MENDI FILM FESTIVAL Bilbon, abenduaren 14tik 23ra

210_lost_world_O

 

BILBAO ACOGE POR PRIMERA VEZ EL MEJOR CINE INTERNACIONAL SOBRE DEPORTE EXTREMO EN EL KUTXABANK MENDI FILM FESTIVAL

La capital vizcaína acogerá a algunos de los mejores directores mundiales de esta modalidad cinematográfica, además de figuras internacionales del alpinismo y la escalada como Steph Davis, Nives Meroy, Hervé Barmasse o los hermanos Pou, Alex Txikon y Edurne Pasaban

La sección oficial cuenta con medio centenar de títulos, y se han programado asimismo películas fuera de concurso y numerosas actividades paralelas, incluyendo exposiciones, talleres, espectaculares acciones en la calle o la tradicional marcha al Pagasarri

 

Se trata de una oportunidad única para visionar filmaciones espectaculares de deporte extremo con la montaña como escenario, incluyendo esquí, saltos BASE, piragüismo o mountain bike, además de la escalada

El Festival desarrollará en cuatro escenarios principales (la Sala BBK, la Alhóndiga, el rectorado de la UPV/EHU y el Palacio Euskalduna) entre los días 14 y 23 de diciembre

Espectacularidad, dificultad, riesgo y compromiso, con la montaña como escenario: estas son las notas distintivas de un festival cinematográfico que Bilbao acoge por primera vez, y que va a reunir entre los días 14 y 23 de diciembre los títulos más destacados de una modalidad de aceptación creciente, a pesar de no mostrarse habitualmente en las salas comerciales.

KUTXABANK MENDI FILM FESTIVAL (http://www.mendifilmfestival.com/) va a acercar a la capital vizcaína no solamente una selección de los mejores títulos internacionales sobre deporte extremo con la montaña como escenario, sino numerosas actividades paralelas, entre las que destacan las espectaculares acciones de calle en el Casco Viejo, la Gran Vía o sobre las aguas de la ría. KUTXABANK MENDI FILM FESTIVAL ha sido presentado en Bilbao por el creador y director del certamen, el alpinista, realizador y fotógrafo de montaña Jabier Baraiazarra, junto con Gonzalo Olabarria, Director de Cultura de la Diputación Foral de Bizkaia, Juan Félix Madariaga, Director General de Bilbao Ekintza y Juanjo San Sebastián de Kutxabank en representación de las entidades patrocinadoras.

Bilbao acoge por primera vez el Festival tras cuatro ediciones anteriores celebradas en Vitoria-Gasteiz, en las que el certamen se ha ido consolidando como uno de los más prestigiosos en su ámbito, refrendado por su inclusión como miembro de la International Alliance For Mountain Film, una organización creada hace 12 años que fomenta la cinematografía de montaña y agrupa a los 20 certámenes más importantes del mundo, que se celebran en 17 países de Europa, Asia, Norte y Suramérica. Asimismo, la respuesta del público se ha incrementado significativamente en las cuatro ediciones celebradas hasta la fecha en la capital alavesa, que el año pasado duplicó la cifra de asistentes al primer MENDI FILM FESTIVAL de 2008.

Estrenos

El Mendi se ha convertido en un festival de referencia en el que año tras año aumentan el número de estrenos mundiales, europeos y estatales. Entre los primeros destacan “Bajo Cero” protagonizado por Alex Txikon y Carlos Suárez y “Rope Up” de Pablo Iraburu codirector de la premiada “Pura Vida”. Un ramillete de extraordinarias películas norteamericanas y británicas completan el elenco de estrenos europeos que se podrán ver en exclusiva en la capital vizcaína.

Serán diez días intensos de KUTXABANK MENDI FILM FESTIVAL, entre el 14 y el 23 de diciembre, con dos sesiones diarias en cuatro escenarios: el Palacio Euskalduna, la Sala BBK, la Alhóndiga y Bizkaia Aretoa (UPV/EHU). Pero el Festival no se limitará a la exhibición de películas en las salas, sino que cuenta con un programa de actividades paralelas.

 

KUTXABANK MENDI FILM FESTIVAL ZINEMALDIA HARTUKO DU BILBOK LEHEN ALDIZ: MUTURREKO KIROLEI BURUKO NAZIOARTEKO ZINEMARIK ONENA

Bizkaiko hiriburuak mendiko zinemagintzako munduko zuzendari onenetako batzuk hartuko ditu, baita nazioarteko alpinista eta eskalatzaile handiak ere, hala nola Steph Davis, Nives Meroy, Hervé Barmasse, Pou anaiak, Alex Txikon eta Edurne Pasaban

Sekzio ofizialean berrogeita hamar titulu izango dira, eta horrez gain, lehiaketatik kanpoko beste hainbat film eta jarduera paralelo ugari izango dira, besteak beste erakusketak, tailerrak, kaleko ekintza ikusgarriak edota Pagasarriko ohiko ibilaldi jendetsua

 

Aukera paregabea eta bakarra izango da mendian girotutako muturreko kirolen filmaketa ikusgarriez gozatzeko. Alpinismo eta eskaladako jarduerak ez ezik, eski, base-jauzi, piraguismo edota mountain bike-ko jarduerak izango dira ikusgai

Mendi zinemaldia lau eszenatoki nagusitan izango da (BBK Aretoa, Alhondiga, EHUko errektoretza eta Euskalduna Jauregia), abenduaren 14tik 23ra

Ikusgarritasuna, zailtasuna, arriskua eta konpromisoa, den-dena mendian girotuta: horiek dira Mendi Film Festival zinemaldiaren osagai eta bereizgarri nagusiak. Bilbok lehen aldiz hartuko du jaialdia, abenduaren 14tik 23ra, eta bertan bilduko dira mendiko zinemagintzako titulurik nabarmenenak; normalean zinema-areto komertzialetan proiektatu ez arren, gero eta zale gehiago dituen modalitate horretako harribitxirik ederrenak.

KUTXABANK MENDI FILM FESTIVAL jaialdiak (http://www.mendifilmfestival.com/) mendian girotutako muturreko kirolei buruzko nazioarteko titulu onenen hautaketa ekarriko du Bizkaiko hiriburura, baina horrez gain, jarduera paralelo ugari ere eskainiko ditu, besteren artean Alde Zaharreko kaleetan, Gran Vian edota itsasadarreko uretan izango diren kaleko ekintza ikusgarriak.Gaur goizean aurkeztu dute Bilbon KUTXABANK MENDI FILM FESTIVAL jaialdia. Bertan izan dira erakunde babesleetako ordezkariak, Gonzalo Olabarria, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendaria, Juan Félix Madariaga, Bilbao Ekintza agentziako zuzendari nagusia eta Juanjo San Sebastián, Kutxabanken ordezkaria, eta bertan izan da, xehetasun guztien berri ematen, Jabier Baraiazarra, zinemaldiaren sortzaile eta zuzendaria, alpinista, mendiko errealizadore eta argazkilaria.

Bilbok lehen aldiz hartuko du jaialdia, aurreko lau edizioak Gasteizen izan ondoren. Bost urteko ibilbidean, zinemaldia sendotuz  joan da, mendiko zinemagintzaren arloan entzutetsuenetako bat bihurtzeraino. Horren adierazle, International Alliance For Mountain Film (IAMF) aliantzan sartu da aurten Mendi Film Festival. IAMF duela 12 urte sortu zen, mendiko zinemagintza sustatzeko, eta bertan biltzen dira Europa, Asia, Ipar eta Hego Amerikako 17 herrialdetan antolatzen diren mendiko 20 zinemaldi garrantzitsuenak.  Era berean, ikusleen erantzuna ere nabarmen hazi da urtetik urtera orain arte Arabako hiriburuan egin diren lau edizioetan. Iazko edizioan, esaterako, 2008ko lehenbizik o MENDI FILM FESTIVALean bildutakoak halako bi izan ziren ikus-entzuleak.

Estrenaldiak

Mendi Film Festival zinemaldia mugarri eta erreferentzia bihurtu da: urterik urte mundu mailako, Europako eta Espainiako estreinaldi gero eta gehiago egiten da Mendi-n. Mundu mailako estreinaldien artean nabarmentzekoak izango dira, esaterako, Alex Txikon eta Carlos Suárez protagonista dituen “Bajo Cero” filma, eta Pablo Irabururen “Rope Up”. Gogora dezagun, “Pura Vida” film sarituaren zuzendarietako bat dela Iraburu. Estatu Batuetatik eta Erresuma Batutik heldutako film bikain ugari, berriz, lehen aldiz estreinatuko dira Europan. Ez galtzeko moduko hitzordua izango da, hortaz, Bizkaiko hiriburukoa.

Hamar egun bete film eta ekitaldi izango dira KUTXABANK MENDI FILM FESTIVAL jaialdian, abenduaren 14tik 23ra, egunean bi saio lau eszenatokitan: Euskalduna Jauregian, BBK aretoan, Alhondigan eta Bizkaia Aretoan (EHU). Jaialdiaren egitaraua ez da mugatuko, ordea, aretoetan filmak proiektatzera. Ikus-entzunezkoez gain, izango dira beste hainbat eta hainbat jarduera paralelo ere.