BAZKIDEEN BATZAR NAGUSIA 2022

LEIOA MENDI TALDEKO BAZKIDEEN OHIKO BATZAR NAGUSIRAKO DEIALDIA

COVID-19 pandemiaren ondorioz, neurri handi batean, aurreko urteko batzarrak bertan behera gelditu ziren. Iraganean ezarritako murrizketak atzean utzi ostean, eta egungo gobernuak urritik aurrera erabakitako neurri berriei erreparatuz, aurten Ohiko Batzar Orokorra egitea erabaki da.

Egoera epidemiologikoa oraindik kezkagarria dela eta kutsatzeko arriskuak bere horretan dirauela ahaztu barik, jakin badakigu arau berriek bilera ohiko legez, aurrez-aurre, burutzeko aukera ematen dutela.  Baina nabarmendu gurako genuke kutsatzeak saihesteko une bakoitzean aplikatu beharreko segurtasun-neurriak bermatu beharko direla.

Egoera berri horren aurrean, LEIOA MENDI TALDEAren Zuzendaritza Batzordeak, 2022 urtearen hasieran klubaren batzar nagusia, bazkideak aurreko urteetan bezala elkartzeko une aproposa dela pentsatzen du. 

Elkarteko kide diren bazkide guztiek Ohiko Batzar berrirako deitzen diegu. Batzar hori 2022ko urtarrilaren 29an izango da, larunbata. 17:00etan lehen deialdian eta 17:30ean bigarren deialdian. Sakonetako Udal Kiroldegiko didaktika- eta kirol-gelan (Sabino Arana Etorbidea, 77, Leioa).

Ohiko Batzarra
Gai-zerrenda
1. Leioa M. T.k 2020. eta 2021. urteetan egindako jarduerei buruzko datuak.
2. 2020ko eta 2021eko kontuen balantzea eta egungo egoera.
3. 2022. urterako aurrekontu ekonomikoa.
4. 2022. urterako aurreikusitako jarduerak.
5. 2022. urteko lizentzia eta aseguruei buruzko informazioa 
6. Zuzendaritza Batzordeko hurrengo urteetarako kargu berriak aurkeztea.
7. 30. urteurreneko jardueren aurkezpena.
8. Norberak lekarkeena.

Garaiz etortzea eskatzen dizuegu.
Leioa M. T. ko Lehendakaritza 

Neurri orokorrak eta prebentzio-neurriak

  • Oro har, toki publikoetan ahaleginak egingo dira pertsonen arteko 1,5 metroko tartea uzteko, bereziki esparru itxietan.
  • Era berean, ahaleginak egingo dira eskuak soluzio hidro-alkoholiko edo ur eta xaboiarekin sarritan garbitzeko.

Maskararen erabilera:

  • Musukoa nahitaez erabili beharko da, erabilera publikoko espazio itxi guztietan edo jendearentzat irekita daudenean. Kaleko guneetan nahitaez erabili beharko da, baldin eta ezin bada pertsonen artean 1,5 metroko tartea mantendu, bizikide taldeak izan ezik.

Edukiera

  • Edukieraren %80ko muga 5.000 pertsona baino gehiagoko edukiera duten esparru itxietan. Debekatuta dago elikagaiak edo edariak kontsumitzea barruko edo kanpoko espazioetako ekitaldietan.