2022-01-30 BERTIZKO JAURERRIKO LURRAK (NAFARROA)-Eginda!!!

PLAZAK AGORTUTA:

TXANGOA EGINDA!
2022ko urtarrilaren 30ean, domeka, mendi irteera hau burutu genuen.
Taldeetako arduradunen argibideei jarraituz (gidak), elkartu ginen 71 mendizaleek proposatutako bideak arazo barik burutu genituen.
Domekako meteorologia: neguan izaten den giro lehorreko ohiko eguna izan genuen. Tenperatura itzel baxua izan zen: Ibilbidearen hasieran 2º zeuden (Mugaire-Oronoz) eta 8º amaieran (Etxalar). Zerua erabat garbia izan genuen ibilbide osoan zehar eta punturik garaienetan ere ederto ikusten zen. Hala ere, haranetan etengabeko lainoa izan genuen. Airearen hezetasuna % 85 inguru. Lantzean behin altxatu zen hego haize leunagatik ez balitz, ez genuen ia haizerik izan. Iparraldeko haize hau, ipar-ekialdeko norabidea hartzen joan zen. Gailurrean 8 km/h-ko haize-boladak izan ziren. Sentsazio termikoa tenperatura legez 8ºtakoa izan zen eta gailurretan 6ºtakoa. Neurrizko ultramore indizea (4) eta polen indize (0) izan ziren.  Aurreko egunetan egindako izozteengatik ibiltzeko lur hezea zegoen. Gerizpetako eremuetan bereziki, bidea ibiltzeko deseroso eta arriskutsu egon zen. Orokorrean itzelezko eguna izan genuen mendian ibiltzeko!!
EZ zegoen alerta metereologikorik aktibatuta.

Nafarroako probintziaren iparraldeko isurialdean dago Bertizko Jaurerriko lurrak deritzogun ingurune hau. Bertan, Nafarroako mendialdeko kantauriar haranak aurkitu daitezke; hain zuzen ere, Oieregi-Bertizaranakoa. 2.040 hektareako zabalera duen Bertizko Jaurerriko Parke Naturala ere bertan kokatzen da, 1984. urtean hala izendatua. Edertasun handiko espazio berezia da. Urte askotako baso heldu bati lotutako faunak eta bere naturaltasun handiak besteak beste, parke natural izendatzeko oinarrizko arrazoia izan zen.

IRTEERA-PUNTUAK ETA ORDUTEGI BERRIA
Amaia Etorbidea (PINUETA) 6:50 h.
Langileria kalea “Metroko geltokia” (LAMIAKO) 6:55 h.
Doctor Luis Bilbao Libano kalea (LEIOA) 7:00 h.
Lehendakari Aguirre etorbidea “San Pedro plaza” (DEUSTU) 7:10 h.
Autonomía kalea “Markesina Ertzaintza” (BILBO) 7:20 h.

Leioa Mendi Taldeak, zailtasun, aldats eta desnibel desberdinak dituzten bi mendi-ibilbide egitea proposatzen du. 

PROPOSATUTAKO MENDI-IBILBIDEAK eta DESKARGAK

  • Mendizale amorratuenek, zailtasun ertaineko  XENDAZALETASUN  mendi-ibilbidea egingo dute eta Bertizko Jaurerriko tontor adierazgarrienak zapalduko dituzte. Aizkolegiko edo Izkolegiko gailurrean (842 m) dagoen jauregitxoa ere bisitatzeko aukera izango dute. 
  • Bigarren proposamena ere mendizalea da. Gura dutenentzat zailtasun eta desnibel gutxiagoa duen XENDAZALETASUNeko ibilbide erosoagoa eta errazagoa da. Aukera horri esker, Bost Villas edo Bortziriak bailarako mendigunearen zati bat zeharkatuz ibilbide politaz disfrutatuko dute. Hau, Bertizko Jaurerriaren eta Malerreka haranaren arteko muga naturala da.
  • Ibilaldietan zehar, Maizkolegi mendiguneko gailurretara igoko gara. Gailur nagusia izen bereko Maizkolegi tontorra izango da.
  • LEIOA MENDI TALDEAk 1999an Aizkolegiko (841m) gailurra igo zuen.
  • Ibilbideen fitxa teknikoa
  • Bidatza
  • Wikiloc
  • BIDATZAN ibilbideei buruzko informazio guztia dago.
    Informazio guztia berrikustea eta aztertzea gomendatzen dugu, egingo dugun jardueraren zailtasunaz, esfortzuaz eta arriskutaz jabetzeko. Bere track, Waypoints, kilometroak eta altuera-profila, ibilbide alternatiboa (baldin badago), ingurunea eta ibilbidean aurkituko ditugun gorabeherak aztertuz jardueraren aurre ezagupenetan sakondu dezakezue.
  • Pertsona bakoitzak bere egoera fisikoa eta mendi jardueretan dituen mugak ezagutu beharko ditu eta erabakirik zentzudunena hartu. Informazio hori guztiari duen garrantzia ematea eskatzen dizuegu, txangoaren arrakasta balldintzatuko baitu.Txangoa arrakastatsua izan dadin ematen ari garen informazio guztia ezin da alperrikakoa izan.

Jardueren datuak

Iraupena Domeka. Egun osoa.
Zailtasuna Ertaina edo erraza, aukeratutako ibilbidearen arabera.
Jarduera mota XENDAZALETASUNA
IrteeraOronoz-Mugaire (Nafarroa)
AmaieraEtxalar (Nafarroa)
Prezioa12 €
Bazkide adingabeen prezioa6 €
Adingabeak bazkide ez direnean7 €
Bazkide ez direnen prezioa 18+15 €
Baldintzak MENDIAN IBILTZEKO OHITURA IZATEA. IBILBIDEA EDO TXANGOA EZAGUTZEA.
Azken data 2022-01-30

Ez dago lekurik erabilgarri