Leioa Mendi Taldeak urteko irteeren egutegia programatuko du.
Pertsona-mota guztientzako zeharkaldiak eta igoerak dira, adin-mugarik gabeak, betiere egoera fisiko onean edo zenbait orduz lur malkartsuetan ibiltzen ohituta badaude.
Ahal dela, ibilaldi guztiak zeharbideak izango dira, batzuk zirkularrak, irteera eta helmuga toki berean dutenak. Ezarritakoak ez diren beste tontor batzuetara iristeko aukera badago, iragarritako ordutegiak errespetatuz.
- Autobusaren irteera-ordutegiak lehenengo eta azken geltokiari dagozkio.
- Aldez aurretik ezarritako eta argitaratutako ibilbideez bakarrik arduratuko da kluba.
- Zuzendaritza Batzordeak programatutako ibilaldietan aldaketak egiteko eskubidea izango du.
BEHARREZKO EKIPAMENDUA
Mendi-irteeretako oinarrizko ekipamendua hurrengoa izan behar da:
Oinetakoak: orkatilak babesten dituzten mendiko botak.
Jantziak: hotzetik eta haizetik babesteko arropa. Eguraldi aurreikuspenaren arabera baita euri eta elurrerako jantzi egokia ere.
Txanoa eta txapela : burua hotz eta eguzkitik babesteko.
Betaurrekoak: UVA izpientzako babesarekin, babes-handienekoa elurra dagoenean.
Motxila: Egun bateko txangoetarako 30 litrokoa nahikoa da.
Horren barruan, honako hauek egon behar dute:
- Uretarako edo beste edari isotoniko batzuetarako ontzi egokia.
- Janaria: ogitartekoa, fruitu lehorrak, barra energetikoak eta abar, kargatzen dugunaren pisua zainduz.
- Arropa: Izerdituz gero edo zeharbidean bustiz gero aldatzeko jantzia, adibidez kamiseta.
- Gorputzeko azala eta ezpainak babesteko eguzki-kremak.
- Mendi-irteeretarako makila pare bat eramatea komeni da.
- Itzulera-bidaiarako aldatzekoa: Gure botetako lokatzarekin autobusa ez zikintzeko, itzulera-bidairako oinetakoak aldatzea derrigorrezkoa izango da. Horrez gain, gomendagarria da ordezko arropa eramatea, ibilbidea amaitutakoan aldatzeko. Ekipamendua, poltsa batean autobusean utz daiteke.
TXANGO-ORDAINKETA
Txangoak egoitzan, www.leioamenditaldea.com helbidean aurki dezakezuen ordainketa-sistemaren bidez edo CaixaBanken, IBAN ES53 2100 6582 2602 0009 2783 kontu-zenbakian. Azken hau hautatzen baduzue, txangoa egingo duenaren Izen-deiturak eta NANa adierazi beharko da.
PLAZA-ERRESERBA
Txangoen erreserba astelehen eta ostegunetan egiten da klubaren egoitzan, 19:00etatik 21:00ak arte, 689721917 telefono zenabakira deitzen edo www.leioamenditaldea.com helbidean.
Egun bateko txangoetan, plaza erreserbatu ondoren ez da zenbatekoa itzuliko.
Gaua kanpoan egiteko txangoetan:
- Ostaturik gabe, azken txangoaren ondoren, kluba irekitzen den lehen egunean hasiko da plaza erreserba. Lehenengo egun horretan bazkideak soilik ahal izango du izena eman.
- Ostatua hartuz gero, irteera data baino 4 aste lehenago hasiko da erreserba epea, inskripzioa kluba irekitzen den egunetan soilik egin ahal izango da. Lehenbiziko astean (2 egun) bazkideak bakarrik egin dezake. Gainerako egunetan, gurekin joan nahi duten guztiek egin dezakete erreserba.
Zenbateko osoa itzuliko da, ezeztapena 3. asteko osteguna baino lehen jakinarazten bada. Jakinarazpena 4. asteko astelehen edo ostegunetan egiten bada, autobusaren prezioa eta bere ostatuko plazari dagokion fidantza kendu ostean, gainerakoa itzuliko da.
BUSERAKO EZARRITAKO GERALEKUAK
Gure autobusak geraleku hauek ditu:
Pinueta (Leioa): Amaya, prentsa-kioskoaren ondoan. Pinueta eta Romo artean (Getxo)
Lamiako (Leioa) : Langileria kalea. Metro geltokiaren aurrean.
Leioa: Luis Bilbao Libano doktorea kaleko markesinan.
Deustu (Bilbo) : San Pedro plazako markesinan.
Bilbo: Zabalburu plaza (gaur egun, Ertzaintzaren ondoko markesina)