Klubaren estatutuak

 I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK

  1. ARTIKULUA

LEIOA MENDI TALDEA irabazi-asmorik gabeko elkarte pribatua da, iraupen mugagabekoa, nortasun juridiko propioa eta jarduteko gaitasuna duena. Honako kirol modalitate hauek sustatu eta praktikatzea du helburu:

Modalitate nagusia: MENDIZALETASUNA

Klubak ezgaitasuna duten pertsonen kirola sustatuko du, dagoen eskariaren eta giza baliabideen eta baliabide materialen arabera. Halaber, klubak emakumeen kirola sustatuko du, emakumeei kirol diziplina desberdinen praktika erraztuz.

Xede horrek ez du eragotziko, klubaren helburuekin zerikusia duten edo/eta haien zerbitzura dauden, bere kabuz edo beste entitate-instrumentalen bidez jarduera ekonomikoak egitea.

  1. ARTIKULUA

Leioa Mendi Taldea kirol-klubak bere eraketari, inskripzioari, aldaketari, iraungitzeari, antolaketari eta funtzionamenduari buruzko gai guztietan honako hauengatik zuzenduko da: Euskal Autonomia Erkidegoko Kirolari buruzko ekainaren 11ko 14/1998 Legeagatik, kirol-klubei eta kirol-elkarteei buruzko ekainaren 22ko 163/2010 Dekretuagatik, estatutu hauengatik eta aplikatzekoak diren gainerako erregelamenduengatik. Eta bere batzar nagusiak eta gainerako organoek balioz hartutako erabakiengatik. Xedapen horietan xedatu ez den orotan, elkarteen araudi orokorrak arautzen duena aginduko du.

  1. ARTIKULUA

Leioa Mendi Taldea kirol klubean adskribatzen den kirol federazioen xedapenak aplikatuko dira, afiliazio horren ondorioz egokia den orotan.

  1. ARTIKULUA 

Leioa Mendi Taldea kirol-klubak bere jarduera nagusia Euskal Autonomia Erkidegoan egingo du. Halaber, helbide soziala Sakonetako udal kiroldegian, Leioako Sabino Arana etorbidea kalean, 77 (PK: 48940) finkatuko du. Administrazio-organoak erabaki ahal izango du udalerri berean helbide soziala aldatzea. Erabaki hau  Euskadiko Kirol Erakundeen Erregistroari jakinarazi beharko dio.

II. KAPITULUA. BAZKIDEAK

  1. ARTIKULUA

Adin nagusiko Leioa Mendi Taldea kirol-klubeko bazkide guztiak, eskubideei eta betebehar berberak dituzte. Jaiotza, arraza, sexua, erlijioa, iritzia edo beste edozein baldintza pertsonal edo sozialangatik ez da inolako bereizkeriarik egingo.

Adingabeko bazkideek, betiere, ordezkaritza organoek egiten dituzten bilkuretan parte-hartzeko eskubidea izango dute.

  1. ARTIKULUA

Leioa Mendi Taldea kirol elkarteko kide izateko baldintza hauek bete beharko dira:

a) Adinez nagusi izatea.

b) Adingabeak aitaren, amaren edo tutorearen baimena izatea.

c) Dagokion sarrera-kuota ordaintzea.

d) Kirol-klubaren helburuekin bat egitea.

7. ARTIKULUA

Leioa Mendi Taldea kirol elkartean sartzeko eskaera idatziz egingo zaio lehendakariari. Lehendakariak Zuzendaritza Batzordeari jakinaraziko dio, eta hark erabakiko du aurreko artikuluan adierazitako baldintzak betetzen diren, onarpena onartuz edo ukatuz. Erabaki honen aurka ez da errekurtsorik onartuko.

  1. ARTIKULUA

Leioa Mendi Taldea kirol elkarteko bazkideek eskubide hauek izango dituzte:

a) Indarrean dagoen legerian eta estatutu-xedapenetan ezarritakoaren arabera, kirol-klubaren berariazko helburuak lortzen parte hartzeko eskubidea, eta helburu horiek bete daitezela eskatzeko eskubidea.

b) Kirol-elkartea bere borondatez uztea.

c) Kirol-klubaren jarduerak ezagutzea eta klubeko dokumentazioa aztertzea.

d) Kirol-klubean bere iritziak askatasunez adieraztea.

e) Ordezkaritza- eta gobernu-organoetarako hautesle eta hautagai izatea, baldin eta adinez nagusia bada eta jarduteko gaitasun osoa badu.

f) Bere aurka diziplina-neurriak hartu aurretik entzunak izateko eskubidea, eta neurri horiek eragiten dituzten gertakarien berri emateko eskubidea. Hala badagokio, zehapena ezartzen duen erabakia arrazoitua izateko eskubidea.

g) Kirol-klubeko organoek legearen edo estatutuen aurka hartutako erabakiak inpugnatzeko.

9. ARTIKULUA

Leioa Mendi Taldea kirol elkarteko bazkideek betebehar hauek izango dituzte:

a) Kirol-klubaren helburuekin bat egitea eta helburu horiek lortzen laguntzea.

b) Estatutuen arabera bazkide bakoitzari dagozkion kuotak, derramak eta bestelako ekarpenak ordaintzea.

c) Kirol-klubeko organoek legez hartutako erabakiak onartzea eta betetzea.

d) Estatutuetako eta erregelamenduetako xedapenen ondoriozko gainerako betebeharrak betetzea.

10. ARTIKULUA

Bazkide izateari utziko zaio:

a) Norberaren borondatez.

b) Heriotzagatik edo pertsona juridikoaren desegiteagatik (halakorik bada).

c) Ezarritako epearen barruan gizarte-kuotak ez ordaintzeagatik, baldin eta zuzendaritzak eskatuta ordaindu beharreko atzerapenaren arrazoia justifikatzen ez bada.

d) Estatutuetatik edo Erregelamenduetatik datozen betebeharrak larriki ez betetzeagatik edo Batzar Nagusiak edo Zuzendaritza Batzordeak zilegitasunez hartutako erabakiak larriki ez betetzeagatik.

  1. ARTIKULUA

Espedientea instruitu eta audientzia burutu ondoren Leioa Mendi Taldea kirol elkarteko kideek zehapena jaso dezakete. Zehapen horiek beren eskubideak aldi baterako galtzetik kirol klubetik behin betiko kaporatzera bitartekoak izan daitezke.

III. KAPITULUA. DOKUMENTUEN ARAUBIDEA

  1. ARTIKULUA

Leioa Mendi Taldea kirol elkarteak, gutxienez ere, honako liburu hauek arautegiaren arabera eguneratuta edukiko ​ditu:

a) Bazkideen Erregistro Liburua.

b) Kide anitzeko organoen akta-liburuak.

c) Kontabilitate-liburuak.

d) Hala badagokio, Zor Tituluen Erregistro Liburua edo ondarearen zati alikuota.

Aurreko liburuen kudeaketak, beste edozein xedapen orokorretatik eratorritako dokumentazio betebeharrak aurrera eramateak, deusetan galarazi gabe ulertuko da.

Araudi erregulatzailearen arabera, liburu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan legeztatuko dira, 

  1. ARTIKULUA 

Bazkideen Erregistro Liburuan haien izen-abizenak, helbidea eta alta-baja data(k) agertuko dira.

  1. ARTIKULUA

Akta liburuetan, bai Batzar Nagusiak baita Zuzendaritza Batzordeak ere egiten dituzten bilerak jasoko dira, data, bertaratuak, aztertutako gaiak eta hartutako erabakiak adieraziz. Kirol klubeko lehendakariak eta idazkariak sinatu beharko dituzte.

  1. ARTIKULUA

Kontabilitate liburuetan, indarrean dauden kontabilitate xedapenetan eskatzen diren datu eta mugimenduak agertuko dira. Klubaren ondarearen, emaitzaren, egoera finantzarioaren eta ondasunen inbentarioaren irudi zehatza islatuko dituzte.

IV. KAPITULUA. ORDEZKARITZA, GOBERNU ETA ADMINISTRAZIO ORGANOAK

16. ARTIKULUA

Leioa Mendi Taldea kirol elkartearen organoak honako hauek dira:

a) Batzar Nagusia

b) Zuzendaritza Batzordea

c) Lehendakaritza

  I. ATALA

BATZAR NAGUSIA

  1. ARTIKULUA

Batzar Nagusia gobernu organo gorena da. Boto eskubidea duten bazkide guztiek osatzen dute.

  1. ARTIKULUA

Besteak beste, Batzar Nagusiak eginkizun hauek izango ditu:

a) Norbanako-, zuzeneko-boto aske eta sekretuaren bidez, Lehendakaria eta, hala badagokio, Zuzendaritza Batzordea aukeratzea, 

b) Kontuak eta aurrekontuak onartzea.

c) Barne-araudiak onartzea.

d) Estatutuak aldatzea.

e) Kirol-klubaren bat-egitea, banaketa, eraldaketa edo desegitea onartzea.

f) Maileguan dirua hartzea.

g) Ondasun-higiezinak besterendu eta zergapetzea.

h) Zorra edo ondarearen zati alikuota adierazten duten titulu eskualdagarriak jaulkitzea.

i) Lehendakariari eta, hala badagokio, Zuzendaritza Batzordeari zentsura-mozioa onartzea.

j) Administrazio-organoko kideen ordainsarien baldintzak eta zehaztapenak onartzea.

19. ARTIKULUA

Batzar Nagusia ohiko bilkuran bilduko da kontuak onartzeko, eta nahitaezkoa bada, aurrekontua onartzeko; bilkura berezian batzartuko da, sor daitezkeen bere eskumeneko gainerako gaiak aztertzeko.

  1. ARTIKULUA

Leioa Mendi Taldea kirol klubeko lehendakaritzari dagokio Batzar Orokor Arruntetara deitzea. Hori ezinezkoa bada, edo lehendakariak deialdia epearen barruan egiteko betebeharra betetzen ez badu, Zuzendaritza Batzordeak edo boto-eskubidea duen guztizkoaren % 10 gutxienez ordezkatzen duten bazkideek egin ahal izango dute deialdia.

Leioa Mendi Taldea kirol klubeko lehendakaritzari edo boto-eskubidea duten bazkide guztien gutxienez %10a ordezkatzen duen edozein bazkide-taldeari dagokio Batzar Orokor berezira deitzea.

  1. ARTIKULUA 

Batzar Orokorrerako deialdia, arrunta nahiz berezia, epe iraunkorrek edo aparteko gertakari larriek eragindako bat-bateko premiazko kasuetan izan ezik, gutxienez ere 15 egun lehenago klubeko web orrialde ofizialean jarritako iragarki baten bidez jakinaraziko da. Bertan, gai-zerrenda eta horiei buruzko dokumentazioa zehaztu beharko dira. Web orririk ez balego, posta arruntan bidez edo posta elektronikoz egin beharko da.

  1. ARTIKULUA

Batzar Nagusia, ohikoa nahiz berezia, lehen deialdian, kideen % 50 gutxienez biltzen denean zuzen eratuta geldituko da. Bigarren deialdia behar izatekotan, bertaratutako kideen kopurua edozein dela ere baliozkotu egingo da. Bigarren deialdia burutzeko, aurrekotik gutxienez hogeita hamar minutu igaro beharko dira.

    II. ATALA

ZUZENDARITZA BATZORDEA

  1. ARTIKULUA

Zuzendaritza Batzordea Leioa Mendi Taldearen administrazio organoa da. Kide kopuru bakoiti batek osatuko du.

Gutxienez, Zuzendaritza Batzordeko kide honako kargu hauek izan beharko dira:

– Lehendakaritza. Kirol elkartekoa pertsona bera.

– Lehendakariordea.

– Idazkaria.

  1. ARTIKULUA

Zuzendaritza Batzordeak bere gain hartuko ditu administrazio eta ekonomia kudeaketari dagozkion eginkizunak. Batzar Nagusiak emandako jarraibideen arabera garatu beharko ditu. Bere eginkizun guztiak edo batzuk, bere baitan edo kideren batean izendatutako batzorde baten eskuordetu litzake.

  1. ARTIKULUA 

Leioa Mendi Taldea kirol klubeko lehendakariari edo bestela, lehendakariordeari dagokio Zuzendaritza Batzordearen bilkuretarako deia egitea. Ezinbesteko edo aparteko inguruabar larriek eragindako premiazko kasuak izan ezik, gutxienez bi eguneko epearekin deialdia, aztertu beharreko gai-zerrenda eta horiei buruzko dokumentazioa Zuzendaritza Batzordeko kideei jakinaraziko zaie. Jakinarazpen hau kirol klubaren web orrian argitaratuko da. Web orririk ez balego, posta bidez edo posta elektronikoz egin beharko da.

  1. ARTIKULUA

Zuzendaritza Batzordea balioz eratuta geratuko da lehenengo deialdian kideen erdiak gehi bat agertzen direnean, eta bigarren deialdian gutxienez baztordeko bi kide daudenean. Betiere, horietako bat, lehendakaria edo lehendakariordea bada.

Halaber, Zuzendaritza Batzordea eratutzat joko da, aldez aurretik deialdirik egin ez arren, kide guztiak bertaratzen badira eta aho batez hala erabakitzen badute.

  1. ARTIKULUA

 Leioa Mendi Taldea kirol elkarteko lehendakaria edo bere ordez lehendakariordea Zuzendaritza Batzordearen bilkuretako buru izango da eta koordinatu egingo ditu.

  1. ARTIKULUA

Idazkariak sarrera-eskaerak jaso eta izapidetuko ditu, Leioa Mendi Taldearen kirol-klubeko organoek egiten dituzten bileren akta jasoko du, bazkideen fitxategia eta erregistro-liburua egunen eramango ditu, erakundearen web orria eta administrazio-lanen zuzendaritza izango ditu bere ardurapean. Eginkizun horiek aurrera eramateko, enplegatuen edo/eta kolaboratzaileen laguntza eduki dezake.

  1. ARTIKULUA

Zuzendaritza Batzordeak eta bere kideek honako arrazoi hauengatik utziko dute kargua. Erabakia beti ere norbanakoa izan beharko da:

a) Dimisioa aurkezteagatik..

b) Pertsona juridikoaren heriotzagatik edo hala badagokio desegiteagatik.

c) Bere aurka zentsura-mozioa onartzeagatik.

Bakarkako kargugabetzeek, Zuzendaritza Batzordearen kargu-uztea ekar dezaten, gutxienez kideen erdiengan eragina izan beharko du.

Zuzendaritza Batzordeak kargua uzten duenean, Kudeaketa Batzordea eratuko da eta Zuzendaritza Batzordea berria hautatzeko Batzar Orokor Berezia deituko du hilabeteko epean gehienez. Ezinezkoa balitz, boto-eskubidea duten bazkide guztien % 5 gutxienez ordezkatzen duen edozein kidek egin dezake Batzar Orokorrarerako deialdia.

Zuzendaritza Batzordeko kide bat edo gehiago kargua uzten badu(te) baina kideen %50a baino gehiago jarraituz gero, bete beharreko kargu hutsak kooptazio-sistemaren bidez beteko dira. Hau da, Zuzendaritza Batzordeko kideek libreki izendatuko dituzte aukeratutako pertsonak. Sistema honen bidez izendatzen diren kideak hurrengo Batzar Orokorrean berretsi beharko dira.

    III. ATALA

ZUZENDARITZA

  1. ARTIKULUA

Lehendakaria Leioa Mendi Taldea kirol elkarteko organo exekutiboa da eta legezko ordezkaritza du. Gobernu eta administrazio organoetako buru da eta horiek hartutako erabakiak ontzat hartu eta betearazi behar ditu.

  1. ARTIKULUA

Lehendakaritza eta Zuzendaritza Batzordeko gainerako kideak, zerrenda itxien bidez osatutako kandidaturen sistemaren bidez hautatuko dira. Autagaitzaren lehen tokian agertzen dena lehendakaria izendatuko da.

  1. ARTIKULUA

Lehendakaria estatutu hauetako 29. artikuluan aurreikusitako arrazoiren batengatik kargua utzi dezake. Leioa Mendi Taldea kirol klubeko lehendakaritza hutsik gelditzen bada, aipatutako arauan aurreikusitako prozeduraren arabera jokatuko da.

     IV. ATALA

XEDAPEN KOMUNAK

  1. ARTIKULUA

Zuzendaritza Batzordea eta Leioa Mendi Taldea kirol elkarteko lehendakaria, lau urtean behin klubeko bazkide guztiek parte har dezaketen hauteskundeetan hautatuko dira. Boto sekretu, librea, pertsonala eta zuzena izango da. Ezin izango da botoa beste norbaiten esku utzi.

Ezintasun nabaria ez balego, harik eta haien oinordekoek kargua hartu arte, Kirol klubeko organoetako aurreko kideek jardunean jarraituko dute.

Zuzendaritza Batzordeko kideek, baldin eta Batzar Orokorrak berariaz onartzen badu, beren karguengatik ordainsariak jaso ditzakete. Horretarako, ezinbestekoa da Batzar Orokorrak espresuki onartzea. Erabaki hori, gai-zerrendako beste puntu batzuetatik bereizita egingo den bilkuran eta bertaratutako kideen bi herenengo gehiengoa izan beharko du.

  1. ARTIKULUA

Batzar Orokorrak Zuzendaritza Batzorde osoaren edo kide baten edo batzuen erantzukizuna eska dezake. Horretarako, deitutako bilkuran dauden kideen bi herenek babestu beharko duten zentsura-mozioa.

Gutxienez, bazkide guztien %10ek idatziz aurkeztuko diote zentsura-mozioa Zuzendaritza Batzordeari. Ezohiko Batzar Nagusirako deialdiak, zentsura mozioari buruzko ebazpena eta eztabaida izango ditu batzarreko aztergai bakarrak.

Zuzendaritza Batzorde osoa zentsuratzeko mozioa onartzeak Zuzendaritza Batzordeko kideak, kirol elkarteko lehendakaria barne, kargutik kentzea ekarriko du. Zentsura-mozioa kide baten edo batzuen kontra bada, hura onartzeak Zuzendaritza Batzordeko kide hori edo horiek kargutik kentzea besterik ez du ekarriko.

Zentsura mozioak Zuzendaritza Batzordeko buru berria, Zuzendaritza-Batzorde, kide bat edo gehiago hautatzeko proposamena barne hartu dezake. Hautetsi berriaren edo berrien agintaldia aurreko agintaldia agortzerakoan amaituko da. 

  1. ARTIKULUA

Aldi berean, inola ere, ezin izango da Leioa Mendi Taldea kirol klubaren eta Leioa Mendi Taldea kirol kluba atxikita dagoen kirol-federazio baten lehendakaria izan.

Leioa Mendi Taldea kirol klubeko lehendakariak ezin izango du, inola ere, kirol modalitate bereko eta kategoria bereko beste kirol klub batzuen buru izan.

V. KAPITULUA. HAUTESKUNDE PROZESUA

36. ARTIKULUA

Klubaren hauteskunde prozesua, ekainaren 22ko 163/2010 Dekretuan, estatutu hauetan eta Batzar Orokorrak onartzen dituen hauteskunde arauetan xedatutakoarekin bat etorriko da.  

  1. ARTIKULUA

Administrazio-organoetara aurkezten diren hautagai-zerrendetan, arrazoi objektiboengatik ezinezkoa denean izan ezik, emakumeen eta gizonen presentzia orekatua islatu beharko da.

Hautagai-zerrenda bakarra egonez gero, bozketarik gabe hautatuko da.

VI. KAPITULUA. ARAUBIDE EKONOMIKOA

38. ARTIKULUA

Klubak bere aurrekontu eta ondare erregimenpean jarriko da. Urteroko ekitaldi ekonomikoa egingo da eta urte bakoitzeko abenduaren 31n itxiko da.

Klubak ez du berezko fundazio-ondarerik. Bere jarduerak aurrera eramateko baliabideak hauek izango dira:

a) Batzar Orokorrak erabakitako sarrera-kuotak eta/edo aldizkako-kuotak.

b) Dagozkion ondasun eta eskubideengatik bereganatutakoak, bai eta jaso ditzaketen diru-laguntzak, legatuak, dohaintzak eta babesak ere.

c)  Betiere klubaren estatutuen helburuak aintzat hartuz, legezko jardueren bidez sor dezakeen beste edozein diru-sarrera.

Diru-sarrera guztiak, oso-osorik, kirol agerpenetan lortutako onurak barne, bere xede sozialaren garapenarako erabiliko dira. Inola ere ezin izango da mozkinik banatu bazkideen artean, ez haien ezkontideen artean, ez eta haiekin antzeko harreman afektiboa duten pertsonen artean ere, ez haien senideen artean ere, ezta dohaineko lagapenak egin edo irabazi-asmoa duten pertsona fisiko edo juridikoen alde egin.

Ondasun higiezinen erabilera, besterendua edo karga, Batzar Nagusiak onartu beharko du, bertaratutako bazkideen bi herenen oniritziarekin.

  1. ARTIKULUA

Leioa Mendi Taldea kirol elkartea desegiten bada, edo elkartekide bat banantzen bada, elkarteko kide izateko kuotak izan ezik, ondare-partaidetza edo egindako beste ekarpen ekonomiko batzuk jaso ahal izango ditu. Hori posiblea izango da, ondare-murrizketak hirugarren pertsona edo entitateei ez badie kalterik eragiten. Banantze kasuetan ondare-partaidetzaren pertzepzioaren ezaugarriek ez dute urardotu behar kluben irabazi asmorik gabeko izaera. Batzar Nagusiari dagokio artikulu honetan aurreikusitako erabakiak hartzea.

VII. KAPITULUA. ESTATUTUEN ALDAKETA

  1. ARTIKULUA

Estatutu hauek, bertaratutako bazkideen bi herenen gehiengo kualifikatuak erabakita, horretarako deitutako Batzar Orokor Berezian bakarrik aldatu edo indargabetu daitezke.

VIII. KAPITULUA. DESEGITEA ETA AMAIERA

  1. ARTIKULUA

Elkartea, Batzar Orokorrak edo epaileak erabakita deuseztatuko da. Beti ere, estatutu hauek aldatzeko ezarritako baldintza eta gehiengoarekin onartuko da.

  1. ARTIKULUA

Leioa Mendi Taldea kirol elkartea deuseztatzean likidazio epea irekiko da. Tramite horrek irauten duen denbora, entitateak bere nortasun juridikoa gordeko du.

Administrazio-organoko kideek likidatzaile bihurtuko dira eta dagokien eginkizunak bete, salbu eta Batzar Nagusiak edo hala badagokio, desegitea erabakitzen duen epaileak beste batzuk izendatzen baditu. Likidatzaileek, 163/2010 Dekretuaren 69.3 artikuluan aurreikusitako eginkizunak beteko dituzte.

Likidazio aldia indarrean dagoen bitartean, kirol klubak bere izendapenari “likidazioan” berba erantsi beharko dio.

  1. ARTIKULUA

Kirol kluba desegin eta likidatuz gero, likidazioaren ondoriozko ondare garbia kirola sustatuko duen entitate bateri emango zaio. Kirol entitate hau, udalerri bereko edo, hala badagokio, lurralde historiko berekoa izango da.

IX. KAPITULUA. DIZIPLINA ARAUBIDEA

44. ARTIKULUA

Kirol kluba, arau propioen arabera antolatuko da eta bere kideen gainean duen diziplina ahalmena nagusituko da. Ezin izango da errekurtsorik aurkeztu kirol federazioen eta Kirol Justiziako Euskal Batzordearen aurrean. Kirol klubak diziplina arloan hartzen dituen erabakiak jurisdikzio arruntean inpugnatu ahalko dira.

Leioan, 2011ko urtarrilaren 29an.