FEDERAZIO LIZENTZIEN KANPAINA 2022

2021eko abenduaren 20tik aurrera, astelehena, Euskal Mendizale Federazioak onartutako federazio-lizentziak eta 2022. urteko aseguruak bideratzen hasiko gara. Egun horretatik aurrera, halaber, bazkideentzako urteko kuotaren berritze-ordainketa eta Boulderraren mantentze-kuotak tramitatzen hasiko dira.

2021eko abenduaren 20tik aurrera irekitako izapide berriak:

  • Bazkideen kuotak berritzea. «Federazio lizentzia berrietarako eta Boulderreko bazkideetarako beharrezkoa»
  • Bazkide berrien kuotak ordaintzea. «Federazio lizentzia berrietarako eta Boulderreko bazkideentzako beharrezkoa»
  • Boulderraren mantentze-lanen kuoten ordainketa «Leioa Mendi Taldeko bazkide izatea nahitaezkoa»
  • EMF eta FEDME federazio lizentzien tramitazioa. «Leioa Mendi Taldeko bazkide izatea, nahitaez»
  • EMF eta FEDMEren kirol estaldura gehigarriak bideratzea.
  • Mendi jarduera berrien ordainketa.

OHAR GARRANTZITSUAK

EZ DA EMF-FVM EDO FEDME-REN FEDERAZIO-LIZENTZIARIK BIDERATUKO, BALDIN ETA AURRETIK, LEIOA MENDI TALDEAREN BAZKIDE-KUOTA EZ BADA ORDAINDU.

Indarrean dauden murrizketak eta Koronabirusa COVID-19 gaixotasunaren agerraldia dela-eta kutsadurarik gerta ez dadin, kluba ostegunetan bakarrik irekita egongo da; 18:00etatik 20:00etara. Horregatik, izapide guztiak web orrialdearen bitartez egitea komeni da. Federazio-txartel berriak Leioako egoitzan jaso ahal izango dira. Baita, posta elektronikoz bidali ere; hori dela eta, posta-helbideak ondo berrikusteko eskatzen dugu. Gogoratu gura dizuegu, gorabehera edo istripuren bat izanez gero beharrezkoa dela zuen lizentzia fisikoa gainean izatea. Zuzendaritza Batzordekideok, ezohiko egoera horren aurrean pazientzia edukitzea eskatzen dizuegu.

FEDERATUTA EGOTEAREN ABANTAILAK

  • Euskal Mendizale Federazioak 242 klub eta 40.000 federatu baino gehiago biltzen ditu eta euskal mendizaletasuna ordezkatzen du Espainiako eta nazioarteko erakundeetan. Euskadiko Mendi Federazioak kirolarien segurtasuna sustatzen du, batez ere mendiko kiroletan. Federatuaren lizentziari esker, abantaila batzuk eta istripu-asegurua izango dituzu zure gustoko kirola praktikatzerakoan. Gaur egungo mendizaletasunaren neurrira. Jarduera moten arabera bereiztutako nazionala eta nazioarteko estaldura izango duzu. Erreskateak, kalte-ordainak eta laguntza zentro itunduetan.
  • EMF-FVM federazio-lizentzia mendiko kirol-diziplinetan kirolari gisa duzun akreditazioa da: mendi-irteerak, mendizaletasuna, eskalada, troka-jaitsiera, alpinismoa, espeleologia, mendiko erraketak, afizionatu gisa mendiko eskia eta kirol-eskalada, orientazio-lasterketak eta mendiko lasterketako lehiaketak.
  • Legez, kirol-istripuaren asegurua izango duzu: ospitalizazioa, errehabilitazioa eta bizitza barne. Baita gure kirol-jardueran baliagarria den erantzukizun zibileko asegurua ere. Hori guztia, mendian gertatutako istripuetarako eta aukeratutako eremuaren eta estalduraren arabera.
  • Adinez nagusi diren federatuek, hiru hilean behin, PYRENAICA aldizkaria jasoko dute beren etxean. Gazte eta haur federatuek aukera izango dute hura ordainduz gero.
  • Gainera, Espainiako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioan federatuta egon nahi bada, FEDME lizentziaren prezioa gehitu behar da kategoria bakoitzean (FEDME aukera). Lizentzia honek FEDMEren eta UIAAren mendi-aterpeetan deskontuak izateko aukera ematen du.
  • Federazio lizentzien prezio horiei derrigorrezko aseguruarenak gehitu behar zaizkie.
  • Lizentziaren hasierako prezioari gehitu ahal zaizkio: Estatua; aseguruaren lurralde-estaldura litzateke (oinarrizkoa). Pirinioak; Frantziako isurialdearen estaldura ere barneratzen du. Eta Mundua; munduko gainerako lekuentzat.
  • Bestelako estalduren prezioak, hala nola espedizioak, Eski Alpinoa, Snowa eta Mendiko Bizikleta, koadrokoei batu behar zaizkie eta aukerakoak dira. Estaldura-zabalkuntzak, estaldura txikiagoarekin federatutako pertsonak urtean zehar kontratatzen dituen estaldurak dira.