-profileri erreparatuz, ibilbide alternatiboa (halakorik balego), ingurunea eta ibilbidean topatuko ditugun gorabeherak aurretik jakiteko aukera badago.
- Pertsona bakoitzak bere egoera fisikoa eta mendi jardueretan dituen mugak ezagutu beharko ditu eta erabakirik zentzudunena hartu. Informazio hori guztiari duen garrantzia ematea eskatzen dizuegu, txangoaren arrakasta baldintzatuko baitu.
Jardueren datuak
Iraupena | Domeka. Egun osoa. |
Zailtasuna | Ertaina edo erraza, aukeratutako ibilbidearen arabera. |
Jarduera mota | XENDAZALETASUNA |
Irteera | Okina (Araba) |
Amaiera | Egileta (Araba) eta Azazeta (Araba) |
Prezioa | 12 € |
Bazkide adingabeen prezioa | 6 € |
Adingabeak bazkide ez direnean | 7 € |
Bazkide ez direnen prezioa 18+ | 15 € |
Baldintzak | MENDIAN IBILTZEKO OHITURA IZATEA. IBILBIDEA EDO TXANGOA EZAGUTZEA. |
Azken data | 22-05-2022 |
Ez dago lekurik erabilgarri