Leioa Mendi Taldeak, 2007ko ekainetik, urtero berriztu behar den Sakonetako Udal Kiroldegiko boulderra kudeatzeko emakida du.
Leioa Mendi Taldeko bazkideek instalazio hori erabil dezakete, baldin eta klubeko eskalada egiten dutenek ezarritako mantentze kuota eguneratuta badute.
Mantentze-kuota 40 eurokoa da 18 urtetik gorakoentzat eta 30 eurokoa adin horretatik beherakoentzat. Kuotak urte natural osoa hartzen du, urtarrilatik abendura arte, eta borondatez urtero berritzen da.
Kuota horien zenbateko osoa eta Udalak kudeaketagatik emandakoa oso-osorik mantentze lanetarako erabiltzen dira.
Udal Kiroldegiko bazkideak kuota horretatik salbuetsita daude.