Material alokairua

2014ko urtarrilaren 25ean onartutako araudia

  1. Bazkideek BAKARRIK alokatu dezakete mendiko materiala.
  2. Klubaren irteera ofizialek materiala erabiltzeko lehentasuna dute.
  3. Klubaren irteera ofizialetan materiala doakoa izango da. Txangoko zerrendan izena eman eta ordaindu ahala gordeko da.
  4. Materiala jaso den egoera berean itzuliko da. Gaizki erabiltzeagatik hondatuz gero, konponketaren zenbatekoa ordaindu beharko da.
  5. Materiala galduz gero. Materiala berrizteko zenbatekoa ordaindu beharko da.
  6. LEIOA MENDI TALDEAk eta haren Zuzendaritza Batzordeak ez dute erantzukizunik izango materiala behar bezala ez erabiltzeagatik gerta daitezkeen istripuen gainean.
  7. Materiala mendi-irteeraren aurreko egunean hartuko da egoitzatik eta bulegoa irekitzen den lehen egunean itzuliko da. Adierazitako egunean entregatzen ez bada, egun bakoitzeko 1 €ko isuna ordainduko da.

Alokairua

Eguna Asteburua Astea Hortik gora
Kranpoiak 1 2 4 4€/astean
Pioletak   1 2 4 4€/astean
Elur-Erraketak 1,5 3 6 6€/astean
ARVA, PALA Y SONDA 5 5 10 10€/astean
Kanpin- Denda 2,5 5 10 10€/astean
Arnesa 1 2 4 4€/astean
Kaskoa 1 2 4 4€/astean
Disipadorea 3 3 6 6€/astean
Burdin biderako kita (Arnesa, kaskoa, disipadorea) 5 5 10 10€/astean