FEDERATUAREN KUOTAK ETA LIZENTZIAK EMF 2021

OHAR GARRANTZITSUA

Udako oporrak direla eta, UZTAILAREN 19TIK AURRERA ETA ABUZTUAN ZEHAR EZ DA INOLAKO ESTALDURA-ZABALKUNTZARIK EDO FEDERAZIO-LIZENTZIARIK IZAPIDETUKO.

2021eko kuotak

KUOTA GUZTIAK URTARRILAREN 1etik ABENDUAREN 31ra arte INDARREAN EGONGO DIRA.

Klubean sartzeko kuota 13 eurokoa da adinekoen kategoriarako (10€ urteko kuota eta 3€ sarrera gisa) eta 7 eurokoa adingabeen kategoriarako (4€ urteko kuota eta 3€ sarrera gisa).
Urteko kuota (bazkideak) 10€ da adinekoentzat eta 4€ adingabeentzat.
Adingabeen kategorian 21 urte bete ez dituztenak sartzen dira eta nagusien kategorian 21 urte dituzten pertsonak.
Eskaladan aritzen diren bazkideek, instalazioaren urteko mantentze-kuota eta klubaren nahitaezko kuota ordainduta badituzte, Sakoneta kiroldegiko boulderra urte osoan erabil dezakete (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte).
2021. urte osoan, 18 urtetik gorako bazkideentzako urteko kuota 30€ da, eta 17 urte bitarteko bazkideentzat, berriz, 25€.

EMF eta FEDME federazio-aseguruak

FEDERAZIOKO ASEGURU GUZTIAK URTARRILAREN 1ETIK ABENDUAREN 31RA ARTE INDARREAN EGONGO DIRA.

2020ko abenduaren 14tik aurrera, Euskal Mendizale Federazioak onartutako 2021. urteko federazio-lizentziak eta aseguruak bideratzen hasiko gara.

Lehenengo taulan, EMF lizentziaren prezioa, oinarrizko lizentziaren zenbatekoarekin ikus dezakezue. Diru hau, kategoria batzuetan derrigorrezkoa den Pyrenaica aldizkariari dagokio ere. Hortik kanpo daude onuradunak.

Gainera, Espainiako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioan federatuta egon gura bada, FEDME lizentziaren prezioa gehitu behar da kategoria bakoitzean FEDME aukera hautatuz. Lizentzia honek FEDMEren eta UIAAren mendi-aterpetan deskontuak izateko aukera ematen du.

Federazio lizentzien prezio horiei derrigorrezko aseguruarenak gehitu behar zaizkie.

Lizentziaren hasierako prezioari hurrengoak ere gaineratu diezaikezue:

● Espainiako estatuan; Aseguruaren lurralde-estaldura adierazten duena. Hau da oinarrizkoena.
● Pirinioak; Frantziako isurialdearen estaldura ere barne hartzen du.
● Mundua; munduko gainerako lekuetarako estaldura.

Bestelako estalduren prezioak, hala nola espedizioak, eski alpinoa, snowa eta mendiko bizikleta, taulakoei gehitu behar zaizkie eta aukerakoak dira.

Estaldura-Zabalkuntzak urtean zehar aurretik federatutako pertsonak egiten dituztenak dira.

TARIFA_EMF_2021

2021 Istripu Aseguruaren ESKUORRIA 

2021 ISTRIPUREN BAT IZANEZ GERO JARDUTEKO PROTOKOLOA

2021 ISTRIPU-AGIRIA