MENDIZALETASUNA PRAKTIKATZEKO BAIMEN INFORMATUA
1.- Jarduera batean izena ematearekin batera, eta jarduerek duten berezko ezaugarriengatik eta naturan praktikatzeagatik, onartzen dut nolabaiteko arriskurik badagoela.
2.- Modu berean, inskribatzen naizen jardueretarako egoera fisiko eta psikologiko egokian nagoela egokian zaudela adierazten dut, eta halaber, jardueraren ardura dutenen jarraibideei jaramon egiteko konpromisoa hartzen dut.
3.- Jarduerak burutzen diren egunetan, substantzia lasaigarri, bizigarri edo haluzinogenoen efektuen mende ez egoteko konpromisoa hartzen dut.
4.- Adierazten dut egingo dudan ibilbidea edo jarduera ezagutzen dudala, eta halaber, jardueraren arduradunak azaldu dizkidala horren gaineko gorabehera guztiak, segurtasun neurriak, ingurumenarekiko errespetuaren gaineko kontuak, beharrezkoa den materiala eta baldintza fisikoak.
5.- Autobabes eta segurtasunerako Jarraibideak irakurri ditudala adierazten dut formalki, onartzen ditudala eta ados nagoela.