2021-09-25 eta 26 ANDARAKO MENDIGUNEKO GAILURRAK MENDERATU NAHIAN (ASTURIAS)-Eginda!!!

PLAZAK AGORTUTA:

TXANGOA EGINDA!

2021eko irailaren 25 eta 26an mendi irteera hau burutu genuen.

Elkartu ginen 46 mendizalek, taldeen arduradunen aginduak jarraituz eta ondorio larririk gabeko erorketak eta irristatze arinak egon baziren ere, aurreikusitako ibilbideak burutu genituen. 

Zapatuko meteorologia: Goi lainoak izan arren ez zuen euririk egin. Ibilbidearen hasieran 15º (Sotres) zeuden eta 19º (Sotres) amaieran. 5°-ko sentsazio termikoa Cortes gailurrean, 2.371 m-ra. Eguerditik aurrera meteorologia aldaketa iragarrita zegoen eta euri tanta batzuk botatzeko arriskua egon zen (3 mm). Airearen hezetasuna % 70-80 inguru. Ibilbide osoan zehar kontuan hartzeko ipar-ekialdeko neurrizko haizea izan zen. Gailurrean aldiz, 30 km/h-ko haize-boladak izan ziren. Zerua estalita egon arren ondo ikusten zen, indize ultramore baxua (7) eta polen indize (3) baxuak izan ziren. Aurreko egunean prezipitazioak eragindako lur hezea dela eta, lurra ibiltzeko deseroso eta arriskutsua zegoen. 

Domekako meteorologia: Eguna oskarbi hasi zen. Hala ere, orduak igaro ahala lainotzen joan zen. Ibilbidearen hasieran 16º inguru (Sotres) zeuden eta 21º (Tielve) amaieran. Airearen hezetasuna % 75 inguru. Ibilbide osoan zehar sortaldeko haize nabarmena izan genuen. Totorrean aldiz, 20 km/h-ko haize-boladak izan ziren. Zeru garbiak izan genituen, neurrizko indize ultramorea (5) eta polen indize (3) baxuak izan ziren. Ibiltzeko lur lehorra eta ibiltzeko erosoa topatu genuen. Aurreko eguneko prezipitazioen ondorioz lur hezea eta labankorra izan genuen.

Egun egokiak mendi-kirolaz gozatzeko.

Ez dago inongo alerta meteorologikorik aktibatuta.

Irteera-ordutegiak  24 BARIKUA

Pinueta 18:30; Lamiako 18:35; Luis Bilbao Libano kalea (markesina) 18:45; San Pedro plaza (Deustu) 19:00; Zabalburu (Ertzaintza markesina) 19:15.

Andara izenarekin ezagutzen den ekialdeko mendigunea, Picos de Europa osatzen duten hiru mendietatik apalena da, bai altitudea baita bertikaltasuna kontuan hartuta. Aipatutako ezaugarri hauek, bertora hurbiltzeko gogoak gutxitu baino, bisitatzera eta ibiltzera animatzeko argudiorik onenak dira.
Ekialdeko Picos de Europa mendigunea Andara izenarekin ezagutzen dugu. Goitik begiratuta, “Y” forma duten hiru mendi-lerro nabarmentzen dira. Horien besoak, Jierro edo Evangelista ganan (2.426 m) elkartzen dira. Hori ez da ordea mendigunearen sabaia, 2.444 metroko garaiera duen Letxugaleseko Morra izeneko gailurra baizik. Mendigunearen mugak ere oso nabarmenak dira. Ipar-mendebaldean, Cares ibaiak mugatzen du, Poncebos zubiaren eta Arenas de Cabralesen artean; mendebaldera, Los Urrieles ibaitik bereiztu eta Duje ibaiak zeharkatzen duen haran zabala dago; eta hegoaldean eta ekialdean Deva ibaia da, lehenik Liebanako haranean eta gero Hermida ibaiaren haitzartean mugak jartzearen arduraduna.
Andarak, bere desnibelei dagokienez, disimetria berezia duela esan genezake. Dujeko kanalerantz eta iparralderantz, mendiek pixkanaka-pixkanaka altuera galtzen doaz. Liebanako haranerantz, berriz, bat-batean bi mila metroko itzelezko troka sortzen dute.
XIX. eta XX. mendearen zati handi batean Picos de Europako mendietan egindako meatze-ustiapenaren aztarna argiak mendigune honen berezitasun bat da. Mendi horietan barna ibiltzean,  mehatze-ahoak eta -bide prestatuak eta eraikuntzen hondarrak topatzea erraza da.

Leioa Mendi Taldeak, bi jardunaldi hauetarako, aldatz eta desnibel desberdinak dituzten bi mendi-ibilbide egitea proposatzen ditu:

Lehenengo egunean, Tielve herri txikiko PLAZA OSTATUAN** eta EL DUJE OSTATUAN** armosa ostean, Sotresera joango gara zailtasun, gogortasun eta desnibel desberdineko bi ibilbide egiteko asmoz.

  • ALPINISMO ibilbide ZAILA. Sotres bihurgunetik abiatuta, Andarako mendiguneko gailur nagusienetako batera heltzeko igoera gogorra egingo dugu.
  • Zailtasun ERTAINEKO XENDAZALETASUN ibilaldi alternatiboa. Curvonatik Sotresko sarrerara, Poncebos zubiraino joango gara, Bulnes herri ederra zeharkatuz eta Camarmeñako behatokira igoz.
  • Bigarren jardunaldia ere Sotresetik abiatuko da, TREKKING eta XENDAZALETASUN bi ibilbide proposatuko ditugu. Aukeratutako ibilbidearen arabera maila ERTAINA edo ERRAZA izango dute. Kantabriako Bejosko herrira jaitsiera luze bateri aurpegia eman aurretik, Andarako eta Sotresko kasetoitik hurbil daudela aprobetxatuz, mendiguneko gailur goratu eta errazenetako batzuk igoko ditugu.
  • Mendi-ibilaldietan zehar, Picos de Europaren ekialdeko mendiguneko zenbait gailur igoko ditugu. Horietariko gailur nagusiak Cortes edo Jisu tontorra (2.371 m) eta Picu Boru (2.129 m) izango dira. LEIOA MENDI TALDEAk ez ditu inoiz gailur horiek igo.
  • Ibilaldi honen prezioaren barruan joan-etorriko bidaia, ibilbideak egiteko desplazamenduak eta ostatua sartzen dira. Egonaldia PLAZA OSTATUAN** eta EL DUJE OSTATUAN***             ( 1 gau – mantenu erdian + 1 gau – armosuagaz)

EKIALDEKO MENDIGUNEA PICOS DE EUROPA
Ekialdeko mendigunea, Andara izenaz ezagutua, Deva eta Duje ibaien artean dago. Liebanako bailara eta Alivako portuak osatzen duen sakonunea bereizten ditu. Bertoko tontorrik garaiena Letxugaleseko Morra da (2.441m).
Lebaniegako eskualdean kokatzen diren ekialdeko mendiguneak “Y” forma hartzen dute. Handik, Las Ilces herritik eta Cotero Llau eta Sierro Alto herrietatik abiatzen bagara, Cumbres Avenas mendien lerrokadurarekin egingo dugu topo. Tontor hauek jarrituz gero, Picos del Jierro arte joan gintezke; hortik aurrera, bi adar berri irekitzen dira; mendebaldera eginez gero, Valdome mendi-leporaren norabidea hartu eta Pirué gaineraino iritsi gintezke. Cámara lepoa zeharkatuz gero, sortaldeko mendigunearen eremura iristen da. Hego-ekialdeko eta ipar-ekialdeko norabiderari jarraituz, lehenik eta behin Cámarako tontorrak (2.095 m) agertzen dira. Ondoren, Jiso izenarekin ezagututako Pozán gailurra (2.176 m). Haren hego-ekialdeko ertza Andarako mendiguneko eskalada-bide garrantzitsuena da.
Ekialdetik doan adarrak Jierroko Pikan ere du abiapuntu. Jesusen Bihotzaren gailurretik igaro eta Liebanako Harana menderatzen du. 1900az geroztik, dagoen Jesusen Bihotzaren irudi bategatik hartzen du izen hori; Samelarretik, aldiz, Cueto Agerora iristen da, Lebeña eta Hermida aitzartea menderatuz. “Y”-ak eratzen dituen adarren erdian, Andarako depresioaren bihotzean, Manabideko Pikaren gailur bikoitza dago. Horietara igotzea oso gomendagarria da; Erraz igotzen delako eta bertatik mendigune osoaren ikuspegi orokorra lortzen delako.
Ekialdeko edo Andarako mendiguneak mendi-ibiliak egiteko ibilbide erakargarriak eta eskalada egiteko gailur ikusgarriak ditu. Inguru horretan XIX. eta XX. mendeetan meatze-jarduera frenetikoa izan zen. Hau dela eta, bilbidean zehar, eraikuntzen, erreminten eta meatze-ahoen hondakinak ikusi ahal izango dira. Andarako eremu horretan, 3 meatze-gune izan ziren: Probidentzia, Mazarrasa eta Ebanjelista. Gaur egun, bertan behera utzita daude. Hala ere, oraindik,  jarduera honek utzitako aztarnak ikus daitezke. Erraza da, halaber, meatze-aho ugari aurkitzea. Horietako batzuk oztopatuta daude, abereak ez dadin horietara sartu. Andarako kasetoia izeneko mendiko aterpea ere badago. Eraikuntza honek, mendigunera iristea errazten du eta handik minutu gutxira, Valdomingueru gailurrerantz, Andarako aintziraren zulo-hondo zaharra dago. Aintzira hori, Europako Mendietan dagoen handienetako bat da. Agian, aipatutako meatze-jardueretan, leherketaren baten ondorioz istripuz hutsitu zen.
Ekialdeko mendigunea Picos de Europa osatzen duten hiru mendietatik apalena da. Erdialdekoak eta mendebaldekoak dira ospetsuenak eta bisitatuenak; Naranjo de Bulnes (Picu Urriellu) eta Covadongako aintzirak parkearen benetako ikurrak dira. Andarako sortaldeko mendigunea da, ezbairik gabe, gutxien ezagutzen den eremua.

DESKARGAK ETA INFORMAZIO GEHIGARRIA

OHAR GARRANTZITSUAK

  • IBILBIDEetan, egin nahi den bideari buruzko informazio zehatza aurkituko dugu. Txangoa behar bezala prestatzeko berrikustea eta aztertzea gomendatzen da. Informazio horrek guztiak jardueraren zailtasuna-, ahalegina– eta arrisku-maila ezagutzen lagunduko digu. Track, waypoints eta altuera-profileri erreparatuz, ibilbide alternatiboa (halakorik balego), ingurunea eta ibilbidean topatuko ditugun gorabeherak aurretik jakiteko aukera badago. Pertsona bakoitzak bere egoera fisikoa eta mendiaren aurrean dituen mugak ezagutu beharko ditu eta erabakirik zentzudunena hartu. Informazio hori guztiari duen garrantzia eman, txangoaren arrakasta balldintzatuko duelako.
  • Track-ek ez dute beti ibilbide zehatza adierazten; beraz, baliteke grabazio fasean edo PCan eskuz egitean akatsak izatea. GPSaren erabiltzaileak, galerak eta/edo istripuak saihesteko, sen ona erabili eta arreta jarri behar du, batez ere orografia konplexuko eremuetan eta eguraldi txarrarekin (lainoa, elurra eta abar). Antolatzaileek, eguraldiak edo beste faktore batzuek hala gomendatzen badute, aurreikusitako ibilbidea aldatzeko aukera izango dute.
  • Klimatologiako baldintzetaz aparte, zailtasun tekniko batzuk izango dituzten ALPINISMO TREKKING eta XENDAZALETASUN IBILALDIAK.
  • Ibilaldi egokiak eta guztientzat aproposak, pertsona federatuak eta ez federatuak egiteko, oinez ibiltzeko ohiko zailtasunak dituzten inguru isolatuetan ibiltzen ohituta daudenentzako, hala nola mendi-eremuetan edo mendian ibilbiderik ez duten urruneko lekuetan. Egoera fisiko onean egotea beharrezkoa da.
  • Ibilaldi horiek IBILALDI SEGURUAK programaren barruan daude.
  • Antolakuntzak eta arduradunek, ekipazio edo egoera fisiko egokia ez duten pertsonei, jarduera honetan edo beste batean parte hartzen debekatuko diote.
  • NOBERAREN BABESERAKO eta SEGURTASUNERAKO oinarrizko jarraibideak ezagutzea.
  • Klubeko txango guztiak borondate oneko gidariek zuzentzen dituzte, oinarrizko ezagutzak eta tresnak dituztenak (horietako asko mendiko, eskiko edo trokako profesionalek erabiltzen dituzte).
  • Bai mendi-ibilaldi hau, bai LEIOA MENDI TALDEAk antolatzen dituen beste batzuk, ibilaldi seguruen programaren barruan daude, eta uneoro borondate oneko gidek zuzentzen dituzte. Arduradunen (Gidak) helburua, tresna praktiko batzuk erabiliz, taldea zuzen eta ziurtasunez gidatzea da. Ibilaldi hau eta beste batzuk behar bezala burutu daitezen zuen laguntza eskatzen dizuegu.

Derrigorrez bete beharreko arauak

  • Maskara, joan-etorriko ibilbide osoan eraman beharko da.
  • Eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitu, autobusera sartu eta irtetzearakoan eta behar beste aldiz.
  • Debekatuta dago autobusaren barruan jatea edota edatea.
  • Txangoan 2 metroko distantzia gorde, beharrezkoa den guztietan.
  • Txangoa amaitutakoan eta taldea bateratzen denean, maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da.
  • Kalean, maskararen erabilera EZ da derrigorrezkoa izango. Aldiz, leku itxietan edo jendetza pilatzen den edozein lekutan derrigorrezkoa izango da.
  • Gidariek eta txangoaren arduradunek arau guztiak betetzen direla zainduko dute.

Jardueren datuak

Iraupena Asteburu osoa
Zailtasuna Aukeratutako ibilbidearen arabera ZAILA, NEURRIZKOA edo ERRAZA.
Jarduera mota ALPINISMO, TREKKING eta XENDAZALETASUNA
IrteeraSotres (Asturias)
AmaieraSotres, Puente Poncebos eta Bejes (Asturias eta Kantabria)
Prezioa100 €
Bazkide adingabeen prezioa100 €
Adingabeak bazkide ez direnean130 €
Bazkide ez direnen prezioa 18+130 €
Baldintzak MENDIAN IBILTZEN OHITUTA EGOTEA. IBILBIDEA EDO TXANGOA EZAGUTZEA. Mendi-ibilaldiak egiteko, mendirako arropa eta oinetako egokiak erabili behar dira, betiere kontuan hartuta zein urtarotan gauden. Neguan, hotzetik eta euritik babesteko bada ez badako arropa eroatea komeni da (anorak, haizetik babesteko berokia, txanoa, eskularruak, elurra egotekotan eguzkitako betaurrekoak etab.). Autobusean etxera itzultzeko, arropa eta ordezko oinetakoak ere eraman behar dira (hobe aparteko poltsa batean). Etxetik ondo elikatuta joatea komeni da, kontuan izan behar dugu energia asko kontsumituko dugun jarduera fisikoa burutzen goazela. Ibilaldian zehar, batzuetan jan eta batez ere, edan egin behar izaten dugu; gure giharrek eta artikulazioek behar bezala funtzionatzeko likidoaren beharra dute; Fruitu lehorrak, txokolatea, barratxo energetikoak, mahaspasak, piku lehorrak eta abar motatako jakiak hartzea komeni da. Antolatzaileek ez diete utziko jarduera horietan edo bestelakoetan parte hartzen ekipamendu edo egoera fisiko egokia ez duten pertsonei.
Azken data 26-09-2021

Ez dago lekurik erabilgarri