2021-09-12 MENDIALDEA MENDILERROA, HORNILLO ETA ARBURU (ARABA)-Eginda!!!

PLAZAK AGORTUTA:

TXANGOA EGINDA!

2021eko irailaren 12ean (domeka) mendi irteera hau burutu genuen.
Elkartu ginen 50 mendizalek, taldeen arduradunen aginduak jarraituz eta inolako ezer aipagarririk gabe, aurreikusitako ibilbideak burutu genituen. 
Domekako meteorologia: Zerua estalita izan genuen. Ibilbidearen hasieran 18º (Antoñana) zeuden eta 28º (Maeztu) amaieran. Airearen hezetasuna % 45-60 inguru. Ibilbide osoan zehar hego-ekialdeko haize eskas eta leuna izan genuen. Zeru garbiak izan genituen, indize ultramore altua (7) eta polen indize (3) baxuak izan ziren. Ibiltzeko lur lehorra eta ibiltzeko erosoa topatu genuen. Ibilbidearen zati handi bat gerizpean egiteko aukera izan genuen.
Egun egokia mendi-kirolaz gozatzeko.
Ez dago inongo alerta meteorologikorik aktibatuta.

Irteera-ordutegiak

Pinueta 7:50; Lamiako 7:55; Luis Bilbao Libano kalea (markesina) 8:00; San Pedro plaza (Deustu) 8:10; Zabalburu (Ertzaintza markesina) 8:20.

Mendialdea eskualdean (Arabako mendialdea) eta Iturrieta eta Kodés mendien artean (Izki), Arburu gailurra altxatzen da (1.048 m). Arana bailara eta Antoñanako lurrei so egiten dion mendia da. Tontor ederra dela esan dezakegu, bere orografia eta jatorri karstikoagatik ez ezik, bertara iristeko itzel ederrak diren bideak eta bidexkak zeharkatu behar direlako. Bertara heltzeko, Obi eta Peñalascinco bezalako tontor erakargarriak ere igo beharko ditugu. Hau guztiaz gain, kobak inguratzen dituzten kondairaz, arte eta ipuruen ugaritasunaz, paisaia zoragarriaz, leize eta harrizko korridorez eta abarretaz gozatzeko aukera izango dugu. 
Gura izanez gero, paisaia exotiko batean murgiltzera gonbidatzen zaitugu. Gure ibilbidetik hurre, Hornillo uhartea ere ikus dezakegu. Izkiko (Araba) Parke Naturalaren ekialdeko muturrean dagoen mila metro inguruko kareharrizko harkaitz-puska hau, artadi itxi eta iraganezin batek goraino estaltzen du. Haren gailurrak, Campezo haranean kokatzen den Erdi Aroko Antoñana herria eta Oteo (Harana bailara) bereizten ditu.
Arburu edo Arboro, iparraldetik hegoaldera luzatzen den kareharrizko mendilerro luze baten parte da. Ekialdeko isurialdeak, Aranako bailararantz doan heinean beherantz bortitz egiten du, itzelezko itsaslabarrak sortuz. Mendebaldeko isurialdeak, berriz, norabide horretan poliki-poliki jaisten doa, haranera heltzean, basoz betetako goi-lautada bat osatuz, bat-batean erortzen den arte.
Leioa Mendi Taldeak, zailtasun, aldatz eta desnibel desberdinak dituzten bi mendi-ibilbide egitea proposatzen ditu:

  • Mendizale amorratuenek, neurrizko zailtazuna  duen XENDAZALETASUN mendi ibilbidea egingo dute. Izki eta Entzia mendilerroen erdian dauden sakonuneetako tontor esanguratsuenetara igoko dira. Berron ibaiaren ibilbidea jarraituz, uraren ertzetara bertikalean erortzen diren itsaslabar harritsuen artean ibiltzeko aukera izango dute.
  • Bigarren mendi proposamenak zailtasun errazagoa du: gura dutenentzat, XENDAZALETASUN ibilbide erosoagoa da, zailtasun eta desnibel txikiagoarekin. Aukera horri esker, erkamezti eta artadi bikainak zeharkatuz bide zorogarriaz gozatzeko aukera izango dute. Ibilbidean, Obiko kobak zeharkatuko dituzte. Hauek, kareharrizko harkaitzean irekitzen diren leize eta zulo karstikoak dira. 
  • Egunean zehar, Hornillo eta Arburu mendiguneetako zenbait gailur igoko dira. Hoietatik, kota nagusia Arburu gailurra izango da (1.048 m). Tontor hori LEIOA MENDI TALDEAk 2011.urtean igo zuen. 

ARABAKO MENDIAK ETA ARBURU MENDILERROA
Arabako Mendialdea, Arabako hego-ekialdean kokatzen da. Sei udalerrik osatzen duten Euskal Herriko eskualde edo herri taldetxo bat da: Arraia-Maeztu, Bernedo, Kanpezu, Lagran, Urizaharra eta Harana-Arana. Kanpezu-Arabako Mendialdeko Koadrila legez ezagutzen da (Cuadrilla de Campezo-Montaña Alavesa) eta hiriburua Santikurutze Kanpezu (Santa Cruz de Campezo) da. 47 herrigunetan banatuta dago. Arabatik kanpo, Nafarroa eta Trebiñu Konderriarekin egiten du muga. Araban, berriz, Errioxako herrixkak hegoaldetik, Añana mendebaldetik eta Gasteiz eta Agurain iparraldetik inguratzen ditu.
485,30 km2-ko azalera du. Erliebe oso malkartsua du eta bere azalera gehiena 600 metrotik gora dago. Arabako mendietara hurbiltzea erraza da. Arabako hiriburutik, Gasteiztik, Arabako Mendialdera erraz irits gaitezke. Bertaratu gura dugun inguruaren arabera, Gasteizko (A-2124), Azazetako (A-132) eta Opakuako (A-2128) portuetatik joatea aukeratu dezakegu.
Bere edertasuna eta balio naturalaz gain, ondare historiko, artistiko eta kultural oso interesgarria ere badu. Erdi Aroko hiribilduak, jauregiak, dorreak, harresiak, elizak, baselizak, aztarnategi arkeologikoak, kobazulo artifizialak eta era guztietako museoak, Arabako Mendialdeko paisai berdearen gainean aurkitu ditzakegu. Barnealdean, babestutako Euskadiko gune ikusgarrienetako bat kokatzen da: Izkiko natur parkea.
Eskualdeak, ospakizunen eta gastronomia aberatsaren bidez, bere ohiturei eutsi eta ezagutzera ematen ditu. Bertan, jatorri-izendapena duten Idiazabaleko gazta, odolkia, ogia edo/eta euskal bereizgarririk handiena duten bi produktu nabarmentzen dira: eztia eta patatak. Bere ingurune naturalean abentura-kirolak egiteko aukera ugari eta anitzak, Arabako Mendialdeko eskaintza turistikoaren erakusgarri ere badira: Eskalada, troken jaitsiera, mendi-ibiliak, golfa, hipika, BTTko ibilbideak, arrantza eta Europako bide berderik onenetakotzat dugun Euskal Herriko Bide Berdea dira turismo aktiboaren aukera nabarmenenak.
Arburu edo Arboroko pagadi eta haritzez beteriko kareharrizko goi-lautada Izki parkearen mendebaldeko muturrean dago, babestutako eremuetatik kanpo. Bere alboetako batek Maeztu babesten du eta Campana edo Peñas Obi eta Peña Las Cinco erpinek orrazten dute. Atzean, hegoalderantz, Arraia bailaratik ikustezina den mendilerroaren sabaia ezkutatzen da: Arburuko gailurra. Arburu mendiak Arabako Mendialdean dagoen mendilerro txiki bat osatzen du.  Ekialdean Maeztuko diapiroa mugatzen du (Arraia bailara).
Arboro izenaz ezagutua izan da. Arraia bailaran kokatzen den, San Kristobal eta San Justi mendien arteko meseta bati ere horrela esaten baitzaio. Inguruko bi gailurren artean aukitzen den eta 1.048 metroko altuerara iristen den meseta kareduna da. Hegoaldeko gailurra altuena da (1.048 m). Bertan kokatzen dira gailur geodesikoa eta mendi-postontzia. Hau da, gainera, ikuspegi onenak dituen gailurra. Tontor horretatik, eguerdian bereziki,  Santa Agedako atzeko aldea ikusgarriaren (1.041 m), ikuspegi ederrataz gozatzeko aukera izango dugu. Iparraldean, panoramika eskasagoa eta itxura zatarragoa duen, Arboroko bigarren gailurra dago (1.046 m) (ED50 30T 548599 4741519). Mendebaldeko isurialdea malkartsua da eta zeharkatzen duen haitz-ebakiduratik bertatik igarotzeko zailagoa. Hala ere, Atauriren gainetik igarota (659 m) iparralderantz jo genezake.

Mendebaldeko isurialdea malkartsua da eta zeharkatzen duen haitz-ebakiduratik tontorrera iristeko zailagoa. Hala ere, gailurretik iparralderantz egin eta Atauriren ganatik (659 m) igarota pasa daiteke. Atauriko ibilbidean, kirol-eskalada egiteko aproposa den Aitzuloren malkarra dago.

DESKARGAK ETA INFORMAZIO GEHIGARRIA

OHAR GARRANTZITSUAK

  • IBILBIDEetan, egin nahi den bideari buruzko informazio zehatza aurkituko dugu. Txangoa behar bezala prestatzeko berrikustea eta aztertzea gomendatzen da. Informazio horrek guztiak jardueraren zailtasuna-, ahalegina– eta arrisku-maila ezagutzen lagunduko digu. Track, waypoints eta altuera-profileri erreparatuz, ibilbide alternatiboa (halakorik balego), ingurunea eta ibilbidean topatuko ditugun gorabeherak aurretik jakiteko aukera badago. Pertsona bakoitzak bere egoera fisikoa eta mendiaren aurrean dituen mugak ezagutu beharko ditu eta erabakirik zentzudunena hartu. Informazio hori guztiari duen garrantzia eman, txangoaren arrakasta balldintzatuko duelako.
  • Track-ek ez dute beti ibilbide zehatza adierazten; beraz, baliteke grabazio fasean edo PCan eskuz egitean akatsak izatea. GPSaren erabiltzaileak, galerak eta/edo istripuak saihesteko, sen ona erabili eta arreta jarri behar du, batez ere orografia konplexuko eremuetan eta eguraldi txarrarekin (lainoa, elurra eta abar). Antolatzaileek, eguraldiak edo beste faktore batzuek hala gomendatzen badute, aurreikusitako ibilbidea aldatzeko aukera izango dute.
  • Klimatologiako baldintzetaz aparte, Inolako zailtasun teknikorik duten XENDAZALETASUN txangoak.
  • Ibilaldi egokiak eta guztientzat aproposak, pertsona federatuak eta ez federatuak egiteko, oinez ibiltzeko ohiko zailtasunak dituzten inguru isolatuetan ibiltzen ohituta daudenentzako, hala nola mendi-eremuetan edo mendian ibilbiderik ez duten urruneko lekuetan. Egoera fisiko onean egotea beharrezkoa da.
  • Ibilaldi horiek IBILALDI SEGURUAK programaren barruan daude.
  • Antolakuntzak eta arduradunek, ekipazio edo egoera fisiko egokia ez duten pertsonei, jarduera honetan edo beste batean parte hartzen debekatuko diote.
  • NOBERAREN BABESERAKO eta SEGURTASUNERAKO oinarrizko jarraibideak ezagutzea.
  • Klubeko txango guztiak borondate oneko gidariek zuzentzen dituzte, oinarrizko ezagutzak eta tresnak dituztenak (horietako asko mendiko, eskiko edo trokako profesionalek erabiltzen dituzte).
  • Bai mendi-ibilaldi hau, bai LEIOA MENDI TALDEAk antolatzen dituen beste batzuk, ibilaldi seguruen programaren barruan daude, eta uneoro borondate oneko gidek zuzentzen dituzte. Arduradunen (Gidak) helburua, tresna praktiko batzuk erabiliz, taldea zuzen eta ziurtasunez gidatzea da. Ibilaldi hau eta beste batzuk behar bezala burutu daitezen zuen laguntza eskatzen dizuegu. 

Derrigorrez bete beharreko arauak

  • Maskara, joan-etorriko ibilbide osoan eraman beharko da.
  • Eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitu, autobusera sartu eta irtetzearakoan eta behar beste aldiz.
  • Debekatuta dago autobusaren barruan jatea edota edatea.
  • Txangoan 2 metroko distantzia gorde, beharrezkoa den guztietan.
  • Txangoa amaitutakoan eta taldea bateratzen denean, maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da.
  • Kalean, maskararen erabilera EZ da derrigorrezkoa izango. Aldiz, leku itxietan edo jendetza pilatzen den edozein lekutan derrigorrezkoa izango da.
  • Gidariek eta txangoaren arduradunek arau guztiak betetzen direla zainduko dute.

Jardueren datuak

Iraupena Igande osoko jardunaldia
Zailtasuna Aukeratutako ibilbidearen arabera NEURRIZKOA edo ERRAZA.
Jarduera mota XENDAZALETASUNA
IrteeraAntoñana (Araba)
AmaieraMaeztu (Araba)
Prezioa12 €
Bazkide adingabeen prezioa6 €
Adingabeak bazkide ez direnean7 €
Bazkide ez direnen prezioa 18+15 €
Baldintzak MENDIAN IBILTZEN OHITUTA EGOTEA. IBILBIDEA EDO TXANGOA EZAGUTZEA. Mendi-ibilaldiak egiteko, mendirako arropa eta oinetako egokiak erabili behar dira, betiere kontuan hartuta zein urtarotan gauden. Neguan, hotzetik eta euritik babesteko bada ez badako arropa eroatea komeni da (anorak, haizetik babesteko berokia, txanoa, eskularruak, elurra egotekotan eguzkitako betaurrekoak etab.). Autobusean etxera itzultzeko, arropa eta ordezko oinetakoak ere eraman behar dira (hobe aparteko poltsa batean). Etxetik ondo elikatuta joatea komeni da, kontuan izan behar dugu energia asko kontsumituko dugun jarduera fisikoa burutzen goazela. Ibilaldian zehar, batzuetan jan eta batez ere, edan egin behar izaten dugu; gure giharrek eta artikulazioek behar bezala funtzionatzeko likidoaren beharra dute; Fruitu lehorrak, txokolatea, barratxo energetikoak, mahaspasak, piku lehorrak eta abar motatako jakiak hartzea komeni da. Antolatzaileek ez diete utziko jarduera horietan edo bestelakoetan parte hartzen ekipamendu edo egoera fisiko egokia ez duten pertsonei.
Azken data 12-09-2021

Ez dago lekurik erabilgarri