2022-02-27 GASTEIZKO MENDIEN IBILBIDE INTEGRALA 1. ETAPA (BURGOS/ARABA)-Eginda!!!

PLAZAK AGORTUTA:

TXANGOA EGINDA!
2022ko otsailaren 27an, domeka, mendi irteera hau burutu genuen.
Taldeetako arduradunen argibideei jarraituz (gidak), elkartu ginen 72 mendizaleek proposatutako bideak arazo barik burutu genituen.
Domekako meteorologia: Neguan ohikoak diren egun estalia eta hotz samarra izan genuen. Tenperatura baxua izan zen: Ibilbidearen hasieran 7º zeuden (Argantzun) eta 14º amaieran (Vitoria-Gasteiz). Lehen orduetan zerua estalita zegoen eta tantaren bat ere bota zuen. Apur-apurka, hoberantz egin zuen eta amaierarako, ostarteak ere izan genituen. Ikuspen ona ibilbide osoan zehar. Airearen hezetasuna %85 inguru. Lantzean behin hego haize leuna altxatu zen eta gailurretan 10 km/h-ko haize-boladak izan ziren. Gune garaietan 10ºtako sentsazio termikoa izan zen. Ultramore indize baxua (2) eta polen indize (0) izan ziren. Aldats beherako tarte batzuetan bereziki bidea ibiltzeko deseroso eta arriskutsu egon zen. 

Egun ederra mendi-kirolaz gozatzeko.
Ez zegoen inongo alerta meteorologikorik aktibatuta.

Informazio gehiago 689721917 telefono zenbakira deituz.

Aurreko bi urteetan jasandako konfinamenduak eta ezarritako murriztapenek eragindako gaitz guztiaz gain, proiektu eta ekintza positiboak sortzeko ere aukera eman du. Hala nola, Arabako Lautadako Erronka Integrala.
Erronka horrek 4 etapa ditu eta Gasteizko Mendiak deiturikoak mendebaldetik ekialdera zeharkatzean datza. 95 km baino gehiago duen ibilbide honek, Euskal Herriko Mendien katalogoan agertzen diren gailur adierazgarrienetara igotzeko aukera emango du: Eskibelgo atxa (816 m), Bustuko gana (976 m), Zaldiaran (978 m), Belea (1.000 m), Lendizgana (848 m), Zalbizkar (1.046 m), Kapildui (1.176 m), Almurrain (881 m), Arraialde (1.049 m), Indiagana (1.098 m) eta Itxogana (1.063 m). Haren altitudeak nekez gainditzen dituzte 1.000 metroak baina euren kokapena dela eta, Gasteizko Mendiak hesi biogeografiko interesgarri bihurtzen dira. Gaur aurkeztutako ingurune hau, Iturrietako mendietatik ekialderantz (Azazeta eta San Vítor) eta Tuyoko mendietatik mendebalderantz jarraipena du.

IRTEERA-PUNTUAK ETA ORDUTEGIAK
Amaia Etorbidea (PINUETA) 7:50 h.
Langileria kalea “Metroko geltokia” (LAMIAKO) 7:55 h.
Doctor Luis Bilbao Libano kalea (LEIOA) 8:00 h.
Lehendakari Aguirre etorbidea “San Pedro plaza” (DEUSTU) 8:10 h.
Autonomía kalea “Markesina Ertzaintza” (BILBO) 8:20 h.

Leioa Mendi Taldeak, zailtasun, aldats eta desnibel desberdinak dituzten bi mendi-ibilbide egitea proposatzen du. 

PROPOSATUTAKO MENDI-IBILBIDEAK, INFORMAZIOA ETA DESKARGAK

  • Mendizale amorratuenek, zailtasun erdi-altuko XENDAZALETASUN mendi-ibilbidea egingo dute eta Vitoria/Gazteiz mendiguneko tontor adierazgarrienak igoko dituzte. Egun eta etapa desberdinetan, 95 km-ko ibilbidea eta 7.500 m-ko desnibel metatuta, positiboa zein negatiboa duen erronka gainditzeko aukera izango dute. Mendizaleentzako erronka paregabea!! 
  • Bigarren proposamena ere mendizalea da. Gura dutenentzat zailtasun eta desnibel gutxiagoa duen XENDAZALETASUNeko ibilbide erosoagoa eta errazagoa da. Aukera horiei esker, naturgune bikain batetaz gozatuko dugu. Naturgune horren paisaia-aberastasun eta habitaten, floraren eta faunaren dibertsitatea ezagutzeko, bertara hurbiltzea merezi du.
  • Hurrengo hilabeteetan burutuko ditugun mendi ibilaldietan 28 gailur inguru igoko dira. Horietako asko LEIOA MENDI TALDEAk aurretik igo ditu. Hiriburutik hurbil eta erraz iristeko aukera dagoenez, mendizaleen eta batez ere gazteiztarren artean, tontor ezagunak dira. Hala ere, zeharkaldi berean elkartzeak dimentsio berri eta erakargarria ematen die.
    • Ibilbideen fitxa teknikoa
    • Bidatza
    • Wikiloc
    • BIDATZAn, egin nahi den bideari buruzko informazio zehatza aurkituko dugu. Txangoa behar bezala prestatzeko berrikustea eta aztertzea gomendatzen da. Informazio horrek guztiak jardueraren zailtasuna–, ahalegina– eta arrisku-maila ezagutzen lagunduko digu. Track, waypoints eta altuera-profileri erreparatuz, ibilbide alternatiboa (halakorik balego), ingurunea eta ibilbidean topatuko ditugun gorabeherak aurretik jakiteko aukera badago.
    • Pertsona bakoitzak bere egoera fisikoa eta mendi jardueretan dituen mugak ezagutu beharko ditu eta erabakirik zentzudunena hartu. Informazio hori guztiari duen garrantzia ematea eskatzen dizuegu, txangoaren arrakasta baldintzatuko baitu.

Jardueren datuak

Iraupena Domeka. Egun osoa.
Zailtasuna Ertaina edo erraza, aukeratutako ibilbidearen arabera.
Jarduera mota XENDAZALETASUNA
IrteeraArgantzun (Burgos)
AmaieraVitoria/Gasteiz (Araba)
Prezioa12 €
Bazkide adingabeen prezioa6 €
Adingabeak bazkide ez direnean7 €
Bazkide ez direnen prezioa 18+15 €
Baldintzak MENDIAN IBILTZEKO OHITURA IZATEA. IBILBIDEA EDO TXANGOA EZAGUTZEA.
Azken data 2022-02-27

Ez dago lekurik erabilgarri