Historia

AURREKARI HISTORIKOAK

Leioan antolatutako lehen mendi-jarduera 1928. urtera garamatza. Urte bereko Apiril-Maiatza-Ekaineko Pyrenaica aldizkarian, Euskal Herriko Alpinismo Federazioko erakundeen zerrendan, sortu eta lau urtera, lehen aldiz agertzen da “Lexona’ko Mendigoizale Arrapatzenbazaitut” kluba.
Seguruenik, garai hartan ohikoa zen bezala, futbol-klubaren partaideengatik sortua: Arenas Club, Erandio Club, Athletic Club… Federazioan, 1930. urtera arte klubaren aztarnak aurki ditzakegu.

1931-1936. urteetan gizarte-asaldura eta politiko handia izan zen. Euskadiko eta Nafarroako Alpinismo Federazioak ere hauen ondorioak jasan zituen. Bizkaiak krisialdia intentsitate handiagoz jasaten du eta honen erruz itzelezko gizarte banaketa. 1936ko apirilean federazio horretan gaur egun oraindik existitzen diren bost klub bakarrik geratu ziren. 1931n, Miguel Primo de Riveraren diktaduraren ostean, “Azkelari” mendigoizalen taldea azaldu zen Leioako
Batzokian. Federazioarekin inongo harremanik izan barik, “Mendigoxale Batza” mugimendua sortu zen.

1953an, Espainiako Mendi Federazioan atxikitua zegoen Lejonako Alpino Taldea jada abian zen.
Bere egoitza, “Casa Angel” izenarekin ezagutzen zen eraikinaren etxabeetan zegoen Aketxe tabernan kokatzen zen. Gaur egun etxebizitza den eraikin honen jabea Antonio Aresti “Txamuski” zen. Urte horretan, Espainiako Mendi Federazioaren Euskal Herriko Ordezkaritzako partaide legez onartzen da. Bere jarduera-egutegiarekin eta beste batzuetan, eskualdeko beste klub batzuekin partekatuz. Formalki, 1960ko hamarkadaren erdialdera arte iraun bazuen ere, dauzkagun dokumentuen arabera, Alpino Lejona taldea jardunean jarraitu zuen, gutxienez 1961. urtera arte.

Espainiako Mendi Federazioaren 1960ko urtekariaren arabera, Grupo Alpino Lejonak 165 bazkide zituen orduan, eta bere lehendakaria Rafael Beitia Olaizola zen. 60ko hamarkadan Itxas Alde O.A.R. sozietatea sortu zen. Berezko mendi-jarduera eta egutegiarekin baina Federaziotik kanpo. Honen sorrera bat dator Alpino Lejona taldearen azken urteekin.

BIRFUNDAZIOA

Leioa Mendi Taldearen berreraketa, Lejona Alpino Taldearen jarraitzaile historikoak sentitzen garelako, 1991. urtearen amaieran hasi eta 1992. urtean ofizialdu zen. 1991ko bigarren seihilekoan, Leioako biztanleak, urtetan ibilitako mendizale aktiboak, elkartu egin ziren herrian mendi-jardueretara bideratutako elkarte bat antolatzeko. 1991ko abenduaren 2an, batzar horretako aktan islatuta, Leioa Mendi Taldearen sorreraren lehen Zuzendaritza Batzordearen eraketa agertzen da. Kideak hauek izan ziren: Pedro Diego Calvo Martín “Beltza” (lehendakaria), Mikel Martínez Manzanares (lehendakariordea), Asier Goitia Mezo (idazkaria), Iñaki Rodríguez De la Fuente (diruzaina) eta Agustín González de Langarika Mansilla (batzordekidea).

1992ko urtarrilaren 20an, notario-akta bidez, ofizialki Leioa Mendi Taldea eratzen. Urtarrilaren 22an Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Elkarte eta Federazioen Erregistroan behar den dokumentazioa aurkeztu ondoren, klubarekin zerikusirik ez duten zenbait arrazoi direla medio, erregistroa 1992ko apirilaren 8ra arte atzeratzen da. 1992ko ekainean, Atxazpe Mendi Taldeak babestuta, orduan derrigorrezkoa zen bezala, kluba Bizkaiko Mendi Federazioan (BMF) sartzea eskatu zen. Ordutik, Euskal Mendizale Federazioko (EMF) eta Espainiako Mendi eta Eskalada Kirolen Federazioko (FEDME) kide izan da.
Ordutik hona, belaunaldi berrien etorrerarekin jarraitzea espero dugun, mendizaletasuna indartzen duten mendi-jarduera asko eta anitz proposatu ditu Leioa Mendi Taldeak.

ESKER ONAK

José eta Javier Etxaniz anajei eta Rafael Beitiari (GB), Leioa Mendi Taldeari emandako dokumentazio eta testigantzengatik.